Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua


Roberto San Salvador


 

Roberto San Salvador

 

 

Aisia Ikasketen Institutuko Zuzendaria. Aisia eta Ezagutza Katedrako Zuzendaria (Santander Taldeak babestuta). Aisia Proiektuetako Europako Master eta Biltzarren, Ekitaldien eta Azoken Antolakuntzako Europako Master Programetako Zuzendaria. ADOZ Aisia Ikasketen Aldizkariko Zuzendaria.

Aisian eta Giza Potentzialean Doktorea, Aisiaren Kudeaketako Masterra (Leeds Universityn eta Deustuko Unibertsitatean), Filosofian eta Letretan Lizentziatua (Historia eta Geografia), eta Arkeologian Diplomatua.

Gaur egun Aisia, Kultura, Turismo eta Kirol Politiketako irakaslea (Aisia Ikasketen Institutua) eta Animazio Soziokulturaleko irakaslea da Deustuko Unibertsitatean (Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean). Irakasle bisitari gisa ere kolaboratu du ESADEren programetan, Cordobako (Argentina) Unibertsitate Katolikoan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, San Petesburgeko Kultura Institutuan (Errusia), Alacanteko Unibertsitatean, Loughborough Universityn (Erresuma Batua), Almeriako Unibertsitatean eta abarretan.

Bere argitalpenen artean honako hauek dira azpimarratzekoak: Políticas de Ocio, Cultura, Turismo, Deporte y Recreación (2000), Mapa de la Oferta Cultural de Bizkaia (2003) eta Equipamientos municipales de proximidad (2003).

Honako erakunde hauen aholkulari izan da, aisiari, kulturari, turismoari eta kirolari lotutako gaietan: World Leisure, Iberoamerikako Estatuen Erakundea, Europako Kontseilua, ENCAT, Bilbao Metrópoli-30, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Ardoaren Hirien Sarea erakundeena, besteak beste.