Kultura funtsezko erronka da. Oroimenaren, transmisioaren eta sorkuntzaren ezinbesteko espazioa da, gizarte batek eraldatzeko eta askatasun indibidualetan eta kolektiboetan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko duen gaitasunaren isla. Ildo horretan, Akitaniako Erregioak, kultur politikaren bidez, erronka horrek gizartearentzat duen garrantzia berretsi du. Horrela, bere arduren barruan kultur eskaintza orekatsuena bilatu nahi du eta aldi berean bizilagunen garapena bultzatu. Gainera, Akitaniak 2004ko abuztuaren 13ko Legeak ekarritako eskumen-transferentzia berriei aurre egin beharko die. Tokiko askatasunei eta ardurei buruzko eskumenak dira: Erregioko Inbentario Zerbitzuaren transferentzia, ikuskizunen alorreko lanbide-heziketako hasierako zikloen antolaketa eta finantzaketa. Horretarako, Kontseilu Erregionalak 2006an sorkuntza artistikoaren eta garaikidearen aldeko eta kultur enplegua sustatzeko politika sendoagoa abiaraztea du helburu. Ondarearen transmisioa eta errebalorizazioa kultur politikaren oinarri direla jakinda, helburu hori ere hartuko du kontuan bere jardunean. Era berean, kultura guztientzako eskuragarri izatea eta ikus-entzule guztiengana iristea lortu nahi du, eta ildo horretan, Kontseilu Erregionalak gazteen, ikasleen eta bereziki ikastunen hezkuntza artistikoaren aldeko ekimenak bideratuko ditu. Kultur agentzia erregionalek funtsezko betebeharra izango dute kultur ingeniaritzan eta lurraldean ekipamenduak eta proiektuak gauzatzen laguntzeko orduan. Erabakitako helburuen arabera, 2006ra begira erregioko lehentasunek 6 ardatz nagusi izango dituzte: Lurraldearen Kultur antolaketa, kultur zerbitzu publikoak lurralde osora iritsi daitezen. Ildo horretan, ekipamenduak osatzeko laguntzak bideratuko dituzte, baliabideen erregio-zentroekin eta espezializatutako agentziekin lotutako proiektuak sarean jarri, eta Euskal Herriaren eta Akitanian diren establezimendu nazionalen arteko kontratuak sustatuko dituzte. Sorkuntza artistikoari eta garaikideari laguntza, besteak beste, lehiaketa publikoak eta alor guztietako artistentzako egoitza-egonaldien inguruko politika bultzatuz. Gainera, esperimentazioarekin eta berrikuntzarekin lotutako arriskuak bere gain hartuko ditu erregioko erakundeak. Kulturaren ekonomia, Irudiaren eta Liburuaren kultur industrientzako laguntzei eutsiz eta Diskoaren sektorera zabalduz. Kultur enplegua sustatzeko dispositibo berria ere ezarriko da. Hezkuntza artistikoa eta kulturala, erregioak dituen lehentasunetako bat da. Sortzaileek eta kultur eragileek sentsibilizazio-ekintzak abiarazi ahal izango dituzte eta ondarearekin eta irudiarekin lotutako hezkuntzarekin jarraitzeko aukera izango dute. Ondarearen transmisioa eta errebalorizazioa gogoeta-gai izango dira. Izan ere, Erregioko Inbentario Zerbitzuaren transferentzia gauzatuko da eta Akitaniako Jakintzaren Banka Numerikoaren (BNSA) kultur saila ere kudeatuko dugu, gure erregioko ondarearekin lotura duten dokumentu-baliabideei dagokiena. Hizkuntzak eta Erregio Kulturak lehentasunetako bat dira, eta ildo horretan, hainbat konpromiso hartu dira Estatu/Erregio Planaren Kontratuaren bidez eta Euskal Herriko Konbentzio Espezifikoa medio (Euskararen Bulego Publikoa, Euskal Kulturaren Institutua...), eta Aqui Oc programarekin Okzitaniako hizkuntza eta kultura sendotu nahi dira. |