Arautegia

Inprimatu

132/2015 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3233
  • Xedapen-zk.: 132
  • Xedapen-data: 2015/07/07
  • Argitaratze-data: 2015/07/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua da aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena.

Bestalde, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011-12-12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriaz, betiere. Gerora, dekretuen bidez, izendapen horietako zenbait berritu dira.

    2015eko ekainaren 17an, Confebask Euskal Enpresa Konfederazioak. Bidalitako komunikazioa jaso zen, non haren Batzorde Eragilearen honako erabakiaren berri ematen baitzen: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakundeko autonomoaren Administrazio Kontseiluan aipatu konfederazioa ordezkatzen duten pertsonatako bat aldatzea; beraz, beharrezkoa da dagokion kargutik kentzea eta izendapena egitea.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2015eko uztailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.