Gemma Sendra Planas. Bartzelona, 1960
Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko Idazkari Orokorra
Prestakuntza
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Geografian Lizentziatua, 1982
Esperientzia profesionala
Kultura Saileko Idazkari Orokorra (2004ko martxotik gaur arte)
Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoko (MACBAko) Gerentea (2002ko urtarrila - 2004ko martxoa) Kudeaketa ekonomikoa, giza baliabideak, komunikazioa, babesa, planifikazioa eta estrategiak.
Kulturen Forum Unibertsaleko Zuzendari Exekutiboa (2001). Forum-Hiria estrategia sortu, hiriko entitate kulturalek Forumean parte-hartzeko eta Forumari atxikimendua adierazteko akordioa negoziatu (Macban sinatua 2001eko apirilaren 19an), GKEekin eta hiriko entitateekin lankidetza akordioa negoziatu (Pompeu Fabran sinatua 2001eko ekainaren 19an) eta Forumaren aurkezpena egin eta antolatu Bartzelonan (Auditorioan, 2001eko abenduaren 12an).
Gran Teatro del Liceoko Gerentea (1993ko iraila - 2001eko urtarrila). Kudeaketa ekonomikoa, giza baliabideak, komunikazioa, babesa, jendeari bideraturiko politikak eta estrategiak. Baita antzoki berriaren eraikuntza, inaugurazioa eta funtzionamenduaren definizioa eta kudeaketa ere.
Plangintzaren Ikerketa Zentroko Kulturaren area ekonomikoa (1983-1993). 1986tik aurrera areako zuzendaria.
Urte horietan eginiko ikerketa garrantzitsuenak:
- Kataluniako kultur ekipamenduen inkesta eguneratzea eta handitzea. Bofill Fundazioa.
- Bartzelonako probintziako udalerrien kultur adierazleen atlasa. Bartzelonako Diputazioa.
- Kataluniako estatistika kulturalen plan markoa. Kataluniako Generalitata.
- Kultur teknikoen eta administratzaileen heziketa Espainian. Kultur kudeatzaileen profil profesionala. Kultura Ministerioa.
- Bartzelonako hiriko liburutegien plana. Bartzelonako Udala.
- Bartzelonako hirian gizarte-etxeak sortzeko proposamena. Bartzelonako Udala.
- Europako opera-antzokien kudeaketaren eta funtzionamendu-egituraren azterketa. Kultura Ministerioa.
- Europako orkestra sinfonikoen kudeaketaren eta funtzionamendu-egituraren azterketa. Kultura Ministerioa
- Gran Teatro del Liceon dantza konpainia iraunkor bat sortzeko bideragarritasun-azterketa. Liceo Antzokiaren Partzuergoa.
- Bartzelonako hirian Auditorio bat egiteko aurreproiektua eta ikerketa. Bartzelonako Hiria Orkestraren Partzuergoa.
- Madrileko Errege Antzokia sortzeko, egituratzeko, kudeatzeko eta funtzionatzeko proposamena. Kultura Ministerioa.
- Kataluniako antzerki-sektorea. Kataluniako Generalitatea.
- Kataluniako dantza sektorearen azterketa. Dantzarien eta koreografoen elkartea.
- Espainiako kultura-sektorea Europako integrazio-prozesuaren aurrean. Kultura Ministerioa.
- Kultura Espainian eta kulturaren integrazioa Europan. Kultura Ministerioa.
Esperientzia Irakaskuntzan
Bartzelonako Unibertsitateko Kultura Kudeaketa Masterrean (1996-2000), Gironako Unibertsitateko Kultura Kudeaketa Masterrean (2001-2002) eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Etengabeko Heziketako Institutuan (2002-2003-2004) eman ditu eskolak.
|