Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa

 

Ramón Zallo

 


Ramon Zallo (Gernika 1948)

 

 

Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua, Informazio Zientzietan doktore. Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Ikus-entzunezko Komunikazioko Katedradun. 1978. urtetik hainbat gairen inguruko eskolak eman ditu: egitura, ekonomia, eta ikus-entzunezko eta kulturako politikak. Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Kultur Aholkulari da. Kulturaren Euskal Kontseiluko kide da eta Eusko Jaurlaritzak 2004an onartutako Kulturaren Euskal Plana osatzeko partaidetza-lanen koordinatzaile izan zen Joxean Urdangarinekin batera.

Euskal politikaren inguruko analisiez gain, komunikazioari eta kulturari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu: "Economía de la comunicación y la cultura". Akal, Madril (1987); E. Bustamanterekin (koord.) "Industrias culturales en España", Akal, Madril (1988); "El mercado de la cultura", Gakoa, Donostia (1992); (zuzendari gisa) "Industrias y políticas culturales en España y País Vasco". EHU (1995). P. Azpillaga eta J.C de Miguelekin batera "Komunikabideak hemen. Egitura mediatikoa Hego Euskal Herrian" (2002). Epe laburrean  "Euskal Herria y su cultura: una introducción" (200 or.) emango du argitara.

Era berean, talde-liburuetan atalak idatzi ditu, besteak beste "Políticas territoriales culturales en España" tituluduna E. Bustamantek koordinatutako "Comunicación y cultura en la era digital. Industrias, mercados y diversidad en España" liburuan. Gedisa. Bartzelona 2002, eta  "Politicas culturales regionales en Europa" delakoa E. Bustamantek koordinatutako "Hacia un nuevo sistema mundial de comunicación. Las industrias culturales en la era digital". Gedisa 2003. Duela gutxi, J. Agirreazkuenagak eta bestek koordinatutako "Historia general de los vascos" LUR 2005 entziklopedian "Industrias culturales y medios de comunicación" (50 or.) atala argitaratu du.