"EAEn kultura-azpiegituren eta -ekitaldien arloan dauden erronka berriak: diagnostikoa"
Aipagai dugun arlo honetan azken 24 urteetan izandako esperientziaren azterketa egingo dut, etapa guztiak kontuan hartuta. Azterketa horretan, orain arteko politika eta lanen alderdirik garrantzitsuenak azalduko ditut zehatz-mehatz, eta tokian tokiko eta lurraldeko kultura-garapenean gehien eragiten duten erronkak zein diren adierazten ahaleginduko naiz. Besteak beste, hauek: kultura-joerak eta -praxiak, kultura-eragileen profesionalizazio espezializatua eta prestakuntza, lurraldeetako desorekak, finkatutako oinarrizko kultura-azpiegiturak eta -ekipamenduak, askotan nahasketara eta itxurakeriara eramaten duten horien izenak, azpiegitura kultural eta periferikoetako gabezia nagusiak eta egungo eskaintzaren usufruktua.