Blanka Gómez de Segura, Piérola (1952ko irailaren 13an)
IKASKETAK:
- Goi-mailako Administrazio Batxilergoa Markinan.
- Teknikari Administraria eta Delineatzaile Proiektugilea, Durangon.
LAN IBILBIDEA:
- 1972tik aurrera Durango aldeko eta Madrileko Bulego Teknikoetan jardun zuen lanean hainbat urtez.
- 1978an Zeramikako Sorkuntzan trebatzen hasi zen, horretan lan egiteko.
- 1979tik 1986ra, zeramikako ikastaroak egin zituen Madril, Bartzelona, La Bisbal (Girona) eta Sargadeloseko (Galizia) eskoletan
- 1979tik Markinako Arte Eskolako sortzaile-taldekoa izan zen. 1982tik 1987ra bitartean zeramika artistikoko eskolak eman zituen Arte Eskolan, eta Lea-Artibai eskualdeko Ikastetxeetarako Programa Didaktikoak ere egin zituen.
OLLERIETAKO BUZTINGINTZA BERRESKURATZEN
- 1984: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandako bekaren bidez, buztingintza-ikastaroa egin zuen Ollerietan José Ortiz de Zárate maisuarekin, Euskal Herriko azken buztingilearekin.
- 1985: ikastaroa José Ortiz de Záraterekin, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako bekaren bidez.
- 1986: Ollerietako buztingintzari buruzko azterlana, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz.
- 1986an Markinatik Gasteizera joan zen bizitzera bere familiarekin. Hortik aurrera buztingintzan bakarrik jardun zuen lanean eta Ollerietako Buztingintza Erabat Berreskuratzeko Proiektua jarri zuen abian. Horrela sortu zen urte batzuk beranduago Euskal Buztingintza Museoa.
- Azken urteotan, Blankak zeramika-erakusketa ugaritan hartu du parte Euskal Herri osoan, beste autonomia-erkidego batzuetan eta Europako herrialdeetan.
- 1993an Ollerietako Euskal Buztingintzaren Museo-Tailerra inauguratu zuten, eta ordutik Blanka da ikerketa-, erakusketa- eta ekoizpen-gune horren zuzendaria.