Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza XII. Zirkuitua (2016)

AURKEZPENA

Dantza XII. Zirkuitua (2016) - Karteal

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatutako eta antzoki publikoen sareak (Sarea) koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuitua bere hamabigarren ediziora iritsi da jada, eta proposamen zabala eta kalitatekoa ekarri digu aurtengoan, bai programari dagokionez, bai parte hartuko duten udalerrien kopuruari dagokionez.

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XII. edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Gasteiz, Dulantzi, Amurrio, Zornotza, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Gernika, Leioa, Sopela, Berriz, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte, Tolosa eta Errenteria.

Duela hamabi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.

Dantza Zirkuituaren eboluzioa etengabea izan da urteetan zehar. 2005ean 4 koreografiarekin hasi zen; 2006an 6 izan ziren; 2007an 4; 2008an 18 koreografia eta 29 emanaldi. 2009an, 23 koreografia eta 57 emanaldi; 2010ean, 29 koreografia eta 63 emanaldi; 2011n ere 29 koreografia eta 54 emanaldi; 2012. urtean, 31 obra izan ziren 59 emanalditan; 2013an, 26 obra 60 emanalditan; 2014ko edizioak eutsi egin zien aurreko urteko kopuruei; iaz gora egin zuen berriro emanaldi kopuruak: 66 guztira, eta aurten 71 aurreikusita daude. Azpimarratzeko moduko datua da, proiektuaren hastapenari begiratzen badiogu.

Gauza bera esan daiteke parte hartu duten herriei dagokienez, kopuruak gora egiten baitu urtez urte. Hala, lehen edizioan 4 izan ziren, 2008an 11, 2009an 16 eta 2010ean, 2011n eta 2012an 19. 2013tik aurrera goraka hasi zen berriro kopurua, egungo 22etara heldu arte. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.

Agenda eta albisteak

Agenda

  • AZKOITIA DANTZARI

    Dantza

    AZKOITIA DANTZARI

    • [Azkoitia]
    • 11:00
    • 2024(e)ko Azaroak 24
  • "Txalaparta"

    Dantza

    "Txalaparta"

    • Kukai Dantza Konpainia
    • Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia]
    • 19:00
    • 2024(e)ko Azaroak 24
  • "ALICE"

    Dantza

    "ALICE"

    • Arriaga Antzokia [Bilbao]
    • 2024(e)ko Azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko Abenduaren 1(e)ra
  • "Distirak"

    Dantza

    "Distirak"

    • Dantzaz Konpainia
    • Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
    • 20:00
    • 2024(e)ko Azaroak 27
  • "Iraun" + "Nondik abiatu inora"

    Dantza

    "Iraun" + "Nondik abiatu inora"

    • Niessen Kulturgunea [Errenteria]
    • 19:00
    • 2024(e)ko Azaroak 28

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak