Ondare digitalaren babesa, batez ere bertakoa edo "jatorri digitalekoa" den ondarearen babesa, erronka globala da, eta mundu zabaleko liburutegiak eta artxiboak buru belarri ari dira horretan (UNESCOren 2003ko urriaren 15eko gutuna). Komunikazio honetan kontu bikoitzari helduko diogu:
alde batetik, erregistro digitalen gaiari, eta bestetik, erregistroen metadatuen kudeaketa eta katalogazioari.
Horretarako, errepasoa emango diegu bi arlo horietako nazioarteko ekimen nagusi eta berrienei (NBIIPP, PADI, PREMIS, METS, OAIS, OCA, OAI-PMH, Web semantikoa, Web 2.0).
Txostengilea metadatuak bildu eta agregatzeko sistemak orokortzearen alde azalduko da, baita ondare digitala gordetzeko formatuen eta mekanismoen arteko operatibitatearen alde ere, babesteko estrategiarik onena delakoan.
Horrez gain, ordezkatzen duen ikerketa-taldeak arlo horretan garatu dituen proiektuak aurkeztuko ditu labur-labur (XML-Bi, OAC-onto eta SemB-UDDI).