Edozein arlotan dantzaren jarduera profesionalean aritu direnek gabezia berberak aurkitu dituzte dantza gizartean integratzerako orduan. Dantzako profesional eta sortzaile onenetako askok, lehen heziketa EAEn jaso arren, lurralde horretatik kanpo garatzen dute euren jarduera profesionala eta sorkuntza-lana, erabat edo hein handi batean behintzat. Dantzako profesionalaren profila era askotakoa da, batez ere denborari dagokionez, eta interpretazioa, koreografia, irakaskuntza, produkzioa eta kudeaketa hartzen ditu. Halere, dantza-arloko prestakuntza interpretaziora mugatzen da batez ere, eta gainera, baimenduta dauden zentroetatik kanpo eskaintzen da gehien bat. Dantzako profesionalek hainbat modutan eta bide asko jorratuz osatu dituzte euren oinarrizko dantza-ezagutzak. Ondorioz, eraginen aldetik aberastasuna da nagusi, baina era berean irizpide eta ezagutza komunik ez izateak zailago egiten du elkarlana eta adostasunera iristea.
|