Arautegia
Inprimatu243/2020 DEKRETUA, azaroaren 3koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 4782
- Xedapen-zk.: 243
- Xedapen-data: 2020/11/03
- Argitaratze-data: 2020/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez sortu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua da aipatutako erakundearen gobernu-organo Gorena.
Bestalde, Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:
Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.
Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.
Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuko zuzendari nagusia.
Bi bokal, Eusko Jaurlaritzak izendatuak, eta, hala badagokio, kargutik kenduak, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.
Bost bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Bost bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkaritzan. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.) izendatu ziren Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.
Horren ostean, beste zenbait berritze egin dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariei bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkariei dagokienez.
Gaur egun, bokal titularretako batek, Juan Ramón Azkue Manterola jaunak, eta ordezko bokaletako batek, Maria Elena Pérez Barredo andreak, kargua utzi dute, eta kargu hori betetzea izan zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide izendatzeko oinarria. Beraz, beharrezkoa da bokal berriak kargutik kentzea eta izendatzea.
Horrenbestez, Jaurlaritzaren bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 3an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Juan Ramón Azkue Manterola jauna, bokal titularra gisa, eta Maria Elena Pérez Barredo andrea, ordezko bokal gisa.
Javier Zarraonandia Zuloaga jauna, bokal titularra gisa, eta Mikel Amundarain Leibar jauna, ordezko bokal gisa.
Dekretu honek onesten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 3an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: DEKRETUA, 213/2021, irailaren 28koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: 177/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.