Osasun Saila

Bilatzaile espezializatuak

Bilatzaileak Interneten eskura dagoen informazioa modu interaktiboan topatu ahal izateko tresnak dira. Hemen esparru medikoko eta/edo akademikoko bilatzaile espezifikoak topatuko dituzu.

Cómo firmar un artículo


PubMed

Medline-ren literatura biomedikoaren, zientziako aldizkarien eta online liburuen milioika aipamen biltzen ditu. AEBtako Medikuntzako Liburutegi Nazionalaren barruan dago.

Trip

Bilaketa-motor bat da, erabakiak hartzen laguntzeko eskura dagoen ebidentzia zientifiko onena azkar eta erraz aurkitzeko aukera ematen duena. (tipologien arabera antolatuta).

Google Académico (Scholar)

Google Akademikoa (Scholar) eduki eta literatura zientifiko-akademikoa bilatzen espezializatutako Google-ren bilatzailea da.

BabelMesh

MEDLINE/PubMed-en gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan bilatzeko aukera ematen du, MESH deskribatzaileak itzultzen dituelako. Aipuak eta lortutako laburpenak ingelesez bakarrik bistaratzen dira.

SUMSearch2

Bilaketa-interfaze beretik, aukera ematen du hainbat iturritako jatorrizko azterlanak, berrikuspen sistematikoak eta praktika klinikoko gidak topatzeko.

PubPsych

PubPsych metabilatzaile bat da, psikologiari buruzko informazioa eskaintzen duena datu-base desberdinetatik, gehienak europarrak. Gaztelaniazko bilaketa-interfazea ere badu.

MEDES

Lilly Fundazioaren ekimena. Datu-baseak 2001. urtetik Biomedikuntzari eta Osasun Zientziei buruzko gaztelaniazko ehun bat aldizkaritan argitaratutako erreferentziak biltzen ditu.

Scielo

Sarbide irekiko aldizkarien plataforma, Latinoamerikakoa.

Azken aldaketako data: