Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua

Sarrera
Batzordeak
Egitaraua
Prentsa




Patxi Larrañaga



Patxi J.Larrañaga (Errenteria, 1963)





Ikasketak

Konposizioa

Iruñeako Taldea-Grupo de Pamplona taldearen kide fundatzailea da. Konpositore-talde bat da hori, 1985ean sortua, eta abangoardia historikoen planteamenduak zalantzan jartzeko eta horiek gainditzeko Espainian egindako lehen saio artikulatua izan da. Talde horrek konposatutako musika Espainian eta beste herrialde batzuetan (Italian, Hungarian, Alemanian, Ameriketako Estatu Batuetan eta Suitzan) musika garaikidearen inguruan egiten diren erakustaldi nagusietan entzun da; hona hemen Espainiako erakustaldiak: Musikasteko Abangoardia Eguna, Donostiako Musika Hamabostaldiko XX. mendeko Musikaren Astea, Arte Ederretako Zirkuluaren Zikloak, Madrilgo Auditorio Nazionaleko Zikloak, Alacanteko Musika Garaikideko Nazioarteko Jaialdia, Palmako Encontres de Compositors eta Valentziako Ensems, besteak beste. Espainiako Irrati Nazionalak zenbait aldiz grabatu du taldeak konposatutako musika, eta, horrez gain, hainbat diskotan agertu da. Gainera, zenbait antzerki-ikuskizunen musika konposatu du.

Irakaskuntza

 Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko kidea da. Musikaren Estetika, Artearen Historia eta Musikaren Historia ikasgaiak eman zituen Tarazonako eta Caceresko kontserbatorioetan (1991-1994). Nafarroako Foru Gobernuko Hezkuntza Kontseilaritzako Irakasleen Hobekuntzako Saileko irakasle aholkulari izan da (1994-95).

Kritika eta saiakera

Musikari eta arteari buruzko kritikak argitaratu ditu zenbait egunkaritan, eta estetikari buruzko testuak, hainbat argitalpenetan; esaterako, Scherzo, Diario16, UAMko Creación-Revista de estética, Revista de Occidente, Revista Catalana de Música eta Opus XXI argitalpenetan. Hitzaldiak egin ditu zenbait unibertsitate eta kontserbatoriotan. Espainiako eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegiaren kolaboratzailea izan da, eta testuak idatzi ditu SEACEXen argitalpenetarako eta zenbait kontzertu-ziklotako esku-programetarako (Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat, Iruñako Gayarre Antzokirako, Cajamadrideko Ganbera Lizeorako, Madrilgo Komunitateko Orkestrarentzat, etab.entzat). Lan horri esker, musika-kazetaritzako musika garaikideko Ritmo saria eta musika-saiakerako Valls Gorina saria jaso ditu. Orfeo en los infiernos izeneko saiakeragatik eman zioten azken sari hori; saiakera horretan, XX. mendean konpositoreak bere obrarekiko duen jarrera aztertu zuen. Egun, SGAEren Zinema Hiztegiaren kolaboratzailea da, dantza-kritikaria (Susy Q aldizkarian) eta antzerki-kritikaria (Guía del Ocio aldizkarian).

Hedapena

Ars Incognita disko- bildumako eta Cuadernos de Veruela urtekariko zuzendaria da (1997 eta 2001 artean, lau ale argitaratu dira).

Kudeaketa

1995etik 2000ra, Erromako Cervantes Institutuko Kultur Jardueretako Burua izan da, eta, 2000tik 2004ra, Institutuaren Madrilgo egoitza nagusian, Musikako eta Arte Eszenikoetako Teknikaria. Gaur egun, Ikuskizunaren Teknologia Zentroko zuzendaria da (INAEM - Kultura Ministerioa).