Bisitaldi gidatuak
Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiak ateak zabaltzeko egun berezia antolatzen du, eta Artxiboan gordailutako dokumentazioaren zati handi bat gordetzen den eraikina bisita daiteke.
Bisitaldi gidatuak antolatzen dira euskaraz eta gazteleraz, eta 45 minutu irauten dute. Pertsona interesdunek Artxiboarekin harremanetan jarri beharko dute helbide elektronikoan, eta azalpena zer hizkuntzatan jaso nahi duten adierazi beharko dute.