Datuen Bitartekotzarako Plataforma, NISAE
Datuen Bitartekaritzako Plataforma (NISAE) EAEko sektore publiko instituzionaleko administrazio eta erakunde guztientzako plataforma komuna da, haien eta gainerako administrazioen artean datu-truke elektronikoa gauzatzeko nodo autonomikoa.
Datu-transmisio oro organo edo erakunde izapidegileak eskatuta egingo da, eta bertan identifikatuko dira eskatutako datuak eta horien titularrak, bai eta zein helburutarako eskatzen diren ere. Gainera, datuak eskatzean enplegatu publiko batek esku hartzen badu, pertsona horren identifikazioa sartuko da eskaeran.
Datuen Bitartekotzarako Plataformak jasota utziko du zein egun eta ordutan gertatu zen transmisioa, bai eta kontsultari dagokion administrazio-prozedura, izapidea edo jarduketa ere.
Sare korporatiboen bidez egindako datu-transmisioak, Datuen Bitartekaritza Plataforman edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuetan kontsulta eginda, administrazio-ziurtagiritzat hartuko dira administrazio-prozedura edo -jardunerako.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta gainerako erakundeen arloko erantzukizunak
1.- Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogintza Sailari atxikitako Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Emateko Zuzendaritzari (HAZEDI) dagokio:
- Datuen Bitartekaritza Plataformaren (NISAE) funtzionamendu egokiaren bermatzailea izatea.
- Sailen arteko elkarreragingarritasun-zerbitzuak organo lagatzaileei baimentzeko eskaerak izapidetzea.
- Sailek eta gainerako erakundeek eskatzen dituzten elkarreragingarritasun-zerbitzu berrien eskaera guztiak zentralizatzea.
2.- Sailei eta gainerako erakundeei dagokie:
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzari (HAZEDI) eskatzea, NISAE nodoaren bidez, NISAE Plataforman dagoeneko parametrizatuta dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen kontsumoa baimentzeko.
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzarekin (HAZEDI) batera, sailak ematen duen zerbitzua elkarreragingarritasun-zerbitzu berri gisa eskain daitekeen baloratzea, beste administrazio batzuek kontsumitu ahal izan dezaten (adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen azken 4 ekitaldietako kontuen aurkezpena egiaztatzea).
Egoitza elektronikoan sarbidea: |
|
Datuen Bitartekotzarako Plataformaren (NISAE) pantaila nagusia |
Azken aldaketako data: