Babes ofizialeko etxebizitzen kontratuen oniritzia

Deskribapena

Kontratuei oniritzia ematea honako hauek arautzen dute: Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 25. artikuluak eta Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 37. artikuluak..

Oniritzia ematearen xedea da egiaztatzea ezen babes publikoko kalifikazioa duten sustapen publikoko etxebizitzak zein haien eranskinak eta lokal edo higiezinak –zuzenbidean onargarri den edozein tituluren bidez– lehenengo edo ondorengo aldietan eskualdatzeko edo erabiltzen lagatzeko egintzak eta kontratuak legearen araberakoak direla, honako alderdi hauei erreparatuz:

  • Eskuratzaileek edo okupatzaileek betetzen dituztela eskuratu edo okupatzeko baldintza orokorrak.
  • Kontratuek badituztela nahitaez ezarri beharreko klausulak eta zehazten dutela kalifikazioaren iraupena eta modalitatea.

Ez da oniritzirik ematen egiaztatzen denean eskuratzaileek edo errentariek ez dituztela betetzen babespeko etxebizitza bat eskuratzeko eskatzen diren baldintzak.

Etxebizitzako lurralde-ordezkaritzek 3 hilabeteko epea izango dute oniritzia ematen duten ala ez jakinarazteko. Oniritzi-eskaria erregistroan sartu den egunetik hasiko da zenbatzen epe hori. Epe horren barruan ez badute jakinarazpenik egin, oniritzia eman dutela joko da, administrazioaren isiltasunagatik.

Notarioek, eskritura publikoak egin aurretik, egiaztatuko dute kontratuek oniritzia jaso dutela, eta erregistratzaileek uko egingo diote inskribatzeari, oniritzia jaso dutela frogatzen ez bada. Biek etxebizitza-gaietako lurralde-ordezkaritzari jakinaraziko diote kontratuak ez duela oniritzirik jaso.

Nori dago zuzenduta

Eskualdatzeen edota salerosketen kasuan, etxebizitza eskualdatzen duenak edota azalera-eskubidea edo beste edozer eskubide erreal (hipotekaren eskubide erreala izan ezik) eratzen duen jabeak aurkeztu beharko du kontratua, oniritzia eman diezaioten.

Errentamendu-kontratuen kasuan, babes ofizialeko etxebizitza errentan ematen duenak aurkeztu behar du kontratua, oniritzia eman diezaioten.

Erakundeak

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Babes publikoko etxebizitzak alokatzeko kontratuak ikus-onestea: 1050503
  • Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuen oniritzia: bigarren eskualdatzeak : 1050502
  • Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko aukera duten errentamendu-kontratuak ikus-onestea: 1050505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk