Zilar-angirak itsasora bidean egiten duen beheranzko migrazioa, edo erreprodukziokoa, gaur arte gutxi aztertu den gertakaria da. Itsasorantz egiten duten bidaia horretan zilar-angirek hainbat mehatxurekin topo egiten dute: aprobetxamendu hidroelektrikoak edo turbinetatik igarotzean ematen den heriotza-tasa. Eragile horiek orokorki eman den angira populazioaren beherakadan eragin handia izan dute (ICES 2000). Uraren Esparru Zuzentarauaren (60/2000/EEE) helburu nagusien artean dago lurgaineko ur-masen egoera ekologiko ona lortzea; eta arrain-komunitatea da, hain zuzen ere, egoera on hori zehazteko dagoen ebaluatzen den ataletako bat.
Hori guztia dela-eta, 2011. urtean Uraren Euskal Agentziak lehenengo aldiz jarraipen ikerketa bat egin zuen zilar-angirak berreskuratzeko egindako lanen inguruan, hain zuzen ere,Urola ibaian kokatzen den Altuna Txiki S.A. zentral hidroelektrikoaren bideratze kanalean. Lan horrek xede zuen Urola ibaiaren behealdean kokatzen den zentral honen eragina aztertzea
2011. urtean ikerketa berri hau martxan jarri ondoren, 2012. urtean berriro jarraipena egin zitzaion zilar-angirari, baina metodologian hainbat aldaketa eginda, lortutako infomazio kantitatea eta kalitatea hobetzeko. Bigarren kanpainak horrek lehenengo emaitza oso interesgarriak eskaini zituen, batez ere angiren radio-jarraipenean oinarrituta. Ondorioz, lan horrekin jarraitzeko asmoarekin, eta gaur egun arte bildutako informazioaren kantitatea eta kalitatea hobetze aldera, 2014. urtean hirugarren kanpaina bat ireki da, 2012ko aurreko kanpainan erabilitako metodologia berdina erabilita.
Harremana duten beste azterlan batzuk