Liburutegi Nagusiaren datu-baseak
Giltzarrapoa daramaten izenburuek klabe bat behar dute kontsulta egin ahal izateko. Klabe hori lortzeko, jar zaitez harremanetan posta elektronikoa erabiliz Liburutegi Nagusiarekin.
Harpidetza horrek eduki hauek ditu:
Biblioteca Virtual Jurídica , Tirant lo Blanch argitaletxearen liburu elektronikoen plataforma da. Plataforma horretara etengabe doaz gehitzen argitalpen berriak. Gaur egun, 6500etik gora liburu juridikok osatzen dute funtsa. E-book formatuan daude eta eskuragarri jartzen dute doktrina.
Gainera, atari digital horretatik bertatik sartu ahal izango da: Tirant Online datu-base juridikora. Utilitateen artean, legeria eta jurisprudentziaren bilaketa aurreratua, inprimakiak, eskemak edo bibliografia eskuratzea eta bestelako PREMIUM zerbitzuak erabiltzaileentzat, aholkularitza zerbitzua online, adibidez.
Francis Lefebvre argitaletxeak duen lineako informazio juridikoaren sistema da.
Sistema horren baitan besteak beste Legegintzari buruzko informazioa eta Jurisprudentziari buruzkoa aurkituko ditugu, baita doktrina admistratiboaren ingurukoak ere.
Interneti eskerrak, administratiboaren MEMENTOAK erabat eguneratuak dira.
Harpidetza horrek honako Memento hauek ditu:
- Administrazio arloko Mementoa
- Hirigintzako Mementoa
- Kontratu Publikoei buruzko Mementoa
- Ogasun eta Toki Zerga arloko Mementoa
- Administrazioaren ondare-erantzunkizunaren arloko Mementoa
- Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Mementoa
- Toki-Administrazioei buruzko Mementoa
- Ondare Publikoaren nahitaez desjabetzearen inguruko Mementoa
- Memento Fiscal Foral: Navarra y País Vasco
Eusko Jaurlaritza egindako datu base bat da. Eraikingintza eta urbanizazio obretako materialen eta unitateen prezioen oinarria. Hau dela eta tresna baliagarria izan da sektoreko profesionalentzat proiektuak lantzeko edo peritazioak egiteko, batez ere obrak ofizialak direnean eta administrazioak bete beharreko parametroak ezartzen dizkienean, prezio xehatuak aurkeztea, esaterako.
Dohainik deskargatu ahal izango da (erabiltzaile gisa erregistratu eta gero) eta etorkizunean egin beharreko eguneratzeak arinago egin ahal izango dira.
Espainia eta Europako kargu publikoen izenak, helbideak, telefono zenbakiak, faxak eta email guztiak har ditzakezu lineako datu-base berri honetan.
Kontratazio publikoari buruzko informaziorako on-line sistema integratua da. Iruzkinak, txostenak, galderak, jurisprudentzia, legeria eta formularioak biltzen ditu.
Wolters Kluwer taldeko datu-base bat da, eduki juridikoa zabala duena. Jurisprudentzia, legeria orokorra eta hitzarmen kolektiboak biltzen ditu eta, gainera, la Ley argitaletxearen aldizkari pila baten doktrina-artikuluak testu osoan jasotzen ditu.
Jurimetria merkatuko jurisprudentzia-analitikako tresnarik berritzaileena da, kasuaren arrakastarako prozesu-estrategiarik egokiena definitzea ahalbidetzen duena, adierazle grafiko interaktiboen bidez, milioika erabaki judizialen analisi kognitiboan oinarrituta.
Munduan lider dugun datu-base juridiko orokor honek gure herrialdean jasotzen ditu Aranzadi Argitaletxearen ibilbide eta argitalpen-fondoa. Gainera, legeria, jurisprudentzia, hitzarmen kolektiboak, lege-proiektuak eta albisteak dauzka baita Práctico social izenekoa ere.
Orain Intranet Juridikoaren bitartez sartzen da. Aplikazio honetan Intranetaren baliabide gisa, zerbitzuan aurrez alta emandako eta XLNet bidez identifikatutako Eusko Jaurlaritzako langileak baino ezin dira sartu.
Sarbiderik izan ez eta interesa baduzu, jarri harremanetan zure sailaren informatika zerbitzuarekin (eta M53 eskatu).
Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, editoreak, prentsa eta egunkarien elkartea batzen dituena. Munduko iritzi-artikuluen iturririk handiena da.
Informazio gehiago nahi baduzu bidali mezu elektronikoa
Azken aldaketako data: