Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua


Armand Mattelart



Armand Mattelart
Komunikazio-zientzietako irakasle emeritua. Parisko Unibertsitatea VIII

 

 

Belgikan jaiotako ikerlaria eta unibertsitate-irakaslea. Lan handia egin du Europan eta Latino Amerika osoan. Informazioaren eta komunikazioaren Zientzietako irakasle katedraduna da Paris VIII (Vincennes-Saint Denis) Unibertsitatean. Txileko unibertsitate katolikoko soziologia-eskolan (Santiagon) hasi zuen unibertsitate-karrera, 1962ko irailean, eta 1967tik aurrera Nazio Batuetako aditu izan zen gizarte-garapenean. Salvador Allende lehendakari izan zen gobernuaren garaian (1970-1973), komunikazio-politiken sektorean ibili zen lanean. Estatu-kolpearen ostean, dokumental luze bat zuzendu zuen, garai hari buruz: La Espiral, eta 1976an Cannesko jaialdian aurkeztu zuten. 1974tik Le Monde diplomatique hilabetekarian idazten du. Komunikazioari eta teknologia berriei buruzko ikerketa ebaluatzeko eratu diren batzorde ofizialen arduradun izan da, behin baino gehiagotan, bai Frantzian eta bai Nazio Batuentzat. Observatoire français des médias (OFM) deritzonaren lehendakaria da.

Liburu asko idatzi ditu, kultura eta komunikazioa nazioartean zabaltzearen historiaren eta teorien gainean, eta hainbat hizkuntzara itzulita daude. Gaztelaniara itzuli dizkioten azken urteotako lanen artean, hauek dira aipagarrienak:

  • La Comunicacion-mundo. Historia de las ideas y de las estrategias, Madril, Fundesco, 1994/ Mexiko, Siglo XXI, 1997; 
  • La Invencion de la comunicacion, Bartzelona, Bosch, 1995/ Mexiko, Siglo XXI, 1996;
  • Historia de la utopia planetaria. De la ciudad profetica a la sociedad global, Bartzelona, Paidos, 2000;
  • La Mundializacion de la comunicacion, Paidos, 1998;
  • Historia de la sociedad de la informacion, Paidos, 2002.

Kaleratu duen azken lana:

  • Diversité culturelle et mondialisation, Paris, La Découverte, 2005.