Enrique Bustamante Ramírez
- 1980tik Unibertsitateko irakaslea da eta 1992tik Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko Katedraduna Madrileko Unibertsitate Konplutentsean. Telebistako ekonomia eta soziologiako eta Kultura Industrietako Ikertzailea.
- "Telos. Cuadernos de Tecnología, Comunicación y Sociedad" (FUNDESCO) ikerketa- eta komunikazio-aldizkariaren Sortzailea eta Zuzendaria izan zen 1985etik 1997ko apirilera. 2001etik, etapa berritik gaur egunera arte, TELOSeko Zuzendaritza Batzordeko koordinatzailea eta arduradun nagusia da.
- Estatuko komunikabideak berritzeko Batzordeko kide izendatu zuen Espainiako Gobernuak, José Luis Rodríguez Zapatero buru zuela (2004ko apiriletik 2005eko martxora).
Gainera:
- Komunikabide ugaritako kazetaria izan da hamabi urtez. Besteak beste, "Cuadernos para el Diálogo" (1974-1978) aldizkari antifrankista ezagunean jardun zuen. Halaber, "Asociación de la Prensa de Madrid", "Unión de Periodistas" eta "Club Internacional de Prensa" elkarteetako zuzendaritzakoa izan da.
- Grenobleko Stendhal eta Lyon II Unibertsitateetako Nazioarteko Komunikazioko Unesco Katedra (1997-98) eman zioten, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko Idazkari Nagusia eta Errektoreordea izan zen (1993-1997), Unibertsitate Konplutentseko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitateko Zuzendaria (1989-1993), Asibercom-eko Lehendakaria eta Europako eta Latinoamerikako ikerketa-elkarte ugaritako kide.
Era berean:
- Besteak beste, ikerketa-aldizkari hauetako Erredakzio Batzordeko kidea da: *Reseaux (Paris-London); *Media Culture & Society (London); *Comunicaçao & Politica" (Rio de Janeiro); *Tendencias XXI (Lisboa); ZER (EHU); EPTIC (Sergipe-ko Unib. Brasil: www.eptic.he.com.br); Studies in Communication Sciences (Lugano. Suitza: www.scoms.ch)
Argitalpenak:
Lan ugariren egilea eta egile-kidea izan da. Aipatu ditzagun, besteak beste:
- "Los amos de la información en España" (1982);
- "Las industrias culturales en España" (1986);
- "Fabricar noticias" (1988);
- " La televisión en España, mañana" (1988);
- "Telecomunicaciones y Audiovisual. Encuentros y divergencias"( 1992) (Frantsesez: Téléphone et Télévision. Paris. 1994);
- Concentració i internationalització dels Mitjans de Comunicació. (1994);
- "Presente y Futuro de la Televisión Digital" (1999):
- "La Televisión Económica" (1999)
- "Comunicación y Cultura en la Era Digital. Industrias, mercados y diversidad en España" (koord.). Gedisa. Bartzelona. 2002.
- "Hacia un nuevo sistema mundial de comunicación. Las industrias culturales en la era digital" (koord.). Gedisa. Bartzelona, 2003.