COVID-19aren aurkako txertaketaren inguruko galderak eta erantzunak
COVID-19aren aurkako txertaketaren inguruko galderak eta erantzunak
Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren zalantzei erantzuten diete. Dokumentu hau etengabe ari da eguneratzen, egoeren eta txertoen aurrerapenen arabera.
ZALANTZA OROKORRAK
Beharrezkoa al da txertoa hartu aurretik PCR edo serologia egitea?
- Ez da gomendatzen txertoa hartu aurretik edo ondoren proba serologikoak edo birologikoak egitea.
Txertoa doakoa da?
- Bai, txertoak eta txertaketa doakoak dira herritar guztientzat.
Aukeratu dezaket zer txerto jarriko didaten?
- Ez. Txertaketa-programa osatzen duten gainerako txertoekin bezala, eraginkortasunean eta populazio-talde desberdinentzako txertoen indikazioan oinarrituko da txertaketa.
Emango al didate txertoa hartu izana egiaztatzen duen ziurtagiririk edo dokumentaziorik?
- Osakidetzak txertaketa-egiaztagiri bat ematen die eskatzen duten txertatutako pertsonei, txertaketa-guneetan. Osasun Karpetan bertan ere eskura daiteke.
Ba al dago txertaketa-txartelik Europa mailan?
- Gaur egun ez da beharrezkoa COVID Ziurtagiri Digitala nazioarteko joan-etorrietarako.
- Osakidetzak txertaketa-egiaztagiria ematen die txertaketa-guneetan txertatutako pertsonei.
- Osasun Karpetan bertan ere eskura daiteke.
Alergikoa naiz; har dezaket txertoa?
- Txertoen konposatu aktiboarekiko edo edozein eszipienterekiko hipersentikortasun-erreakzioa izan duten, edo COVID-19aren aurkako txertoaren osagaietako baten aurreko txerto-dosi batekiko erreakzio anafilaktikoa izan duten pertsonetan bakarrik dago kontraindikatuta txertoan. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren Sendagaien Online Informazio Zentroaren webgunean argitaratutako prospektuetan kontsulta daiteke txerto bakoitzaren osagaien zerrenda. RNAm txertoen aurkako erreakzio larriak dituzten pertsonentzat proteinen txerto bat dago eskuragarri.
- Txertaketa ez dago kontraindikatuta janariei, animaliei, intsektuei, inguruneko alergenoei, latexari, edo bestelako alergiak dituzten pertsonentzat. Txertoa hartu ondoren, gutxienez 15 minutuz behatu behar da balizko edozein erreakzio.
- https://www.aemps.gob.es/la-aemps/ultima-informacion-de-la-aemps-acerca-del-covid%e2%80%9119/vacunas-contra-la-covid%e2%80%9119/
Har dezaket txertoa beste autonomia erkidego batean?
- Txertaketa autonomia erkidego guztietan dago eskuragarri, bertan bizi direnei txertoa jartzeko. Beste erkidego batean egonaldi luzeak eginez gero, autonomia erkidegoarekin kontsultatu beharko da.
Nori dago zuzenduta COVID-19aren aurkako txertoa gaur egun?
- Biztanleria kalteberari gomendatzen zaio:
- adina: 60 urtetik aurrera
- 6 hilabetetik 59 urtera bitarteko pertsonak, arrisku-baldintzak dituztenak. Osasun-zentro, ?zerbitzu eta -establezimenduetako langileei ere gomendatzen zaie, bai lehen mailako arretakoei, bai ospitalekoei, bai publikoetakoei, bai pribatuetakoei, pazienteekin harremanetan dauden osasun-larrialdietako zerbitzuetan lan egiten duten pertsonei eta adinekoen egoitzetako edo desgaitasunaren arretako langileei.
- Estrategia kontsultatzeko: https://www.euskadi.eus/grupos-y-criterios-vacunacion/web01-a3txerto/es/
Eta arrisku-talde horietan ez banago eta txertoa hartu nahi badut, har dezaket?
- Zure osasun-profesionalarekin kontsultatu behar duzu, zure egoera balora dezan.
Zergatik gomendatzen da txertaketa, oraindik, pertsona kalteberetan?
- Oraindik ere birusak aldaera berriekin zirkulatzen jarraitzen duelako eta adinagatik zein oinarrizko gaixotasunen bategatik pertsona kalteberek infekzio larriagoa izateko arrisku handiagoa dutelako.
Nola eskatu hitzordua?
- 60 urtetik gorako pertsonei eta arrisku-taldeetakoei gripearen aurkako txertoa jartzen zaien une berean eskainiko zaie COVIDaren aurkako txertoa, eta, beraz, ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea.
- Edozein arrazoi dela medio, COVIDaren aurkako txertoa soilik hartu nahi duten pertsonek beren osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira deitu behar dute (1. aukera).
- 5-11 urteko adin-tartean (COVIDaren aurkako lehen txertaketa) hitzordua eska dezakete, bai Osakidetzaren webgunearen bidez (aurretiko hitzordua), bai osasun-zentrora deituz edo 900 20 30 50 telefonora deituz (1. aukera). Heldu batek lagunduta joan behar da.
Non egingo da txertaketa?
- Txertaketa Osakidetzaren gune espezifikoetan edo osasun-zentroetan egingo da.
Zein txerto jarriko da?
- Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Osasun Publikoaren Batzordeak birusaren aldaera berrietara egokitutako txertoak gomendatzen dituzte, aldez aurretik jarritako txertoaren mota edozein dela ere.
- Une horretan eskuragarri dagoen txertoa eskainiko du Osakidetzak.
Zenbat denborak igaro behar du aurreko txertotik?
- Dosia hartzeko, 3 hilabetek igaro beharko dute, gutxienez, hartutako txertoaren azken dositik.
COVIDa oraintsu igaro badut, har dezaket txertoa?
- 3 hilabetek igaro beharko dute, gutxienez, aurreko infekziotik.
Zer txerto emango zaie haurrei?
- Adin-talde horrentzako berariazko txerto pediatrikoa, Pfizer laborategikoa, helduentzako txertoak baino dosi txikiagoa duena.
Zergatik da garrantzitsua hirugarren edo errefortzuko dosia?
- Ez dakigu ziur COVID19aren aurkako txertoek sortzen duten immunitate eraginkorrak zenbat denbora irauten duen, baina badakigu hirugarren dosiak antigorputzen kopurua areagotzen duela eta, beraz, berriro igotzen duela babes-maila, behera egin baldin badu.
Zein kasutan dago gomendatuta hirugarren dosia edo errefortzu-dosia?
- Kontu hori etengabe ari da eguneratzen, baina, gaur egungo datuak kontuan hartuta, oroitzapen-dosia lehen txertaketaren pauta bat osatu duten 18 urteko eta gehiagoko pertsona guztiei gomendatzen zaie, COVID-19agatiko infekzioa eduki duten ala ez gorabehera, eta lehentasuna emango zaie kalteberei.
- Erkidegoz kanpoko herrialdeetan baliozko ziurtagiria eskuratzeko txertaketa
Nola eskatu hitzordua?
- Adinagatik edo Janssenen dosia jaso zutenen errefortzurako txertoaren kasuan, hitzordua eskatu ahal izango dute Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta.
- 80 urtetik gorakoek, gainera, dei proaktibo bat jasoko dute beren osasun-zentrotik, baina oraindik deitu ez bazaie ere dei dezakete txertoa eskatzeko.
- Zitaziorako arazorik izanez gero, esteka honetan sar zaitezkete inprimakia betetzeko: https://www.osakidetza.euskadi.eus/codiv-19/-/txertaketa-covid-19/
Non jarriko da txertoa?
- Biztanleriari, oro har, ezarritako tarteko guneetan edo osasun-zentroetan. Hitzordua hartzeko unean, lekua zehaztuko da.
- Osakidetzaren txertaketa lekuak
Zer txerto emango da errefortzurako dosi gisa?
- Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Osasun Publikoaren Batzordeak gomendatzen dute txertaketaren errefortzu horretarako ARNm motako txertoak (Pfizer edo Moderna) erabiltzea. Aldez aurretik administratutako txerto mota edozein dela ere.
- Aurretiko txertaketak emandako immunitatea sendotzeko, eraginkorra da, era berean, kasu honetan Pfizerren dosi bat edo Modernaren dosi erdi ematea.
- Oroitzapenerako eragin handiena “pauta heterologo” deritzenekin ikusi da; alegia, txerto horiek aurretik txerto desberdina jaso duen pertsona bati ematen dizkiogunean.
- Osakidetzak, eskuragarritasunaren arabera, konposizio analogoa duten bi txerto horietako edozein (Pfizer edo Moderna) eskainiko du, eraginkortasun eta segurtasun bera eskaintzen baitute. Bi prestakinen baliokidetasuna dela eta, ez da aurreikusten txerto mota zehatz bat eskatzea; izan ere, biak dira egokiak.
Zenbat denbora igaro behar izan da aurreko txertoetatik?
- Lehen txertaketako pauta osoa emanda duten helduek (18 urtetik aurrera) oroitzapen-dosia hartzea gomendatzen da. Oroitzapen-dosien tarteak, txertaketaren arabera:
- Lehen txertaketaren azken dosia Pfizer edo Moderna izan bada: 5 hilabete azken dosi horretatik.
- Txertaketa osoaren azken dosia AstraZeneca edo Janssenena izan bada: 3 hilabete azken dosi horretatik.
Txertaketa-pauta osoa hartuta duen 18 urteko edo gehiagoko pertsona batek oraintsu Covida izan badu, noiz emango zaio oroitzapen-dosia?
- Txertaketa-pauta osoa hartu ondoren Covidagatiko infekzioa izan badute, oroitzapen-dosia honako tarte hauen arabera ematea gomendatzen da:
- Lehen txertaketa Pfizer edo Modernarekin: 5 hilabete diagnostikotik. Beharrezkoa balitz, diagnostikoa egin denetik 4 astera eman ahalko litzateke.
- Lehen txertaketa Janssenekin edo Astrazenecarekin: 3 hilabete diagnostikotik. Beharrezkoa balitz, diagnostikoa egin denetik 4 astera eman ahalko litzateke.
- Komeni da, dosi gehigarria eman zutenetik 5 hilera, oroitzapen-dosia jartzea hasierako pautaren ondoren dosi gehigarria jaso zuten arrisku oso handiko pertsonen kasuan.
Immunoeskasia duen pertsona bat naiz, eta dagoeneko jaso dut COVID-19aren aurkako laugarren dosia, oroitzapenekoa. Hau ere jaso behar al dut? Ordua eskatu behar dut, ala nire erreferentziazko osasun-langileak kudeatuko dit?
-
Immunoeskasia duten pertsonen kasuan, dosi gehigarri bat jartzen da, eta, beraz, oroitzapen-dosi hau 5. dosia izango da haientzat. Beharrezkoa da oroitzapen-dosi hau jasotzea babes egokia izaten jarraitzeko. Eskatu ordua webgunearen bitartez edo zure osasun-zentrora deituta.
Hirugarren dosia jarri nahi izan nuen, baina COVID-19az kutsatu nintzen. Zein txerto jarri behar dut orain, hirugarrena ala laugarrena?
-
Infekzioa jasan ala ez, komeni da oroitzapen-dosia jartzea.
-
Hirugarren dosia edo lehen oroitzapen-dosia jarri behar duzu.
-
Eskatu ordua webgunearen bitartez edo zure osasun-zentrora deituta.
Zenbat denbora igaro behar du COVID-19az kutsatu nintzenetik dosi hau hartu ahal izan arte?
-
Aurrez infekzioa izan duten (diagnostiko erregistratuarekin) 80 urteko eta gehiagoko pertsonen, adinekoen zentroetan bizi direnen eta immunoezabatze-maila handiko pertsonen kasuan, infekzioa gertatu eta gutxienez 3 hilabete igaro ondoren jarriko da oroitzapen-dosia.
-
Gainerako biztanle taldeetan, infekzioaren ondoren oroitzapen-dosia jartzeko igaro beharreko aldia 5 hilabete izango da.
Dosi bakarra jarri didate. Jarri behar al dut orain oroitzapen-dosia?
-
Ez, lehen txertaketa-pauta osatu behar duzu aurretik, Janssen txertoaren dosi bakarra jaso duzunean edota infekzioa 1. dosia jaso aurretik igaro duzunean izan ezik.
-
Jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin , eta azaldu zure egoera.
Bi aldiz izan dut COVID-19a. Jarraitu behar al dut txertatzen?
-
Bai. Berdin da zenbat aldiz izan duzun COVID-19a; oroitzapen-dosia jaso behar duzu biztanle kaltebera bazara eta azken dosia jarri zizutenetik gutxienez 5 hilabete igaro badira.
-
Infekzioa duela gutxi izan baduzu, infekzioa izan eta gutxienez 5 hilabetetan egon beharko duzu zain (edo 3 hilabetetan 80 urte edo gehiago badituzu, adinekoen zentro batean bizi bazara edo immunoezabatze-maila handia baduzu).
Ez ditut batera jarri nahi gripearen aurkako txertoa eta COVID-19aren aurkako txertoaren oroitzapen-dosia. Eskatu al dezaket ordua txerto bakoitzerako?
-
Bai, biak bereiz jaso ditzakezu, baina ez dago kontraindikaziorik egun berean jasotzeko, eta ondorio kaltegarriak ez dira handiagoak. Gainera, abantaila da zuretzat, behin baino ez baituzu joan beharko osasun-zentrora.
Zer txerto jarriko didate orain?
- Osakidetzak birusaren aldaeretara egokitutako txerto berriak erabiliko ditu oroitzapen-dosi gisa.
- Eskuragarritasunaren arabera, honako bi txerto hauetako edozein eskainiko du:
- BioNTech/Pfizer-en COMIRNATY ORIGINAL/OMICRON BA.4-5, eta Moderna/Lonza-ren SPIKEVAX ORIGINAL/OMICRON BA.1.
- Biak dira eraginkorrak eta seguruak. Bi prestakinen baliokidetasuna dela eta, ez da aurreikusten txerto mota espezifiko bat eskatzea, biak egokiak baitira.
- Txerto horiek aurretik jaso den txerto mota edozein dela ere erabil daitezke. Izan ere, oroitzapen-efekturik handiena “pauta heterologo” izenekoek dutela ikusi da; alegia, txerto horiek aurretik beste txerto mota bat jaso duen pertsona bati jartzen dizkiogunean.
Osakidetzaz bestelako aseguru mediko bat daukat, eta COVID-19aren eta gripearen aurkako txertoak jartzeko gomendioa duten pertsonen taldearen barruan nago. Nola eska dezaket txertoa jartzeko ordua?
-
Osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira deitu dezakezu txertaketarako ordua eskatzeko.
Zergatik da garrantzitsua 5 eta 11 urte bitarteko umeei txertoa ematea? Ondorio kaltegarriak izan ditzake? Heldu bati ematen zaion dosi bera emango zaie? Eta dosi bera emango zaie 11 urtekoei eta 5 urtekoei? Noiz izango da bigarren dosia? Zer txerto emango zaie haurrei? Nola har daiteke hitzordua? Non emango zaie txertoa umeei txerto horrekin? COVID-19aren txertaketa-lekuak Lagunduta joan beharko dute edo tutoreak baimenik sinatu beharko du? Zer kasutan ez zaie txertorik emango umeei? Azken aldaketako data:
Txertaketa pediatrikoa
Kontzeptu orokorrak
Kontzeptu orokorrak
Hitzordua
TXERTAKETA-KANPAINA
Noiz hasi zen txertaketa-kanpaina Euskadin?
- Euskadin, 2020ko azaroaren 27an hasi zen, eta, egun horretatik aurrera, txertaketa-estrategiarekin jarraitu da, mailaz maila, eskuragarri egon diren dosien arabera.
- Argibide gehiagorako: https://www.euskadi.eus/covid-proceso-vacunacion/web01-a3txerto/es/
Zergatik da garrantzitsua txertoa jartzea?
- Txertaketaren helburu nagusia COVID-19a prebenitzea eta haren larriagotasuna eta heriotza-tasa murriztea da, eta, horretarako, bereziki pertsona talde kalteberenak babestea.
- Txertaketa garrantzitsua da, batetik, txertoa jarrita duen pertsona bakoitza babesten duelako eta, bestetik, zeharka gainerako biztanleak ere babesten dituelako. Zenbat eta jende gehiago immunizatu, orduan eta aukera gutxiago egongo da gainerakoak (zehazki gaixotasun larria izateko kalteberenak) birusaren eraginpean egoteko, edo, behintzat, birus-karga handien eraginpean egoteko.
- “Txertatu zaitez - Babestu nazazu” da Eusko Jaurlaritzak sustatutako sentsibilizazio-kanpainaren lema.
Informazio gehiago
- Euskadira txertoak Europar Batasunak egin duen dosien erosketa zentralizatuari esker iristen dira. Euskadi komunitate zientifikoak ezarritako kolektiboen lehentasun-irizpideen arabera eta dauden dosietan oinarrituta ari da txertoak jartzen.
- Euskadin emandako dosiei buruzko argibide gehiago, honako esteka honetan: https://www.euskadi.eus/estrategia-y-datos/web01-a3txerto/es/
Bizitza normala eraman dezaket txertoa jarri ondoren?
- Txertoek denbora bat behar dute eman ondoren organismoak birusaren aurrean babesa gara dezan.
- Bestalde, harik eta biztanleria-kopuru handi batek txertoa jarrita izan arte, oso garrantzitsua da pertsona guztiek, txertoa jarrita izan ala ez izan, prebentzio-neurriak betetzen jarraitzea.
- Maskarak erabiltzea, une-unean indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Eskuen ohiko higienea.
- Pertsonen arteko distantzia.
- Burbuila: harremanetarako pertsona-kopurua mugatzea.
- Espazio itxiak aireztatzea.
- Eta COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertzen bazaizkigu, isolatu egin behar dugu eta osasun-zentroarekin harremanetan jarri.
TXERTOEN EZAUGARRIAK
Zer jakin behar dut Pfizer/BioNTech, Comirnaty txertoari buruz?
- Sendagaien Europako Agentziak txerto guztiak zorrotz berrikusi, eta Europako Batzordeak baimena eman ondoren Euskadira iritsi zen lehena da.
- Baimena eman denez, txertoak erakutsi du COVID-19aren prebentzioari dagokionez dakarren onura handiagoa dela txertoak eragin ditzakeen arriskuak baino.
- RNAm motako txertoa da, eta oso tenperatura baxuetan mantendu behar da. Immunitaterik handiena eman dezan, beharrezkoa da lehen txertaketa osatzea eta biztanleria-talde bakoitzerako adierazitako indartze-dosiekin jarraitzea.
Zer albo-ondorio izan ditzaket txertoa hartuz gero?
- Sendagai guztiek bezala, txertoak albo-ondorioak eragin ditzake. Ez dira beti agertzen, eta gehienak arinak eta iraupen laburrekoak dira: sukarra, mina injekzio-lekuan. Ohikoagoak dira bigarren dosiaren ondoren, batez ere mina injekzio-lekuan.
- Sintomen arabera eta alergikoa izan ezean, Parazetamola bezalako analgesikoren bat har daiteke.
- Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu esteka honetan: https://cima.aemps.es/cima/publico/lista.html
- Kontrako erreakzioren bat jakinarazi nahi baduzu, esteka honen bidez egin dezakezu: https://www.notificaram.es/Pages/CCAA.aspx#no-back-button
TXERTOA HARTZEKO HITZORDUA
Nola eskatu hitzordua?
- 60 urtetik gorako pertsonei eta arrisku-taldeetakoei gripearen aurkako txertoa jartzen zaien une berean eskainiko zaie COVIDaren aurkako txertoa, eta, beraz, ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea.
- Edozein arrazoi dela medio, COVIDaren aurkako txertoa soilik hartu nahi duten pertsonek beren osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira deitu behar dute (1. aukera).
- 5-11 urteko adin-tartean (COVIDaren aurkako lehen txertaketa) hitzordua eska dezakete, bai Osakidetzaren webgunearen bidez (aurretiko hitzordua), bai osasun-zentrora deituz edo 900 20 30 50 telefonora deituz (1. aukera). Heldu batek lagunduta joan behar da.
Hitzorduarekin arazorik?
- Hitzorduarekin arazorik edukiz gero, deitu osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira (1. aukera).
Non egingo da txertaketa?
- Txertaketa Osakidetzaren gune espezifikoetan edo osasun-zentroetan egingo da.
Sms bat jaso dut. Zer egin behar dut?
- Kasu batzuetan, Osakidetzak sms bat bidal diezazuke, hitzordua webgunearen edo Osakidetzako aplikazio mugikorraren bidez, edo telefono bidez (zure osasun-zentrora edo 900 20 30 50 telefonora deituta) eska dezakezula gogorarazteko.
Ez dut gizarte-segurantzarik. MUFACEkoa, MUGEJUkoa, ISFASekoa, desplazatua… naiz. Zer egin behar dut? Nola emango didate hitzordua?
- Osakidetzako OTIrik ez baduzu, deitu osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira (1. aukera).
EGOERA BEREZIEN INGURUKO ZALANTZAK
Alergikoa naiz. Har dezaket txertoa?
- Txertoaren egungo kontraindikazio bakarra txertoarekiko edo haren osagaiekiko alergia da. RNAm txertoen aurkako erreakzio larriak dituzten pertsonentzat proteinen txertoa gomendatzen da.
- Bestelako alergiak, immunodepresioa edo antikoagulazioa ez dira kontraindikazio gisa agertzen. Beraz, bai, har dezakezu txertoa.
Gaixotasun kroniko bat dut. Har dezaket txertoa?
- Bai, patologia kroniko kasuetan txertatzea gomendatzen da bereziki: diabetesa, hipertentsio arteriala, bihotz-gutxiegitasuna edo BGBK. Ez dira kontraindikazio, inola ere.
Har dezaket txertoa Sintrom edo ahoko beste antikoagulatzaile batzuk hartzen baditut?
- Gaixotasun kroniko baten ondorioz, tratamenduan antikoagulatzaileak (Sintrom eta beste batzuk) hartzen dituzten pertsonek arazorik gabe har dezakete muskulu barneko txertoa, INR adierazlea (Nazioarteko indize normalizatua) kontrolpean eta egonkor mantentzen badute.
Minbizia izan badut eta tratamendua amaitu badut, har dezaket txertoa?
- Minbizia izan duten edo minbizi aktibo batengatik tratamendua jasotzen ari diren pertsonei txertoa jartzea gomendatzen zaie, SARS-CoV-2k eragindako infekzio baten aurrean gaixotasun larria eta heriotza izateko arrisku handiagoa baitute.
Har dezaket txertoa pertsona immunodeprimitua banaiz edo tratamendu immunosupresorea badut?
- Immunodeprimituta dauden pertsonek (GIBa dutenak, CD4+ ≥200 cel/ml) edo tratamendu immunosupresorea dutenek (COVID-19aren tratamenduan erabil daitezkeen kortikoideak barne) COVID-19 larria izateko arrisku handiagoa izan dezakete; beraz, txertoa hartu behar dute, kontraindikatuta ez badago. Oraingoz, ez da gomendatzen tratamendu immunosupresorea etetea.
Baja hartu behar dut txertoa jarri ondoren?
- Txertoaren ondorio kaltegarriek ohiko lana egitea eragozten badizute, zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar duzu, baina egoera horiek ez dira oso gertagarriak, ondorio kaltegarriak arinak izaten baitira.
- https://www.osakidetza.euskadi.eus/buscador-de-centros-sanitarios-y-hospitales/ab84-cerbus/es/
Sukarra dut. Har dezaket txertoa?
- Gaixotasun akutu larria edo sukarra duen prozesu akutua duten pertsonen kasuan, atzeratu egin behar da txertaketa, aldi batean, baina sukarrik edo erasan sistemikorik gabeko gaixotasun arin bat ez da baliozko arrazoia txertaketa atzeratzeko.
HAURDUNALDIA ETA EDOSKITZEA
Haurdun nago. Har dezaket txertoa?
- Haurdunei eta edoskitzaroan dauden emakumeei txertoa jartzea gomendatzen da; RNAm txertoekin egingo da, eta haurdunaldiaren edozein unetan eman daitezke.
Haurdun geratzeko asmoa dut. Har dezaket txertoa?
- Etorkizunean haurdun geratzeko asmoa duten emakumeen kasuan, gaur egun eskuragarri dauden COVID-19aren aurkako txertoek ez dute birus bizirik, eta, beraz, ez dute arazorik sortzen fetuarengan eta haurdunarengan.
Bularra ematen ari naiz. Har dezaket txertoa?
- Edoskitzaroan RNA txertoak jartzea gomendatzen da.
TXERTOA ETA COVID-19A DUTEN PERTSONAK
COVID-19aren sintomak baditut, har dezaket txertoa?
- Diagnostikoa baztertu arte itxaron behar duzu. COVID-19ak eragindako infekzioa dela baieztatzen bada, ez da txertoa jartzea gomendatzen 3 hilabete igaro arte.
COVID-19a duen pertsona baten kontaktu estua banaiz, har dezaket txertoa?
- Sintomarik ez baduzu, har dezakezu txertoa. Ez da komeni diagnostiko birologiko edo serologikorik egitea txertaketa baloratzeko.
COVIDa pasatu dut eta txertoa hartuko dut. Har dezaket txertoa?
- Deskribatutako azterketen emaitzak kontuan hartuta, infekzio asintomatiko edo sintomatikoaren aurrekaria duten pertsonen kasuan, eta larritasuna edozein dela ere, infekziotik gutxienez 3 hilabeteko tartea itxarotea gomendatzen da.
Azken aldaketako data: