Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





"Euskadiko kultur azpiegituren eta ekipamenduen inguruko gogoeta"

Euskadiko kultur azpiegituren eta ekipamenduen errealitatearen analisiak gai-zerrenda bat osatzera narama. Nire ustez, gai horiek badute garrantzirik gure herritarren ongizate eta bizi-kalitate hobeak eta heldutasun, autonomia eta kultur emantzipazio handiagoak ahalbidetuko dituzten Kultur Politikak formulatzeko orduan.

  1. Azpiegituraren eta ekipamenduaren kontzeptua industriondoko gizartean: ikuskizunak barne hartzen ditu, zerbitzuak eskaintzen ditu, sorkuntzarako gunea da, ukiezinen fabrika, bizipenerako gunea...
  2. Azpiegiturak informazioaren teknologien paradigmarekin erlazionatuta: denboraren eta espazioaren aldaketak, errealitatea sakontzea, ekipamenduen birtualizazioa...
  3. Erakundeen arteko erlazionaltasuna (erakundeak, enpresak eta hirugarren sektorea): titulartasuna, subsidiariotasuna, zerbitzu-ematea, lankidetza eta lehia...
  4. Azpiegituretarako hurbilketa kuantitatiboa (oro har, tipologia, lurralde, eskualde, udalerri, auzo eta abarren arabera...): gehiegi ala aski? Modu egokian hornituak?
  5. Azpiegiturak eskariaren arabera: zenbat herritarrek erabiltzen eta gozatzen dituzte? Zer kolektibok gehiago eta zeinek gutxiago? Bada gure ekipamenduen kultura-eskaintzarekin leiala den bizitza-estilorik? Publiko berririk sortzen da?
  6. Ekipamenduaren ahalmenaren (bolumena, azalera..) eta eskaintzen diren zerbitzuen (eta nola eskaintzen diren) arteko erlazioa.
  7. Egilearen, izenpeko ekipamenduaren eta txertatzen den komunitatearen nortasunaren arteko lotura.
  8. Arte eszenikoei, musikari, arte plastikoari, ikus-entzunezkoei eta literaturari ematen zaien arreta.... Behar besteko gaikako dibertsifikazioa dago? Ekipamendu baten edo beste baten modaren mende gaude, beharrezkoagoak diren beste batzuen kaltean?
  9. Balio-aniztasunaren eta espezializazioaren arteko eztabaidak zabalik jarraitzen du.
  10. Programazioak kalea hartzen du, eta ekipamenduak kanpora ateratzen al dira?
  11. Ekipamendu-sareak: sareko kudeaketa, sareko sormena, sareko produkzioa, sareko hedapena, sareko kontsumoa, ...