Gaur egun, muskulu kordialeko zenbait kontingentzia medio, pentsioduna da eta Sevillako eta Cadizeko Unibertsitateekin batera ari da lanean hainbat proiektutan: Hispalense Unibertsitatean irakasle gonbidatua da Kulturaren Ekonomia ikasgaian; Pablo de Olavide Unibertsitatean ere irakasle gonbidatua da Kulturaren Historia ikasgaiaren barruan sartu duten Kultur Kudeaketa atalean; Cadizeko Unibertsitatean Kultur Politiken ebaluazio-taldeko kide da Unibertsitate Hedapenerako Errektoreordetzarekin batera. Gainera, Kulturaren Ekonomiarako Andaluziako Behatokia den OIKOS erakundeko Koordinatzaile nagusia da, Andaluziako Kulturaren aldeko Plangintza Estrategikoaren (PECA) barruan Ekonomiako eta Kulturako Mahaiko kide, Andaluziako Udalen eta Probintzien Federazioko (FAMP) Kultur Batzorde Teknikoko partaide eta baita Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioko (FEMP) Kultur Behatokien batzordekide ere. 2001-2004 Casa de la Provincia-ko zuzendari (Sevillako Diputazioaren erakunde autonomoa) Hauetan partaide izan da: Jaialdietako Batzordeetan edota Arte Eszeniko askoren Erakustaldietan (Granadako FITen, Cadizeko Inauterietan, Flamenkoko Biurtekoan, Huelvako Zinemaldian...); Kultura Ministerioko Antzerki Batzordean (hamar urtez); Kulturako Batzorde Latinoamerikarrean; Andaluziako Juntako Antzerki Batzordean (lau urtez); CATeko (Andaluziako Antzerki Zentroko) Administrazio Kontseiluan; Garcia Lorcaren heriotzaren 50. urteurreneko Batzorde nazionalean; Cernudaren mendeurreneko Tokiko Batzordean; Sevillako IV. Zinemaldiko Zuzendaritza-batzordean (koordinatzaile)... Kulturako eta profesionalen arteko hainbat Fundazio eta Elkartetako kide da aspalditik. Hitzaldiak eskaini ditu eta kultur diziplina askori buruzko Biltzar, Topaketa eta bileretan hartu izan du parte, bai Espainian eta baita atzerrian ere. Hainbat kultur aldizkaritan ohiko kolaboratzaile da, besteak beste: Periférican (Kultur Kudeaketa) eta Cuadernos OIKOSen (Kulturaren Ekonomia); honako aldizkari hauetan ere argitaratu izan ditu noizean behin artikuluak: El Siglo que Viene, Pliegos de Opinión, Demofilo eta Pipirijaina aldizkarietan. Beste egile batzuekin batera hainbat liburu eman ditu argitara, hala nola: La Caja más Transparente (antzerkia), Diez Años de Cultura en Andalucía, La Transición en Sevilla 1973-1983, El Teatro español en el Siglo XXI, La Cultura en Sevilla en los años setenta, Equipamientos de Proximidad en España, La feria se mueve, Atlas de servicios locales de la Provincia de Sevilla... XX. mendean Espainian izandako Kulturaren Antolaketa Publikoari buruzko ikerketa- eta hedapen-lanak egiten ari da gaur egun. |