Berrikuntza Zuzendaritza
- Titularra: Maialen Agirre Pinedo
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
14. artikulua.– Berrikuntza Zuzendaritza.
Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Berrikuntza Zuzendaritzari:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburu orokorretara bideratutako ekimen estrategikoak proposatu eta koordinatzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea, Jaurlaritzako beste sail batzuek garatzen dituztenean.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren sentsibilizazio-, dibulgazio- eta komunikazio-jarduerak eta gizarte-sustapenekoak planifikatzea eta garatzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema nazioartekotzeko eta zabaltzeko jarduerak proposatu eta koordinatzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin batera lan eginez.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana garatzen lagundu dezaketen alderdiei buruzko azterlanak eta diagnosi-, prospekzio- eta analisi-txostenak egin daitezen proposatzea eta lan horiek koordinatzea.
- Jaurlaritzako sailekin batera programak, jarduerak eta ekimenak –egiturazkoak zein esperimentalak– proposatzea eta adostea, Jaurlaritzaren berrikuntzaren arloko planetan zehazten diren ardatz estrategiko nagusien helburuak lortzen laguntzeko; orobat, berrikuntza-funtseko partiden xedea kudeatzea, plan horietako aurreikuspenen arabera.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen integrazioa eta desatxikipena kudeatzea, eta sarearen barruan lankidetza bultzatzea, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eskumeneko eragileei dagokienez.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren ebaluazioa koordinatzea, planaren eguneraketak eta aldaketak kudeatzea eta plan berriak proposatzea.
- Europar Batasuneko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politikak prestatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Europar Batasuneko erakundeekin arlo horri dagokionez izan beharreko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei dagozkien eskumenak.
- Sentsibilizazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-planak landu eta garatzea berrikuntzaren arloan.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekiko harremanetarako organo izatea, bai eta erakundearteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren eremura zuzendutako Europako funtsak eta programa osagarriak kudeatzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko idazkariari laguntzeko egitekoak betetzea.
KARGUAK
Maialen Agirre Pinedo
(2025/01/11 - ) Berrikuntza zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak