Bingen Zupiria Gorostidi Sailburuaren agurra
Bingen Zupiria Gorostidi
Hernani, 1961
Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1984), eta Kooperatiba Enpresen Zuzendaritzan masterra egin zuen Otalora Institutua - Mondragon Unibertsitatean (MBA 2002).
Ibilbide luzea egin du komunikazioaren arloan. Euskal Telebistan Albistegi Zerbitzuetako erredaktore buru gisa hasi zen (1983 – 1989), eta Euskal Telebista (1999-2009) eta DEIA egunkaria (2012-2016) zuzendu ditu.
Eusko Jaurlaritzako Prentsa Bulegoko zuzendaria eta Lehendakaritzako komunikazio-arduraduna lehendakari José Antonio Ardanzarekin. (1989-1999).
2016ko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu kargua hartu zuen.