Arautegia

Inprimatu

111/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2984
  • Xedapen-zk.: 111
  • Xedapen-data: 2015/06/23
  • Argitaratze-data: 2015/07/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

  1. Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

  2. Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.

  4. Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi bokal, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost bokal. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

    Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko estatutuen 6. artikuluko 5. paragrafoan ezartzen denez, Eusko Jaurlaritzak 5 ordezko izendatu ahal izango ditu, eta horiek titularrak ordeztu ditzakete titular-postu bat hutsik dagoenean edo titular bat bertaratu ez denean edo gaixorik dagoenean.

    Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

    Apirilaren 22ko 334/2013 Dekretuaren bidez (2013ko maiatzaren 3ko EHAA, 84. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzen dutenak, berritu ziren azken aldiz.

    Gaur egun, dekretu horren bidez izendatutako ordezko bokaletako batek, Xabier Iñigo Ochandiano Martínez jaunak, bere kargu publikoa utzi du, eta kargu hori betetzea zen, hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzeko oinarria. Horrela, bada, kide hori kargutik kendu behar da eta ordezko bokal berria izendatu behar da.

    Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2015eko ekainaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.