Hiperkolesterolemia familiarra
Hiperkolesterolemia familiarra
Hiperkolesterolemia familiarra (HF) trastorno hereditario gainartzaile bat da. Kasu hauetan susmatu behar da HFa izan daitekeela:
- Gaixotasuna diagnostikatuta dutenen lehen mailako senideek LDL-k bat egin behar lukete. HF probablearen diagnostikoa egingo zaio irizpide hauetakoren bat betetzen badu:
- Tendoi-xantomak
- Korneako arkua, 45 urtetik beherakoa izan eta LDL-k > 190 mg/dl badu, edo
- LDL-k > 250 mg/dl, 18 urtetik gorakoek, edo > 190 mg/dl, 18 urtetik beherakoek
- LDL-k 190-249 mg/dl artean, gutxienez bi alditan
- Gaixotasun kardiobaskular goiztiarra duten (55 urtetik beherako gizonezkoa eta 65 urtetik beherako emakumea) eta kolesterol totalaren zifra handiak dituztenek
- 40 urtetik gora izan eta kolesterol totalaren zifrak >360 mg/dl edo LDL-k >260 mg/dl badute, eta 30-39 urte artean izan eta kolesterol totala >340 mg/dl edo LDL-k >240 mg/dl badute
Hiperkolesterolemia familiarra izan dezaketela uste den pertsonei MedPed testa egin behar zaie, eta arreta espezializatuan kontsulta egin.