Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua






Iñaki López de Aguileta



   Iñaki López de Aguileta





  • Pedagogian doktorea, udal politika kulturalaren inguruko tesiarekin, eta Psikologian Lizentziatua.
  • Kultura Kudeaketako masterra.
  • Kultura teknikari aritu da Eibarko udaletxean (gipuzkoa).
  • 1990az geroztik Bilboko udaletxean egiten du lan, eta bertan honako kargu hauek bete ditu segidan:
    • Auzo etxeko zuzendaria.
    • Barrutietako kultura jardueren koordinatzailea.
    • Bidebarrieta kulturguneko (bilboko liburutegi nagusia) kultura jardueren koordinatzailea.
    • Kultura saileko argitalpen eta proiektuen sekzio burua.
    • Kultura eta euskara saileko kultura programazioko zuzendariordea, gaur egun betetzen duen kargua.
  • Liburu hau dauka argitaratuta: Cultura y Ciudad. Manual de Política Cultural Municipal (trea, gijon 2000)
  • Beste egile batzuekin batera, beste liburu hau dauka kaleratuta: El voluntariado en la acción sociocultural (Popular, Madril, 1990).
  • Kultura kudeaketari eta animazioari buruzko dozena bat artikulutik gora idatzi du hainbat liburu eta aldizkaritan.
  • Irakasle eta txostengile jardun ohi du kultura kudeaketaren inguruko ikastaro eta mintegietan.
Azken eguneratzea: 2007/12/27