Lehenengo eta behin, berrikus ditzagun erakunde arloko testuak. Testu horietako zenbait nahitaez bete beharrekoak dira, beste batzuk nahitaez ezagutzekoak, eta, beste batzuk, azkenik, babes programatikokoak. "Kultur adierazpenen aniztasuna babesteari buruzko hitzarmena", UNESCOk Parisen 2005eko urrian onartua. "Iberoamerikako Kultur Gutuna", Kordoban (Espainian) 2005eko ekainean egindako VIII. Kulturaren Konferentzia Iberoamerikarrean onartua. Ondoren, Espainiako kultur politikak bultzatzen dituzten ardatzik sendoenak aztertuko ditugu; kasu zehatzak eta martxan dauden estrategia-planak azalduko ditugu, eta fikziozko proposamenen bat ere egingo dugu.
|