Arautegia
Inprimatu99/2022 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 3964
- Xedapen-zk.: 99
- Xedapen-data: 2022/08/30
- Argitaratze-data: 2022/09/12
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da
Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuak emandako idazketaren arabera, estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.
Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.
Ondoren, zenbait aldiz berritu izan dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideak, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa izendatutakoak batez ere, zituzten kargu publikoak utzi izanaren ondorioz, bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresa-elkarteen ordezkari gisa izendatutakoak kasu honetan, erakunde horiek proposatutako izendapen-aldaketen ondorioz.
Beste alde batetik, 2022ko apirilaren 12an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakariak erabaki zuen Lanbideren Administrazio Kontseiluko kideak partzialki berritzeko prozedura hastea; izan ere, sarri askotan, Euskal Langileen Alkartasuna-ELA eta Langile Abertzaleen Batzordeak-LAB sindikatuen ordezkariak ez ziren bileretara joaten. Hartutako erabakiaren eta horren ondorioen berri eman zitzaien aipatutako sindikatuei, eta, era berean, 10 eguneko epea eman zitzaien beren eskubideen alde egokitzat jotzen zutena alega zezaten.
Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe amaitu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko lehendakariak 2022ko ekainaren 17ko Ebazpena eman zuen, eta berariaz adierazi zuen Euskal Langileen Alkartasuna-ELA eta Langile Abertzaleen Batzordeak-LAB sindikatuen ordezkariak ez zirela Lanbideren administrazio Kontseilura agertu, eta, ondorioz, hiru postu hutsik geratu dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten sindikatuen ordezkaritzan.
Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 6.2.e) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuak emandako idazketaren arabera, ez-bertaratzea deklaratu ondoren, gainerako sindikatuetako kideek beteko dituzte hutsik geratu diren postuak, bakoitzaren ordezkaritzarekiko proportzioan. Artikulu horretan aurreikusitakoa eta Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko apirilaren 31n egindako hauteskunde sindikalen emaitzak kontuan hartuta (2022-05-31ra arte erregistratutako aktak), Euskadiko Langile Komisioei (CCOO) 3 bokal dagozkio, eta Langileen Batasun Orokorrari (UGT) 2 bokal.
Euskadiko Langile Komisioek (CCOO) eta Langileen Batasun Orokorrak (UGT) dagoeneko izendatu dituztenez sindikatuak ordezkatuko dituzten titular eta ordezko berriak, beharrezkoa da kideak kargutik kentzea eta bokal eta ordezko berriak izendatzea.
Horrenbestez, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta 2022ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran Gobernu Kontseiluak proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Mikel Noval Fernández jauna, ELAko bokal titularra.
Ioseba Villarreal Olaizola jauna, ELAko bokal titularra.
Janire Landaluze Pérez andrea, ELAko ordezko bokala.
Julene Gabiola Amallobieta andrea, ELAko ordezko bokala.
Oihan Ostolaza Arruabarrena jauna, LABeko bokal titularra.
Rafael Izquierdo Sánchez jauna, LABeko ordezko bokala.
Gregorio Martín Benito jauna, CCOOko ordezko bokala.
Arantxa Niño Nuñez andrea, UGTko ordezko bokala.
Gregorio Martín Benito jauna, CCOOko bokal titularra.
Lorenzo Sebastián García jauna, CCOOko bokal titularra.
Francisco Juan Osuna Matamoros jauna, CCOOko ordezko bokala.
Oscar Arenas Velasco jauna, CCOOko ordezko bokala.
Estibaliz Montero Mendoza andrea, CCOOko ordezko bokala.
Arantxa Niño Nuñez andrea, UGTko bokal titularra.
Xuria Arza Vélez andrea, UGTko ordezko bokala.
Daniel González Taboada jauna, UGTko ordezko bokala.
Onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak Dekretu honek.
Donostian, 2022ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.