Bideozaintza-kameren datuen tratamendua
Datu tratamenduaren informazio orokorra
95/46/CE Zuzentaraua (datuen babeserako araudi nagusia) indargabetzen duen 2016/679 (EB) Araudiak, 2016ko apirilaren 27koak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenak, datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen aurrean pertsona fisikoak babesteari buruzkoak, izaera pertsonaleko datuen tratamendua legitimatzen du bere 6. artikuluan; besteak beste, interes publikoaren mesedetan buruturiko xede bat erdiesteko beharrezkoa baldin bada.
Hartara, jakinarazten dizugu, Segurtasun Pribatuaren apirilaren 4ko 5/2014 Legeak ahalbidetu egiten gaituela norbanakoen kontrolerako, segurtasunerako eta babeserako irudiak hartzeko eta grabatzeko, baita Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren eraikinak, ondasunak eta instalazio ez polizialak babesteko irudiak harzteko eta grabatzeko ere.
Jarraian, bideozaintzako jarduerak zerrendatzen dira eta dagozkien informazio-klausulak eskuratzeko aukera ematen da:
Bideozaintzako jarduerak
Arduraduna: Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua Saila
Arduraduna: Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza, Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Arduraduna: Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza. Hezkuntza saila.
Ikastetxeen eta bideozaintzaren arteko harremana (PDF, 134 KB)
Arduraduna: Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Justizia eta Giza Eskubideak Saila.
Arduraduna: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Osasun Saila
Arduraduna: Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila