Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Udaletako Kultura Kudeaketarako Jardunbide Berriak

Ponentziak errepasoa egiten die interesgarritzat jotzen diren EAEko Udaletako kultura-kudeaketarako hainbat jardunbideri, joera berriak nabarmenduz baina puri-purian jarraitzen duten beste tresna finko batzuk ahaztu gabe.
Udalerrien eta esperientzien zerrendatik harago, gure asmoa da Udaletako kultura-kudeaketari buruzko gogoetak, aztarnak eta gakoak mahai gainean jartzea; hori bai, ideia bakoitza zehaztu egingo duten adibide ugari ipinita.
Gogoetak zortzi multzotan elkartuta daude:

  • Enpresa-tresnen erabilpena zabaldu egin da Kulturaren alorrean (plan estrategikoak, kalitate-prozesuak, bideragarritasun- eta inpaktu-ikerketak, etab.).
  • Koordinazioa bultzatu behar da, sareen, merkaturatzeko estrategia bateratuen eta sinergien aprobetxamenduaren bidez.
  • Ekimen pribatuarekin erlazionatzeko marko berri bat agertu da, kogestio- eta elkarrekiko babes-esperientziak erabiliz.
  • Argiak eta itzalak daude publiko berriak bereganatzeari dagokionez.
  • Ekipamendu-eredu berriak sortu dira.
  • Teknologia berriek kultura-kudeaketan izan duten eragina.
  • Tokiko Administrazioaren kudeaketarako egituren eta formulen alderdi batzuen inguruan berriz hausnartu behar da.
  • Kultura-politikan etorkizunean jarduteko sortuko diren eremu berriek, agian, kudeaketa-tresna berriak eskatuko dituzte.