Arautegia
Inprimatu116/2018 DEKRETUA, uztailaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide bat kargutik kentzeko eta beste bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3942
- Xedapen-zk.: 116
- Xedapen-data: 2018/07/24
- Argitaratze-data: 2018/08/01
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da.
Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.
Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.
Horren ostean, beste zenbait berriztapen egin dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariei bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkariei dagokienez.
2018ko uztailaren 17an, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak bidalitako komunikazioa jaso zen, eta, komunikazio horretan, haren zuzendaritza batzorde konfederalaren erabaki honen berri ematen zen: Lanbideren Administrazio Kontseiluan aipatutako konfederazioa ordezkatzen duten pertsonetako bat aldatzea. Beraz, beharrezkoa da pertsona hori kargutik kentzea eta beste pertsona bat izendatzea.
Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 24an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 16/2020 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: 177/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.