2009/147/EE ZUZENTARAUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA,
2009ko azaroaren 30ekoa,
basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoa
(bertsio kodifikatua)
EUROPAKO PARLAMENTUAK ETA EUROPAR BATASUNAREN KONTSEILUAK
Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua eta, bereziki, haren 175.1 artikulua aztertu dute,
Batzordearen proposamena aztertu dute,
Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen irizpena aztertu dute (1),
Tratatuko 251. artikuluan ezarritako prozedurari jarraitu diote (2),
Eta alderdi hauek kontuan hartu dituzte:
(1) Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzko Kontseiluaren 1979ko apirilaren 2ko 79/409/EEE Zuzentaraua (3) behin baino gehiagotan aldatu da, funtsean aldatu ere (4). Argitasunaren mesedetan, komeni da zuzentarau hori kodifikatzea.
(2) Ingurumenaren arloan Europako Erkidegoaren Seigarren Ekintza Programa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 22ko 1600/2002/EE Erabakiak (5) ekintza jakin batzuk jasotzen ditu biodibertsitateari begira, hegaztien eta haien habitaten babesa barne direla.
(3) Estatu kideen lurralde europarrean naturan aske bizi ohi diren hegazti-espezie asko eta asko populazio-beherakada handia sufritzen ari dira; kasu batzuetan oso denbora laburrean, gainera. Horrek arrisku larrian jartzen du ingurumenaren kontserbazioa, batez ere oreka biologikoa hausteko mehatxua delako.
(4) Estatu kideen lurralde europarrean naturan aske bizi ohi diren hegazti-espezie asko hegazti migratzaileak dira. Espezie horiek guztion ondarea dira, eta haien babes eraginkorra mugaz gaindiko ingurumen-arazoa da, guztion erantzukizuna eskatzen duena.
(5) Estatu kideen lurralde europarrean naturan aske bizi ohi diren hegazti-espezieen kontserbazioa beharrezkoa da, bizi-baldintzak hobetzeko arloan eta garapen jasangarria bultzatzeko bidean Erkidegoak dituen helburuak lortzeko.
(6) Hartu beharreko neurriak hegazti-populazioaren mailan eragin dezaketen faktoreei aplikatu behar zaizkie; hau da, giza jardueraren ondorioei eta, bereziki, hegaztien habitatak suntsitzeari eta kutsatzeari, hegaztiok harrapatzeari eta hiltzeari, eta horrek dakarren salerosketari. Neurri horien zorroztasun-maila kontserbazio-politika baten esparruan espezie bakoitzaren egoerari egokitu beharra dago.
(7) Kontserbazioaren helburua natur baliabideen epe luzeko babesa eta kudeaketa da, Europako herrien ondarearen parte gisa. Kontserbazioak baliabide horiek erregulatzeko bidea ematen du, bai eta haien ustiaketa arautzeko ere, espezieen oreka naturala iraunarazteko eta egokitzeko beharrezkoak diren neurrietan oinarrituta, betiere arrazoizko mugen barruan.
(8) Habitat-dibertsitate eta -azalera aski bat babestea, iraunaraztea edo lehengoratzea ezinbestekoak dira hegazti-espezie guztiak kontserbatzeko. Hegazti-espezie jakin batzuek beren habitatari buruzko kontserbazio-neurri berezi batzuk behar dituzte, beren banaketa-arearen barruan biziraun eta ugaltzen direla ziurtatzeko. Neurri horiek espezie migratzaileak ere kontuan hartu behar dituzte, eta elkarrekin koordinatuta egon behar dute sare koherente bat eratzeari begira.
(9) Merkataritza-interesek harrapaketa-kopuruaren gainean presio kaltegarririk izan ez dezaten, beharrezkoa da komertzializazioa debekatzea oro har eta soil-soilik salbuestea beren egoera biologikoaren argitan horretarako aukera ematen duten espezieak, eskualdez eskualde nagusi diren baldintza espezifikoak aintzat hartuta.
(10) Erkidego osoan duten populazio-maila altuagatik, banaketa geografikoagatik eta ugalketa-tasagatik, espezie jakin batzuk ehiza-espezieak izan daitezke, eta onartzeko moduko ustiaketatzat hartu behar da hori, baldin muga zehatz batzuk jartzen badira. Ehiza-mota hori bateragarria izan behar da espezie horien populazioak maila egoki batean irautearekin.
(11) Debekatu egingo da harrapaketa edo hilketa masibo edo ez-selektiborako trepeta, instalazio edo metodoak erabiltzea, baita ibilgailu jakin batzuetatik jazartzea ere, gehiegizko presioa sortzen dutelako edo sor dezaketelako eraginpeko espezieen populazio-kopuruetan.
(12) Egoera espezifiko jakin batzuek garrantzi berezia izan dezaketenez, salbuesteko aukera aurreikus daiteke, baldintza zehatz batzuk jarrita eta Batzordeak gainbegiratuta.
(13) Hegaztien kontserbazioak, bereziki hegazti migratzaileenak, arazo batzuk planteatzen ditu oraindik ere, ikerketa zientifikoak eskatzen dituztenak. Ikerketa horiek, gainera, hartu diren neurrien eraginkortasuna ebaluatuko dute.
(14) Estatu kideen lurralde europarrean naturan aske bizi ez diren hegazti-espezieak sartuz gero, arretaz zainduko da, Batzordeari kontsulta eginez, horrek ez duela kalterik sortuko bertako flora eta faunan.
(15) Hiru urtean behin, sintesi-txosten bat landu eta helaraziko die estatu kideei Batzordeak. Zuzentarau honen indarrez abian jarri dituzten arau nazionalei buruz estatu kideek bidalitako informazioan oinarrituko da txostena.
(16) Zuzentarau hau betetzeko beharrezko neurriak onartu behar dira, Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/468/EE Erabakiari jarraiki, hau da, Batzordeari esleituriko eskumenak baliatzeko prozedurak ezartzen dituen erabakiari jarraiki (6).
(17) Bereziki komeni da Batzordeari eskumenak ematea eranskin zehatz batzuk aldatzeko, aurrerapen zientifiko eta teknikoaren argitan.
Neurri horiek orokorrak direnez gero, eta haien helburua zuzentarau honetan funtsezkoak ez diren elementuak aldatzea denez gero, 1999/468/EE Erabakiko 5 bis artikuluan agindutako kontroldun arautze-prozedura erabiliko da neurriok emateko.
(18) Zuzentarau honek ez du eraginik izango estatu kideek zuzentarauak beren estatuko zuzenbidera ekartzeko dituzten epeei buruzko betebeharretan (VI. eranskineko B zatian agertzen dira epe horiek).
ZUZENTARAU HAU ONARTU DUTE:
1. artikulua
1. Zuzentarau honen gaia da Tratatuaren eraginpean dauden estatu kideen lurralde europarrean naturan aske bizi ohi diren hegazti-espezie guztien kontserbazioa. Xedea du espezie horiek babestea, kudeatzea eta erregulatzea, eta arauak ezartzen ditu haiek ustiatzeko.
2. Zuzentaraua hegaztiei, haien arrautzei, habiei eta habitatei aplikatuko zaie.
2. artikulua
Estatu kideek behar diren neurri guztiak hartuko dituzte lehenengo artikuluan aipatzen diren hegazti-espezie guztien populazioak bereziki eskakizun ekologiko, zientifiko eta kulturaren araberako maila egoki batean iraunarazteko edo egokitzeko, baina eskakizun ekonomiko eta aisialdikoak ere kontuan hartuta.
3. artikulua
1. Bigarren artikuluan adierazitako eskakizunak aintzat hartuta, lehenengo artikuluan aipatzen diren hegazti-espezie guztientzako habitat-dibertsitate eta -azalera aski bat babesteko, iraunarazteko edo lehengoratzeko neurriak hartuko dituzte estatu kideek.
2. Biotopoak eta habitatak babestu, iraunarazi eta lehengoratzeko, hasteko, honako neurri hauek hartu beharko dira:
a) babes-eremuak sortzea;
b) eskakizun ekologikoen arabera iraunaraztea eta antolatzea babes-eremuen barruan nahiz kanpoan dauden habitatak;
c) suntsitutako biotopoak lehengoratzea;
d) biotopoak sortzea.
4. artikulua
1. I. eranskinean aipatutako espezieei beren habitatari buruzko kontserbazio-neurri bereziak aplikatuko zaizkie, beren banaketa-arearen barruan biziraun eta ugaltzen direla ziurtatzeko.
Horretarako, kontuan izan behar ditugu hauek:
a) galtzeko arriskuan dauden espezieak;
b) habitaten aldaketa jakin batzuekiko kalteberak diren espezieak;
c) bakantzat jotako espezieak, populazio txikiak dituztelako edo tokiko banaketa txikia dutelako;
d) beren habitat berezia dela eta, arreta berezia eskatzen duten beste espezie batzuk.
Ebaluazioak egiteko, populazio-mailaren joerak eta aldaketak hartuko dira kontuan.
Zuzentaraua aplikagarria den itsasoko eta lehorreko eremu geografikoaren barruan espezie horiek kontserbatzeko egokienak diren lurraldeak –kopuruaren aldetik zein gainazalaren aldetik– babes bereziko eremu gisa sailkatuko dituzte estatu kideek.
2. Antzeko neurriak hartuko dituzte estatu kideek I. eranskinean adierazten ez diren baina gurera erregularki iritsi ohi diren espezie migratzaileen kasuan ere, kontuan hartuta zuzentarau hau aplikagarria den itsasoko eta lehorreko eremu geografikoan dauden babes-beharrak, ugalketa, lumaberritze eta negupasarako eremuen eta migraziobideetako atseden-lekuen aldetik. Horretarako, estatu kideek garrantzi berezia emango diote hezeguneak babesteari; batez ere, nazioarteko garrantzia duten hezeguneak babesteari.
3. Informazio baliagarri guztiak bidaliko dizkiote estatu kideek Batzordeari, horrela behar den koordinazioari begira Batzordeak ekimenak har ditzan, 1. ataleko eremuek, alde batetik, eta 2.ekoek, beste aldetik, sare koherente bat osa dezaten, zuzentarau hau aplikagarria den itsasoko eta lehorreko eremu geografikoaren barruan espezieen babes-beharrei erantzuteko.
4. Estatu kideek behar diren neurriak hartuko dituzte 1. eta 2. paragrafoetan aipaturiko babes-eremuen barruan habitaten kutsadura edo hondatzea eta hegaztiei eragiten dieten asalduak eragozteko, esanguratsuak baldin badira artikulu honetako helburuen argitan. Babes-eremu horietatik kanpo ere, habitaten kutsadura edo hondatzea eragozteko ahaleginak egingo dituzte estatu kideek.
5. artikulua
7. eta 9. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe, 1. artikuluko hegazti-espezie guztiak babesteko araubide orokorra jartzeko behar diren neurriak hartuko dituzte estatu kideek. Bereziki, honako debeku hauek ezarriko dira:
a) nahita hiltzea edo harrapatzea, erabiltzen den metodoa edozein delarik ere;
b) haien habiak eta arrautzak nahita suntsitzea edo hondatzea, eta habiak kentzea;
c) haien arrautzak naturan biltzea eta atxikitzea, nahiz eta hutsik egon;
d) nahita asaldatzea, bereziki ugaltzeko eta umeak hazteko garaian, asalduaren ondorioz eragin esanguratsua sortzen baldin bada zuzentarau honen helburuen argitan;
e) ehiza eta harrapaketa debekatua duten hegazti-espezieak atxikitzea.
6. artikulua
1. 2. eta 3. paragrafoetan ezarritakoa eragotzi gabe eta 1. artikuluko hegazti-espezie guztiei dagokienez, honako jarduera hauek debekatuko dituzte estatu kideek: hegazti biziak edo hilak –bai eta erraz identifikatzeko moduko edozein hegazti-zati edo produktu eratorri ere– saltzea, salmentarako garraiatzea, salmentarako atxikitzea eta salgai jartzea.
2. 1. paragrafoko jarduerak ez dira debekatuko III. eranskineko A zatiko espezieen kasuan, baldin eta hegaztiak legearen arabera hil edo harrapatu badira edo beste bide zilegiren batez eskuratu badira.
3. Estatu kideek 1. paragrafoko jarduerak egiteko baimena eman dezakete III. eranskineko B zatiko espezieen kasuan, eta horretarako muga batzuk aurreikusi, baldin eta hegaztiak legearen arabera hil edo harrapatu badira edo beste bide zilegiren batez eskuratu badira.
Baimen hori eman nahi duten estatu kideek kontsulta egingo diote aldez aurretik Batzordeari, harekin batera aztertzeko ea kasuan kasuko espeziearen aleak merkaturatzeak ez ote duen, zantzu guztien arabera, arriskuan jartzen, edo arriskuan jartzeko bidea ematen, espezieak Erkidego osoan duen populazio-maila, banaketa geografikoa edo ugalketa-tasa. Azterketa horren ondorioz ikusten bada, Batzordearen irizpenaren arabera, baimen horrek lehen aipaturiko arriskuetako bat dakarrela edo horretarako bidea eman lezakeela, behar bezala arrazoitutako gomendio bat bidaliko dio Batzordeak estatu kideari kasuan kasuko espeziearen merkaturatzea gaitzesteko. Batzordeak uste badu ez dagoela arrisku hori, horren jakitun ipiniko du estatu kidea.
Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Batzordearen gomendioa.
Paragrafo honi jarraituz baimena ematen duen estatu kideak aldiro-aldiro egiaztatuko du betetzen diren ala ez baimena emateko eskatzen diren baldintzak.
7. artikulua
1. Erkidego osoan duten populazio-maila, banaketa geografikoa eta ugalketa-tasa direla eta, II. eranskinean zerrendaturiko espezieak ehiza-espezie izan daitezke estatuko legeriaren esparruan. Estatu kideek bermatu egingo dute espezie horiek ehizatzeak ez dituela haien banaketa-arean kontserbazioaren alde egindako ahaleginak zapuztuko.
2. II. eranskineko A zatian zerrendatzen diren espezieak zuzentarau hau aplikagarria den itsasoko eta lehorreko eremu geografikoan ehizatu ahal izango dira.
3. II. eranskineko B zatian zerrendatzen diren espezieak, aldiz, eranskinean bertan aipatzen diren estatu kideetan bakarrik ehizatu ahal izango dira.
4. Estatu kideek bermatu egingo dute ezen ehizak –baita falkoneriak ere, halakorik badago–, indarrean dauden estatuko arauak aplikatuz gero, eraginpeko hegazti-espezieen arrazoizko erabilera baten eta erregulazio ekologiko orekatu baten printzipioak errespetatuko dituela, eta jarduera hori bateragarria izango dela, espezieen populazioari dagokionez eta, bereziki, espezie migratzaileei dagokienez, 2. artikulutik eratortzen diren arauekin.
Bereziki zainduko dute ehiza-legeria aplikatzen zaien espezieak ez direla ehizatuko habia egiteko garaian, ezta ugaltzeko eta umatzeko garaian ere.
Espezie migratzaileak direnean, bereziki zainduko dute ehiza-legeria aplikatzen zaien espezieak ez direla ehizatuko ugaltzeko garaian, ez eta haien habialekuetara itzultzeko bidean ere.
Estatu kideek beren ehiza-legeria praktikan aplikatzeari buruzko informazio esanguratsu guztia bidaliko diote Batzordeari.
8. artikulua
1. Zuzentarau honen esparruan hegaztiak ehizatu, harrapatu edo hiltzea dela eta, estatu kideek debekatu egingo dute harrapaketa edo hilketa masibo edo ez-selektiborako trepeta, instalazio edo metodoak erabiltzea, baita espezie bat eremu jakin batean desagertzea ekar dezaketenak ere, eta bereziki IV. eranskineko a) letran aipatzen direnak.
2. Gainera, IV. eranskineko b) letran aipatzen diren garraio-bide eta baldintzetan jazartzea debekatuko dute estatu kideek.
9. artikulua
1. Estatu kideek salbuespenak egin ditzakete 5. artikulutik 8.era artekoetan, beste irtenbide egokirik ez badago, arrazoi hauek direla eta:
a)
— osasun eta segurtasun publikoaren onerako,
— aire-segurtasunaren onerako,
— kalte larriak eragozteko laboreetan, abeltzaintzan, basoetan, arrantzan eta uretan,
— flora eta fauna babesteko;
b) ikerketa edo irakaskuntza helburuetarako, birpopulatze edo birsartzerako edo ekintza horiei begira egindako hazkuntzarako.
c) baimentzeko, egoera erabat kontrolatuetan eta modu selektiboan, hegazti jakin batzuen kopuru txiki batzuk harrapatzea, atxikitzea edo bestelako ustiaketa zuhur oro egitea.
2. 1. paragrafoan adierazitako salbuespenek honakoak aipatu beharko dituzte:
a) salbuespenen xede izango diren espezieak;
b) hegaztiak harrapatzeko edo hiltzeko baimendutako trepeta, instalazio edo metodoak;
c) salbuespen horietan zer arrisku egoera dauden eta zer garai eta tokitan egin ahal izango diren;
d) eskatutako baldintzak betetzen direla adierazteko gaitutako agintaria eta zer trepeta, instalazio edo metodo erabili ahal izango diren, zer mugaren barruan eta zeinek ezarri ahal izango dituen;
e) egingo diren kontrolak.
3. Estatu kideek urtero txosten bat igorriko dute Batzordera, 1. eta 2. paragrafoak aplikatzeari buruz.
4. Eskura dituen informazioak aintzat hartuta, eta bereziki 3. paragrafoari jarraiki jakinarazitakoen argitan, Batzordeak etengabe bermatuko du 1. paragrafoko salbuespenen ondorioak bateragarriak direla zuzentarau honekin. Horretarako behar diren ekimenak abiatuko ditu.
10. artikulua
1. 1. artikuluan aipatutako hegazti-espezie guztiak babesteko, kudeatzeko eta ustiatzeko behar diren ikerketa eta lanak sustatuko dituzte estatu kideek. Arreta berezia jarriko da V. eranskinean zerrendaturiko gaiei buruzko ikerketa eta lanetan.
2. Estatu kideek beharrezkoa den informazio guztia bidaliko diote Batzordeari, neurri egokiak har ditzan 1. paragrafoan aipatutako ikerketa eta lanak koordinatzeari begira.
11. artikulua
Estatu kideek zaindu egingo dute haien lurralde europarrean naturan aske bizi ez diren hegazti-espezierik sartuz gero ez dela kalterik sortuko bertako floran eta faunan. Kasu horietan, kontsulta egingo diote Batzordeari.
12. artikulua
1. Hiru urtean behin –1981eko apirilaren 7tik zenbatzen hasita–, zuzentarau honi jarraituz hartutako xedapen nazionalak aplikatzeari buruzko txosten bat bidaliko dute Batzordera estatu kideek.
2. Hiru urtean behin, 1. paragrafoan adierazitako informazioan oinarritutako laburpen-txostena landuko du Batzordeak. Txosten horren zirriborroan estatu kide jakin batek emandako informazioetan oinarritutako zatia estatu kide horretako agintariei bidaliko zaie, berrets dezaten. Txostenaren azken bertsioa estatu kideei bidaliko zaie.
13. artikulua
Zuzentarau honi jarraiki harturiko neurrien aplikazioak ezin izango du okertu 1. artikuluan adierazitako espezie guztien kontserbazioaren oraingo egoera.
14. artikulua
15. artikulua
Behar diren aldaketak egingo dira I. eta V. eranskinak aurrerapen tekniko eta zientifikora egokitzeko. Neurriok zuzentarau honetan funtsezkoak ez diren elementuak aldatzeko izango dira, eta 16.2 artikuluan ezarritako kontroldun arautze-prozeduraren arabera onartuko dira.
16. artikulua
1. Batzordeari aurrerapen tekniko eta zientifikorako komite batek lagunduko dio.
2. Paragrafo honi erreferentzia egiten zaion kasuetan, 1999/468/EE Erabakiko 5 bis artikuluko 1. paragrafotik 4.era bitartekoak eta 7. artikulua aplikatuko dira, 8. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta.
17. artikulua
Zuzentarau honek arautzen duen esparruan hartzen dituzten barne-zuzenbideko oinarrizko xedapenen testua jakinaraziko diote estatu kideek Batzordeari.
18. artikulua
Indargabetu egiten da 76/464/EEE Zuzentaraua, zeina VI. eranskineko A zatian adierazten diren egintzen bidez aldatua izan baita. Horrek, baina, ez ditu kentzen zuzentarauak estatuetako zuzenbidera ekartzeko VI. eranskineko B zatian azaltzen diren epeei buruz estatu kideek dituzten betebeharrak.
Indargabeturiko zuzentarauari egindako erreferentziak zuzentarau honi egindakotzat joko dira, VII. eranskinean jasotako korrespondentzia-taulari jarraiki.
19. artikulua
Zuzentarau hau Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.
20. artikulua
Estatu kideak dira zuzentarau honen hartzaileak.
Bruselan egina, 2009ko azaroaren 30
Europako Parlamentuaren izenean, Presidentea
J. BUZEK
Kontseiluaren izenean, Presidentea
B. ASK
(1) 2009ko ekainaren 10eko Irizpena (Aldizkari Ofizialean oraindik argitaratu gabea).
(2) Europako Parlamentuaren 2009ko urriaren 20ko Irizpena (oraindik Aldizkari Ofizialean argitaratu gabea) eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 26ko Erabakia..
(3) EBAO L 103, 1979-04-25, 1. or.
(4) Ikus VI. eranskineko A zatia.
(5) EBAO L 242, 2002-09-10, 1. or.
(6) EO C 184 E, 1999-07-17koa, 23. or.
I. ERANSKINA
GAVIIFORMES
Gaviidae
Gavia stellata
Gavia arctica
Gavia immer
PODICIPEDIFORMES
Podicipedidae
Podiceps auritus
PROCELLARIIFORMES
Procellariidae
Pterodroma madeira
Pterodroma feae
Bulweria bulwerii
Calonectris diomedea
Puffinus puffinus mauretanicus (Puffinus mauretanicus)
Puffinus yelkouan
Puffinus assimilis
Hydrobatidae
Pelagodroma marina
Hydrobates pelagicus
Oceanodroma leucorhoa
Oceanodroma castro
PELECANIFORMES
Pelecanidae
Pelecanus onocrotalus
Pelecanus crispus
Phalacrocoracidae
Phalacrocorax aristotelis desmarestii
Phalacrocorax pygmeus
CICONIIFORMES
Ardeidae
Botaurus stellaris
Ixobrychus minutus
Nycticorax nycticorax
Ardeola ralloides
Egretta garzetta
Egretta alba (Ardea alba)
Ardea purpurea
Ciconiidae
Ciconia nigra
Ciconia ciconia
Threskiornithidae
Plegadis falcinellus
Platalea leucorodia
PHOENICOPTERIFORMES
Phoenicopteridae
Phoenicopterus ruber
ANSERIFORMES
Anatidae
Cygnus bewickii (Cygnus columbianus bewickii)
Cygnus cygnus
Anser albifrons flavirostris
Anser erythropus
Branta leucopsis
Branta ruficollis
Tadorna ferruginea
Marmaronetta angustirostris
Aythya nyroca
Polysticta stelleri
Mergus albellus (Mergellus albellus)
Oxyura leucocephala
FALCONIFORMES
Pandionidae
Pandion haliaetus
Accipitridae
Pernis apivorus
Elanus caeruleus
Milvus migrans
Milvus milvus
Haliaeetus albicilla
Gypaetus barbatus
Neophron percnopterus
Gyps fulvus
Aegypius monachus
Circaetus gallicus
Circus aeruginosus
Circus cyaneus
Circus macrourus
Circus pygargus
Accipiter gentilis arrigonii
Accipiter nisus granti
Accipiter brevipes
Buteo rufinus
Aquila pomarina
Aquila clanga
Aquila heliaca
Aquila adalberti
Aquila chrysaetos
Hieraaetus pennatus
Hieraaetus fasciatus
Falconidae
Falco naumanni
Falco vespertinus
Falco columbarius
Falco eleonorae
Falco biarmicus
Falco cherrug
Falco rusticolus
Falco peregrinus
GALLIFORMES
Tetraonidae
Bonasa bonasia
Lagopus mutus pyrenaicus
Lagopus mutus helveticus
Tetrao tetrix tetrix
Tetrao urogallus
Phasianidae
Alectoris graeca
Alectoris barbara
Perdix perdix italica
Perdix perdix hispaniensis
GRUIFORMES
Turnicidae
Turnix sylvatica
Gruidae
Grus grus
Rallidae
Porzana porzana
Porzana parva
Porzana pusilla
Crex crex
Porphyrio porphyrio
Fulica cristata
Otididae
Tetrax tetrax
Chlamydotis undulata
Otis tarda
CHARADRIIFORMES
Recurvirostridae
Himantopus himantopus
Recurvirostra avosetta
Burhinidae
Burhinus oedicnemus
Glareolidae
Cursorius cursor
Glareola pratincola
Charadriidae
Charadrius alexandrinus
Charadrius morinellus (Eudromias morinellus)
Pluvialis apricaria
Hoplopterus spinosus
Scolopacidae
Calidris alpina schinzii
Philomachus pugnax
Gallinago media
Limosa lapponica
Numenius tenuirostris
Tringa glareola
Xenus cinereus (Tringa cinerea)
Phalaropus lobatus
Laridae
Larus melanocephalus
Larus genei
Larus audouinii
Larus minutus
Sternidae
Gelochelidon nilotica (Sterna nilotica)
Sterna caspia
Sterna sandvicensis
Sterna dougallii
Sterna hirundo
Sterna paradisaea
Sterna albifrons
Chlidonias hybridus
Chlidonias niger
Alcidae
Uria aalge ibericus
PTEROCLIFORMES
Pteroclididae
Pterocles orientalis
Pterocles alchata
COLUMBIFORMES
Columbidae
Columba palumbus azorica
Columba trocaz
Columba bollii
Columba junoniae
STRIGIFORMES
Strigidae
Bubo bubo
Nyctea scandiaca
Surnia ulula
Glaucidium passerinum
Strix nebulosa
Strix uralensis
Asio flammeus
Aegolius funereus
CAPRIMULGIFORMES
Caprimulgidae
Caprimulgus europaeus
APODIFORMES
Apodidae
Apus caffer
CORACIIFORMES
Alcedinidae
Alcedo atthis
Coraciidae
Coracias garrulus
PICIFORMES
Picidae
Picus canus
Dryocopus martius
Dendrocopos major canariensis
Dendrocopos major thanneri
Dendrocopos syriacus
Dendrocopos medius
Dendrocopos leucotos
Picoides tridactylus
PASSERIFORMES
Alaudidae
Chersophilus duponti
Melanocorypha calandra
Calandrella brachydactyla
Galerida theklae
Lullula arborea
Motacillidae
Anthus campestris
Troglodytidae
Troglodytes troglodytes fridariensis
Muscicapidae (Turdinae)
Luscinia svecica
Saxicola dacotiae
Oenanthe leucura
Oenanthe cypriaca
Oenanthe pleschanka
Muscicapidae (Sylviinae)
Acrocephalus melanopogon
Acrocephalus paludicola
Hippolais olivetorum
Sylvia sarda
Sylvia undata
Sylvia melanothorax
Sylvia rueppelli
Sylvia nisoria
Muscicapidae (Muscicapinae)
Ficedula parva
Ficedula semitorquata
Ficedula albicollis
Paridae
Parus ater cypriotes
Sittidae
Sitta krueperi
Sitta whiteheadi
Certhiidae
Certhia brachydactyla dorotheae
Laniidae
Lanius collurio
Lanius minor
Lanius nubicus
Corvidae
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Fringillidae (Fringillinae)
Fringilla coelebs ombriosa
Fringilla teydea
Fringillidae (Carduelinae)
Loxia scotica
Bucanetes githagineus
Pyrrhula murina (Pyrrhula pyrrhula murina)
Emberizidae (Emberizinae)
Emberiza cineracea
Emberiza hortulana
Emberiza caesia
II. ERANSKINA
A ZATIA
ANSERIFORMES
Anatidae
Anser fabalis
Anser anser
Branta canadensis
Anas penelope
Anas strepera
Anas crecca
Anas platyrhynchos
Anas acuta
Anas querquedula
Anas clypeata
Aythya ferina
Aythya fuligula
GALLIFORMES
Tetraonidae
Lagopus lagopus scoticus et hibernicus
Lagopus mutus
Phasianidae
Alectoris graeca
Alectoris rufa
Perdix perdix
Phasianus colchicus
GRUIFORMES
Rallidae
Fulica atra
CHARADRIIFORMES
Scolopacidae
Lymnocryptes minimus
Gallinago gallinago
Scolopax rusticola
COLUMBIFORMES
Columbidae
Columba livia
Columba palumbus
B ZATIA
ANSERIFORMES
Anatidae
Cygnus olor
Anser brachyrhynchus
Anser albifrons
Branta bernicla
Netta rufina
Aythya marila
Somateria mollissima
Clangula hyemalis
Melanitta nigra
Melanita fusca
Bucephala clangula
Mergus serrator
Mergus merganser
GALLIFORMES
Meleagridae
Meleagris gallopavo
Tetraonidae
Bonasa bonasia
Lagopus lagopus lagopus
Tetrao tetrix
Tetrao urogallus
Phasianidae
Francolinus francolinus
Alectoris barbara
Alectoris chukar
Coturnix coturnix
GRUIFORMES
Rallidae
Rallus aquaticus
Gallinula chloropus
CHARADRIIFORMES
Haematopodidae
Haematopus ostralegus
Charadriidae
Pluvialis apricaria
Pluvialis squatarola
Vanellus vanellus
Scolopacidae
Calidris canutus
Philomachus pugnax
Limosa limosa
Limosa lapponica
Numenius phaeopus
Numenius arquata
Tringa erythropus
Tringa totanus
Tringa nebularia
Laridae
Larus ridibundus
Larus canus
Larus fuscus
Larus argentatus
Larus cachinnans
Larus marinus
COLUMBIFORMES
Columbidae
Columba oenas
Streptopelia decaocto
Streptopelia turtur
PASSERIFORMES
Alaudidae
Alauda arvensis
Muscicapidae
Turdus merula
Turdus pilaris
Turdus philomelos
Turdus iliacus
Turdus viscivorus
Sturnidae
Sturnus vulgaris
Corvidae
Garrulus glandarius
Pica pica
Corvus monedula
Corvus frugilegus
Corvus corone
| BE | BG | CZ | DK | DE | EE | EL | ES | FR | IE | IT | CY | LV | LT | LU | HU | MT | NL | AT | PL | PT | RO | SI | SK | FI | SE | UK |
Cygnus olor |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
Anser brachyrhynchus | + |
|
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
Anser albifrons | + | + | + | + | + | + | + |
| + | + |
| + | + | + |
| + |
| + |
| + |
| + |
| + |
| + | + |
Branta bernicla |
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Netta rufina |
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Aythya marila | + |
|
| + | + |
| + |
| + | + |
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
Somateria mollissima |
|
|
| + |
| + |
|
| + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Clangula hyemalis |
|
|
| + |
| + |
|
| + | + |
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + | + |
Melanitta nigra |
|
|
| + | + | + |
|
| + | + |
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + | + |
Melanitta fusca |
|
|
| + | + |
|
|
| + | + |
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + | + |
Bucephala clangula |
|
|
| + |
| + | + |
| + | + |
|
| + | + |
| + |
|
| + |
|
| + |
|
| + | + | + |
Mergus serrator |
|
|
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Mergus merganser |
|
|
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Bonasa bonasia |
|
|
|
|
| + |
|
| + |
|
|
| + |
|
|
|
|
| + | + |
| + |
| + | + | + |
|
Lagopus lagopus lagopus |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Tetrao tetrix | + |
|
|
| + |
|
|
| + |
| + |
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
| + | + | + |
Tetrao urogallus |
| + |
|
| + |
|
|
| + |
| + |
| + |
|
|
|
|
| + |
|
| + |
|
| + | + | + |
Francolinus francolinus |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Alectoris barbara |
|
|
|
|
|
|
| + |
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Alectoris chukar |
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Coturnix coturnix |
| + |
|
|
|
| + | + | + |
| + | + |
|
|
|
| + |
| + |
| + | + |
|
|
|
|
|
Meleagris gallopavo |
|
| + |
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
Rallus aquaticus |
|
|
|
|
|
|
|
| + |
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Gallinula chloropus | + |
|
|
|
|
| + |
| + |
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
| + | + |
|
|
|
| + |
Haematopus ostralegus |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Pluvialis apricaria | + |
|
| + |
|
| + |
| + | + |
|
|
|
|
|
| + | + |
|
| + |
|
|
|
|
| + |
Pluvialis squatarola |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
Vanellus vanellus | + |
|
| + |
|
| + | + | + | + | + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| BE | BG | CZ | DK | DE | EE | EL | ES | FR | IE | IT | CY | LV | LT | LU | HU | MT | NL | AT | PL | PT | RO | SI | SK | FI | SE | UK |
Calidris canutus |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Philomachus pugnax |
|
|
|
|
|
|
|
| + |
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Limosa limosa |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Limosa lapponica |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
Numenius phaeopus |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
Numenius arquata |
|
|
| + |
|
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
Tringa erythropus |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Tringa totanus |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + |
Tringa nebularia |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Larus ridibundus | + |
|
| + | + | + |
| + |
|
|
|
|
|
|
| + |
|
| + |
|
|
|
| + |
| + |
|
Larus canus |
|
|
| + | + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Larus fuscus |
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Larus argentatus | + |
|
| + | + | + |
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Larus cachinnans |
|
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Larus marinus |
|
|
| + | + | + |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
Columba oenas |
|
|
|
|
|
| + | + | + |
|
| + |
|
|
|
|
|
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
Streptopelia decaocto |
| + | + | + | + |
|
|
| + |
|
| + |
|
|
| + |
|
| + |
|
| + |
| + |
|
|
|
Streptopelia turtur |
| + |
|
|
|
| + | + | + |
| + | + |
|
|
|
| + |
| + |
| + | + |
|
|
|
|
|
Alauda arvensis |
|
|
|
|
|
| + |
| + |
| + | + |
|
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
|
|
|
Turdus merula |
|
|
|
|
|
| + |
| + |
| + | + |
|
|
|
| + |
|
|
| + |
|
|
|
| + |
|
Turdus pilaris |
|
|
|
|
| + | + | + | + |
| + | + |
|
|
|
| + |
| + |
| + | + |
|
| + | + |
|
Turdus philomelos |
|
|
|
|
|
| + | + | + |
| + | + |
|
|
|
| + |
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
Turdus iliacus |
|
|
|
|
|
| + | + | + |
| + | + |
|
|
|
| + |
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
Turdus viscivorus |
|
|
|
|
|
| + | + | + |
|
| + |
|
|
|
| + |
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
Sturnus vulgaris |
| + |
|
|
|
| + | + | + |
|
| + |
|
|
| + | + |
|
|
| + | + |
|
|
|
|
|
Garrulus glandarius | + |
|
| + | + |
|
|
| + |
| + |
|
|
| + | + |
| + |
|
| + | + | + | + |
| + | + |
Pica pica | + | + | + | + | + |
| + | + | + |
| + | + | + |
| + | + |
| + |
|
| + | + | + | + | + | + | + |
Corvus monedula |
| + |
|
|
|
| + | + |
|
|
| + |
|
|
|
|
| + |
|
|
| + |
|
| + | + | + |
| BE | BG | CZ | DK | DE | EE | EL | ES | FR | IE | IT | CY | LV | LT | LU | HU | MT | NL | AT | PL | PT | RO | SI | SK | FI | SE | UK |
Corvus frugilegus |
| + |
|
|
| + |
|
| + |
|
|
|
| + |
| + |
|
|
|
|
| + |
| + |
| + | + |
Corvus corone | + | + | + | + | + | + | + | + | + |
| + | + | + | + | + | + |
| + |
|
| + | + | + | + | + | + | + |
AT = Österreich, BE = Belgique/België, BG = България, CY = Κύπρος, CZ = Česká republika, DE = Deutschland, DK = Danmark, EE = Eesti, ES = España, FI = Suomi/Finland, FR = France, EL = Ελλάδα, HU = Magyarország, IE = Ireland, IT = Italia, LT = Lietuva, LU = Luxembourg, LV = Latvija, MT = Malta, NL = Nederland, PL = Polska, PT = Portugal, RO = România, SE = Sverige, SI = Slovenija, SK = Slovensko, UK = United Kingdom
III. ERANSKINA
A ZATIA
ANSERIFORMES
Anatidae
Anas platyrhynchos
GALLIFORMES
Tetraonidae
Lagopus lagopus lagopus, scoticus et hibernicus
Phasianidae
Alectoris rufa
Alectoris barbara
Perdix perdix
Phasianus colchicus
COLUMBIFORMES
Columbidae
Columba palumbus
B ZATIA
ANSERIFORMES
Anatidae
Anser albifrons albifrons
Anser anser
Anas penelope
Anas crecca
Anas acuta
Anas clypeata
Aythya ferina
Aythya fuligula
Aythya marila
Somateria mollissima
Melanitta nigra
GALLIFORMES
Tetraonidae
Lagopus mutus
Tetrao tetrix britannicus
Tetrao urogallus
GRUIFORMES
Rallidae
Fulica atra
CHARADRIIFORMES
Charadriidae
Pluvialis apricaria
Scolopacidae
Lymnocryptes minimus
Gallinago gallinago
Scolopax rusticola
IV. ERANSKINA
a)
— Lakioak (Finlandian eta Suedian salbu, Lagopus lagopus lagopus eta Lagopus mutus 58° N-ko latitudetik gora harrapatzeko), likak, amuak, apeu gisako hegazti itsutu edo mutilatu biziak, tresna grabatzaileak, tresna elektrokutatzaileak.
— Argi-iturri artifizialak, ispiluak, ituak argiztatzeko tresnak, irudi-handigailu edo irudi-bihurgailu elektronikodunez hornitutako bisore gauez tiro egitekoak.
— Lehergaiak.
— Sareak, zepoak, jaki pozoidunak edo lasaigarriak.
— Arma erdiautomatikoak edo automatikoak, kargadoreak bi kartutxo baino gehiago har baditzake.
b)
— Hegazkinak, ibilgailu automobilak.
— Orduko 5 kilometrotik gorako abiaduraz dabiltzan ontziak. Itsas zabalean, segurtasun arrazoiak direla medio, orduko 18 kilometrorainoko abiadura duten ontzi motordunak baimendu ahalko dituzte estatu kideek. Estatu kideek baimen horien berri emango diote Batzordeari.
V. ERANSKINA
a) Galtzeko arriskuan edo banaketa geografikoaren arabera arrisku berezian dauden espezieen zerrenda nazionala egitea.
b) Migrazio garaian, negualdian eta habiak egiteko garaian espezie migratzaileentzat garrantzi berezia duten eremuen zentsua eta deskribapen ekologikoa.
c) Hegazti migratzaileen populazio-mailari buruzko datuak biltzea, eraztunketaren emaitzak erabiliz.
d) Hegaztiak harrapatzeko metodoek populazioetan duten eragina zehaztea.
e) Metodo ekologikoak lantzea eta garatzea, hegaztiek egiten dituzten kalteei aurre egiteko.
f) Espezie jakin batzuek kutsadura-adierazle gisa duten papera zehaztea.
g)
VI. ERANSKINA
A ZATIA
INDARGABETURIKO ZUZENTARAUAK ETA ALDAKETAK
(18. artikuluan bildutakoak)
Kontseiluaren 79/409/EEE Zuzentaraua |
|
1979ko Atxikitze Akta, I. eranskina, XIII puntua |
|
Kontseiluaren 81/854/EEE Zuzentaraua |
|
Batzordearen 85/411/EEE Zuzentaraua |
|
1985eko Atxikitze Akta, I. eranskina, X.1.h) eta X.6 puntuak |
|
Kontseiluaren 86/122/EEE Zuzentaraua |
|
Batzordearen 91/244/EEE Zuzentaraua |
|
Kontseiluaren 94/24/EE Zuzentaraua |
|
1994ko Atxikitze Akta. I. eranskina, VIII.E.1 puntua |
|
Batzordearen 97/49/EE Zuzentaraua |
|
Kontseiluaren 807/2003/EE Erregelamendua | III. eranskina, 29. puntua baino ez. |
2003ko Atxikitze Akta, II. eranskina, 16.C.1 puntua |
|
Kontseiluaren 2006/105/EE Zuzentaraua | Bakarrik 1. artikuluan 79/409/EEE Zuzentarauari egiten zaion aipamenari dagokionez eta eranskineko A.1 puntuari dagokionez |
2008/102/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena |
|
B ZATIA
TRANSPOSIZIO EPEAK
(18. artikuluan bildutakoak)
Zuzentaraua | Aldatzeko epea |
79/409/EEE | 1981eko apirilaren 7a |
81/854/EEE | — |
85/411/EEE | 1986ko uztailaren 31 |
86/122/EEE | — |
91/244/EEE | 1992ko uztailaren 31 |
94/24/EE | 1995eko irailaren 29a |
97/49/EE | 1998ko irailaren 30a |
2006/105/EE | 2007ko urtarrilaren 1a |
2008/102/EE | — |
VII. ERANSKINA
79/409/EEE Zuzentaraua | Oraingo zuzentaraua |
1. artikulua, 1. eta 2. paragrafoak | 1. artikulua, 1. eta 2. paragrafoak |
1. artikulua, 3. paragrafoa | — |
2. artikulutik 5.era | 2. artikulutik 5.era |
6. artikulua, 1., 2. eta 3. paragrafoak | 6. artikulua, 1., 2. eta 3. paragrafoak |
6. artikulua, 4. paragrafoa | — |
7. artikulua, 1., 2. eta 3. paragrafoak | 7. artikulua, 1., 2. eta 3. paragrafoak |
7. artikulua, 4. paragrafoa, lehenengo esaldia | 7. artikulua, 4. paragrafoa, lehenengo lerrokada |
7. artikulua, 4. paragrafoa, bigarren esaldia | 7. artikulua, 4. paragrafoa, bigarren lerrokada |
7. artikulua, 4. paragrafoa, hirugarren esaldia | 7. artikulua, 4. paragrafoa, hirugarren lerrokada |
7. artikulua, 4. paragrafoa, laugarren esaldia | 7. artikulua, 4. paragrafoa, laugarren lerrokada |
8. artikulua | 8. artikulua |
9. artikulua, 1. paragrafoa | 9. artikulua, 1. paragrafoa |
9. artikulua, 2. paragrafoa, sarrerako esaldia | 9. artikulua, 2. paragrafoa, sarrerako esaldia |
9. artikulua, 2. paragrafoa, lehen gidoia | 9. artikulua, 2. paragrafoa, a) idatzi-zatia |
9. artikulua, 2. paragrafoa, bigarren gidoia | 9. artikulua, 2. paragrafoa, b) idatzi-zatia |
9. artikulua, 2. paragrafoa, hirugarren gidoia | 9. artikulua, 2. paragrafoa, c) idatzi-zatia |
9. artikulua, 2. paragrafoa, laugarren gidoia | 9. artikulua, 2. paragrafoa, d) idatzi-zatia |
9. artikulua, 2. paragrafoa, bosgarren gidoia | 9. artikulua, 2. paragrafoa, e) idatzi-zatia |
9. artikulua, 3. paragrafoa | 9. artikulua, 3. paragrafoa |
9. artikulua, 4. paragrafoa | 9. artikulua, 4. paragrafoa |
10. artikulua, 1. paragrafoa | 10. artikulua, 1. paragrafoa |
10. artikulua, 2. paragrafoa, lehen esaldia | 10. artikulua, 1. paragrafoa, bigarren esaldia |
10. artikulua, 2. paragrafoa, bigarren esaldia | 10. artikulua, 2. paragrafoa |
11. artikulutik 15.era | 11. artikulutik 15.era |
16. artikulua, 1. paragrafoa | — |
17. artikulua | 16. artikulua |
18. artikulua, 1. paragrafoa | — |
18. artikulua, 2. paragrafoa | 17. artikulua |
— | 18. artikulua |
— | 19. artikulua |
19. artikulua | 20. artikulua |
I. eranskina | I. eranskina |
II/1 eranskina | II. eranskina, A zatia |
II/2 eranskina | II. eranskina, B zatia |
III/1 eranskina | III. eranskina, A zatia |
III/2 eranskina | III. eranskina, B zatia |
IV. eranskina | IV. eranskina |
V. eranskina | V. eranskina |
— | VI. eranskina |
— | VII. eranskina |