Bilaketa-zerbitzu espezifikoak
Artxibo Nagusiak gordailutzen dituen funtsen inguruko orientazioko eta modu pertsonalizatuan informazioa bilatzeko zerbitzu bat eskaintzen die herritarrei. Zerbitzu horrekiko interesa duten pertsonak Artxiboarekin harremanetan jarri ahalko dira telefono, posta arrunt, posta elektroniko edo fax bidez. Kontsultaren xedea modu argi eta zehatzean azaldu ondoren, teknikariek bilaketak gauzatuko dituzte Artxiboaren deskribapen-tresnen bidez, betiere kontsultatu beharreko elementua indarrean den legezkotasunean kokatzen bada. Erantzuna kontsultaren bide beretik igorriko da.
Zerbitzu hori erabiltzeko aukera izateko, herritarrek Artxibo Nagusiko erabiltzaile gisa erregistratu beharko dute aldez aurretik.
Azken aldaketako data: 2016/03/22