Carlos Morán Arostegi.
Santurtzin jaio zen 1958an, eta bertan bizi da.
1983an Soziologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. 1993an, Kultura Kudeaketa eta Politikako Graduatu-ondoko Titulua eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. 1995etik 1996ra bitartean, Aisiako eta Kultura Kudeaketako Master Ikastaroak egin zituen Deustuko Unibertsitateko Aisia Institutuan.
Soziologo-lanetan aritu da Bizkaiko Foru Aldundian eta hainbat enpresatan. 1987tik Santurtziko Udaleko funtzionarioa d,a eta kultura-programazioen alorrean dabil. 2003an Santurtziko Serantes Kultur Aretoa Kultura Erakunde Autonomoko Zuzendari izendatu zuten.