Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Kultur Politikarako Eredu Instituzional Berriak

Txosten honek kultur politiken inguruan sortzen ari diren eredu instituzional berrien ezaugarri nagusiak aztertzen ditu. Gaia ulergarriago egite aldera, kultur politiken sorrerari buruzko azalpen laburra egiten du, eta mendebaldeko gizarteko kultura-ekintza publikoa egituratu duten bi eredu klasikoak nola sortu ziren azaltzen du: batetik, eredu kontinentala (europarra), Frantziako Kultura Ministerioa buru duena, eta bestetik, eredu anglosaxoia, Arts Council britainiarra gidari duena. Bakoitzaren alde sendoak eta ahulak aztertuko ditugu, eredu instituzional berriak sortzea eragin duten arrazoi nagusiak ulertzeko. Beraz, proposamen berriak aurreko esperientziaren irakaspenetatik sortu dira eta eredu klasikoen alde onenak jaso dituzte. Holandako eta ipar Europako herrialdeetako kasuak zehatzago aztertuko ditugu, sendotzen ari den hirugarren bide horretan paradigmatikoak baitira. 

Txostenak defenditzen duen tesiaren arabera, kultur politiken ekintza-eremua zabaltzea eta erabakiak hobeto hartzeko tresnak abiaraztea izan dira eredu berriek ekarri dituzten berrikuntza nagusienetakoak. Era berean, instituzioen jokaera berriek organo berrien eta helburu zein estrategia politikoen definizioaren arteko beharrezko loturaren arazoa konpontzen dutela erakutsi nahi du txostenak.

Azkenik, Kataluniako kultura eta arteen kontseilua sortzeko proposamenaren ildo nagusiak azaltzen ditu txostenak labur-labur.