Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

21/2016 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Lehendakariarena, Tokiko Gobernuen Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3535
  • Xedapen-zk.: 21
  • Xedapen-data: 2016/07/22
  • Argitaratze-data: 2016/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 87. artikuluaren bitartez, Euskadiko Tokiko Gobernuen Batzordea sortu da, alerta goiztiarreko organo gisa. Batzorde horren helburu nagusia izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ekimenez burutzen diren araugintza-prozesuetan toki-autonomia zaintzea, lege honek edo indarrean dagoen legeriaren gainerakoak udalerriei aitortutako eskumen propioei soil-soilik eragiten dieten kasuetan.

Aipatutako legean ezarritakoaren arabera, Batzorde horren burua toki erakundearen ordezkariek izendatzen dutena izango da, eta hamabi kidek osatuko dute Batzorde hori:

  1. Sei izango dira toki mailako ordezkariak Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan.

  2. Gainerako seiak alkate edo zinegotzien artean aukeratuko dira; lehentasuna emango zaie lurralde irizpideei eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna bermatuko da. Horietako herena izango dira 5.000 biztanletik behera duten herrietako alkate edo zinegotziak.

    Halaber, apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 89. artikuluak zehazten du tokiko maila instituzionalari dagozkion kideak Lehendakariak izendatuko dituela, ezarpenik handiena duen euskal udalen elkarteak proposatuta.

    2016ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Udalen Elkartea izendatu da Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen handiena duen elkartea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuari jarraikiz.

    Horrela, bada, Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak 2016ko uztailaren 14an egindako batzarrean erabaki du euskal udaletako hamabi ordezkari proposatzea Lehendakariari, berak izendatu ondoren Toki Gobernuen Batzordeko kideak izan daitezen ordezkariok; horietako sei toki mailako ordezkariak dira Tokiko Politika Publikoen Kontseiluan.

    Horregatik guztiarengatik, hauxe

  1. ª Natividad López de Munain Alzola andrea, Burgeluko alkatea.

    Consuelo Auzmendi Jiménez andrea, Asparrenako alkatea.

    Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko alkatea.

    Ainara Zelaia Markaida andrea, Fruizeko alkatea.

    Imanol Landa Jauregi jauna, Getxoko alkatea.

    Ager Izagirre Loroño jauna, Mungiako alkatea.

    Ibon Uribe Elorrieta jauna, Galdakaoko alkatea.

    Iñigo Gaztelu Bilbao jauna, Larrabetzuko alkatea.

    José Antonio Santano Clavero jauna, Irungo alkatea.

    Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi andrea, Errenteriako alkateordea.

    Ane Beitia Arriola andrea, Elgoibarko alkatea.

    Aitor Aldasoro Iturbe jauna, Beasaingo alkatea.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 22an.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.