Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua
Serge Bernier
- Serge Bernier-ek ekonomia-ikasketak egin zituen Quebeceko Estatistika Institutuan (ISQ). Bertan, hainbat lanetan aritu zen, besteak beste, ISQko kultur estatistikaren programa sustatzen.
- 2000ko ekainean Kulturaren eta Komunikabideen Behategiaren zuzendari izendatu zuten, Behategia bera, horren Aholkularitza Batzordeak eta Zuzendaritza Batzordea sortu zitzan. Behategia 2000ko irailaren 1ean jarri zen martxan.
- 1996tik 1999ra, Trois-Rivières-era gonbidatu zuten, Quebeceko unibertsitateko ordezkari moduan, Kulturaren Arloan erabiltzen diren Ikerketa Metodoei buruzko ikastaroaz arduratzeko.
- 2003an, Kanadako Estatistikari Buruak Statistique Canadako Kultura Estatistikaren Aholkularitza Batzorde Nazionaleko kide izateko gonbita luzatu zion. Batzorde horren zeregina da Statistique Canada Kultura Estatistikaren Programaren edukiari eta lehentasunei buruz aholkatzea, eta Serge Bernier Batzordeko lehendakaria da 2005eko apiriletik.
- Hainbat artikulu kaleratu ditu kultura-estatistikaren inguruan, eta 1996an, "Ikerketa: kultura eta komunikazioak" mahainguruaren buru izatera gonbidatu zuten beste batzuekin batera. Mahaingurua Zientzien aurrerabiderako Kanadaren eta Frantziaren arteko elkartearen Urteko Biltzarraren barruan antolatu zuten.