AIAKO HARRIKO (GIPUZKOA) BASO-SUTEAK ERAGINDAKO EREMUAREN JARRAIPEN-PROGRAMA

Xehetasunak

2021eko otsailaren 20an, baso-sute bat piztu zen Beran (Nafarroa). Sute horrek 1.800ha inguruko azalera hartu zuen, Bidasoaren bi aldeetako zenbait udalerritan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Lapurdin. Sutea hegoaldeko haizearekin hasi zen, 127km/h-ko haize-boladekin eta % 40tik beherako hezetasunarekin.

Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak sustatu eta finantzatu du lan hau. Era berean, lankidetzan aritu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua, eta Irungo Udaleko Hirigintza eta Garapen Iraunkorraren Arloa. Programa guztia Irunen garatu da. Bertan, suteak 339,75 ha-ri eragin zion Parke Naturalaren eta Aiako Harria Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) artean.