2011. urtean Uraren Euskal Agentziak lehen aldiz jarraipen ikerketa bat egin zuen zilar-angirak berreskuratzeko egindako lanen inguruan, hain zuzen ere, Urola ibaian kokatzen den Altuna Txiki S.A. zentral hidroelektrikoaren bideratze kanalean eta angirek itsasorako bidea hartzen duen garaian (urria-abendua). Lan honen helburua zen Urola ibaiaren behealdean kokatzen den zentral honen eragina aztertzea, eta, horrekin batera, neurtu kanalean kokatutako hesi sonikoaren (portaerarako muga/ behavioural barrier) eta kargako kamaran kokatutako saretoaren (hesi fisikoa) eraginkortasuna angirak turbinetatik aldentzeko orduan. Era berean, informazioa lortu nahi zen angirak EAEko ibaietan duen beheranzko migrazioaren inguruan (beherakada aldia, migrazio puntak, aldagai hidrologikoekin harremana, etab.)
Azkenik, 2011. urtean ikerkerta berri hau martxan jarri ondoren, 2012. urtean berriro jarraipena egin zitzaion zilar-angirari Urola ibaian eta Altuna Txiki S.A. Zentral hidroelektrikoan, baina metodologian hainbat aldaketa eginda, lortuko zen infomazio kantitatea eta kalitatea hobetzeko. Hona hemen ikerketa horren emaitzak