Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) erregistroa
- Erakundea:
- Ogasuna eta Finantzak
Deskribapena
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak, eta haien federazioak, euren egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute, jarduerari ekin aurretik “Euskal Autonomia Erkidegoko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroa”n inskribatu beharko dira. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzari dagokio Erregistro hori zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea.
Hauek dira Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroaren funtzioak:
a.Lege honen eta indarrean dagoen araudiaren arabera, aipatutako erregistroan gizarte-aurreikuspeneko planen, borondatezko gizarteaurreikuspeneko erakundeen eta horien federazioen inguruan bildu behar diren egintzak kalifikatu, egoki diren liburuetan inskribatu eta egiaztatzea.
b.Ikuskatutako urteko kontuen gordailua, kudeaketa-txostena eta txosten aktuariala jasotzea, hala badagokio.
c.Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen eta gizarteaurreikuspeneko planen izendapenei eta erregistratutako edozein daturi buruzko ziurtagiriak ematea.
d.Bere eskumeneko gaien inguruko kontsultei erantzutea.
e.Bazkideen Fitxategi Orokorra anonimoki kudeatzea, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bakoitzaren bazkideen altak eta bajak sartzeko eta, horrela, sektoreko bazkideen benetako kopurua ezagututa, bikoiztasunak eragozteko, prestazioak egoki erabiltzen direla bermatzeko eta plangintza antolatua laguntzeko, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
f.Lege honek edo hori garatzeko arauek esleitutako beste edozein.
Datu hauek jasoaraziko dira Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan:
a.Erakundearen eraketa eta izena.
b.BGAE modalitatea.
c.Sozietatearen egoitza.
d.Gobernu-organoetako kideen, zuzendarien eta funtsezko funtzioen arduradunen identifikazioa eta, hala dagokionean, curriculum vitaea.
e.Estatutuak eta erregelamenduak.
f.Integratzen dituen Aurreikuspen Planak, horrelakorik dagoenean.
g.Estatutuen edo erregelamenduen aldaketak.
h.Bat-egitea, zatitzea, desegitea, likidazioa eta kontu-hartzea.
i.Lehentasunezko enpleguko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen kalifikazioa, hala dagokionean.
j.Indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozein.
Erakundeen Erregistroan gordailutuko dira:
a.BGAEen Inbertitzeko Printzipioen Deklarazioa, horrelakorik dagoenean.
b.BGAEek egiten dituzten kontratuak, arreta berezia emanez Erregelamendu honen 63. artikuluan jasotako funtsezko funtzioak kanpora ateratzeko kontratuei.
c.Urteko kontuak, kudeaketa-txostena eta txosten aktuariala, hala dagokionean.
d.Likidatutako BGAEen liburuak eta dokumentazioa.
Nori dago zuzenduta
Hauentzat da erregistro hori:
a.Otsailaren 23ko 5/2012 Legearen eta hura garatzeko Erregelamenduaren arabera, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bati dagozkion jarduerak egiten dituzten erakundeentzat.
b.Bazkide edo onuradun bihurtzen diren mota eta izaera orotako pertsonentzat.
c.Edozein tituluren pean, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetako administrazio edo zuzendaritzako karguak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoentzat; otsailaren 23ko 5/2012 Legean eta hura garatzeko Erregelamenduan aurreikusitako dokumentuak sinatzen dituzten profesional eta erakundeentzat; eta otsailaren 23ko 5/2012 Legea garatzeko Erregelamenduaren eremu objektiboari lotuta debeku nahiz mandaturen bat legez ezartzen zaien pertsona fisiko eta juridikoentzat.
d.Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen federazioentzat.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza
BGAEren Eraketa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Biltzar eratzailearen akta edo erakundea eratzeko eta estatutuak onartzeko akordioa jasotzen dituen idazkariaren ziurtagiria
- - Erakundearen estatutuak eta, horrela dagokionean, gizarte-aurreikuspeneko planen erregelamenduak.
- - Azterketa ekonomiko-finantzarioa, eta, horrela dagokionean, baita aktuariala ere.
- - Batzorde eratzailearen izendapena.
-
1.- Eratu nahi den erakundeko sustatzaileek biltzar eratzaile bat egin beharko dute, eta, bertan, aho batez onartu beharko dute erakundearen eraketa bera, eta, sustatzaileen bi hereneko gehiengo kualifikatuarekin, erakundearen estatutuak.
Eskakizun hau betetzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: biltzar eratzailearen akta edo idazkariaren ziurtagiria—erakundeko presidentearen oniritziarekin— biltzar eratzailea egin dela egiaztatzen duena eta erakundea eratzeko eta estatutuak onartzeko akordioak jasotzen dituena.
-
2.- Era berean, aipatutako biltzar eratzailean, batzorde eratzaile bat izendatu beharko da erakundearen behin betiko eraketa eta erregistroa gauzatzeko beharrezko prozedura- eta administrazio-egintzak egin ditzan. Lehendabiziko ohiko batzar nagusia egin arte erakundearen ardura hartuko duen behin-behineko gobernu-batzar bat eratzeko aukera ere badago.
Eskakizun hau egiaztatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: biltzar eratzailearen akta edo idazkariaren ziurtagiria —erakundeko presidentearen oniritziarekin— biltzar eratzailea egin dela egiaztatzen duena eta bertan jasotzen duena batzorde eratzailea sortzeko akordioa, batetik, eta, bestetik, bertako kideek batzordekide izatea espresuki onartu dutela adierazten duen agiria. Era berean, zehaztu beharko da ea batzorde eratzailea behin-behineko gobernu-batzar gisa eratu den edo ez, egintza horretan.
-
3.- Eskaera egiten duen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak biltzar eratzailean onartutako estatutuak aurkeztuko ditu. Estatu horiek izango dira erakundearen funtzionamendua zuzenduko duen arau juridikoa.
Estatutuen gutxieneko edukia honako
hau izango da:a) Erakundearen izena eta egoitza, eta sustatzaileenak.
b) Noiz hasiko duen bere jarduna borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak, eta aurreikusitako iraupena.
c) Jarduera babeslearen zehaztapena, eta ekarpenen eta prestazioen erregimena.
d) Bazkide eta onuradun motak eta izango dituztenen ezaugarriak, baita izango dituzten eskubideak eta obligazioak ere.
e) Erakundeko bazkide izateko edo bertako kide egiteko erregimena, baita alta, baja, uzte, azkentze eta harreman juridikoaren etete kasuetarako ezarritako aurreikuspenak ere.
f) Ondare-erregimena, mutualitatearen funtsaren edo nahitaezko funts eratzaileen zenbatekoak adierazita.
g) Erakundearen gobernu-organoak eta horien eskumenak eta osaketa. Gobernu-organoetako kide izateko eta horietan parte hartzeko erregimena ere zehaztu behar da.
h) Gobernu-organoen eta bertako kideen erantzukizunak.
i) Zuzendaritzaren eskumenak, eta, horrela badagokio, baita funtzioak ere.
j) Gizarte-aurreikuspeneko planen integraziorako prozedura, horrela badagokio.
k) Diziplina-araubidea eta akordioak aurkaratzeko araubidea.
l) Estatutuak aldatzeko prozedura, eta, horrela badagokio, baita prestazioen erregelamenduak ere.
m) Administrazio-erregimenaren eta horren gastuen erregulazioa.
n) Erakundearen baitan gatazkak eta erreklamazioak ebazteko eta interpretatzeko formulak.
ñ) Erakundea desegiteko kausak eta funtsen norakoa.
-
4.- Biltzar eratzaileko aktarekin eta erakundeko estatutuekin batera, azterketa ekonomiko-finantzarioa egin beharko da, edo, horrela badagokio, azterketa aktuariala ?eman beharreko prestazioen arabera?; azterketa hori izango da, hain zuzen, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea sortzeko eta estatutuak onartzeko oinarria.
Baldintza hau egiaztatzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du eskaera egiten duen erakundeak: azterketa ekonomiko-finantzarioa, edo, horrela badagokio, aktuariala.
Azterketak finantzaketa-sistema jaso behar du, eta eman beharreko prestazioak eta horien zenbatekoa zehazteko arauak balioetsiko ditu.
Horrez gain, azterketa aktuarialen kasuan, erabilitako sistema aktuariala zein izan den zehaztuko da, baita hornidura teknikoak kalkulatzeko hipotesiak eta taula demografikoak zeintzuk izan diren ere. -
5.- Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde berria sortzerakoan gizarte-aurreikuspeneko plan bat edo gehiago txertatu bada otsailaren 23ko 5/2012 Legearen 24.1 artikuluan aurreikusitako kontingentziak estaltzeko, behin-behineko gobernu-batzarrak onartu beharko du planok eratuko den erakundean txertatzea (biltzar nagusiak berak onartzea ere baliagarria da goragoko organoa den heinean); berdin gertatzen da dagokion erregelamenduaren berrespenarekin eta azterketa ekonomiko finantzario edo aktuarialarekin.
Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan «Aurreikuspen planen altak» baimentzeko eta inskribatzeko eskaera egiteko ezarritako prozedura.
- 6.- Lehentasunezko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bat eratzeko beharrezkoa izango da, aurreko apartatuetan ezarritako prozedurak eta baldintzak betetzeaz gain, biltzar eratzaileak lehentasunezko izaera horri heltzeko borondatea onartzea sustatzaileen ahobatezko adostasunarekin, baita eraketa aktan bertan horrela jasotzea ere.
BGAEen estatutuen aldaketak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Estatutuak aldatzeko akordioa jasotzen duen biltzarraren akta edo idazkariaren ziurtagiria ?erakundeko presidentearen oniritzia izan behar du ziurtagiriak?.
- - Estatutuak oso-osorik, egindako aldaketak zehaztuta.
- - Aldatutako estatutuak oso-osorik.
- - Azterketa ekonomiko-finantzarioa, eta, horrela dagokionean, baita aktuariala ere.
-
1.- Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak biltzar nagusian onartu beharko du estatutuen aldaketa.
Eskakizun hau egiaztatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du eskaera egiten duen erakundeak: biltzar nagusiak estatutuak aldatzeko akordioa egin zueneko akta edo biltzar nagusiaren bilera horren gainean idazkariak egindako ziurtagiria —erakundeko presidentearen oniritzia izan behar du ziurtagiriak—.
Aldaketa zerk eragin duen zehaztu beharko da ziurtagirian, baita aldaketa horren eraginpeko artikulu guztiak ere; espresuki jaso beharko da aldaketaren aurreko testua zein zen eta, behin aldaketa eginda, testu berria zein den.
-
2.- Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak onartutako aldaketak sartu beharko ditu estatutuen testuan.
Eskakizun hau egiaztatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du eskaera egiten duen erakundeak: aldaketa onartu osteko estatutuen testu berria oso-osorik.
-
3.- Estatutuetan egindako aldaketak prestazio edo ekarpenen, erakundearen funtsen erabileraren edo erakundearen planen gaineko ondorioak dituenean, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak azterketa ekonomiko-finantzario bat ?edo horrela badagokio, azterketa aktuarial bat? onartu beharko du biltzar nagusi batean.
Eskakizun hau egiaztatzeko honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du eskaera egiten duen erakundeak: azterketa ekonomiko-finantzario, edo, horrela badagokio, azterketa aktuarial berria.
Azterketak finantzaketa-sistema jaso behar du, eta eman beharreko prestazioak eta horien zenbatekoa zehazteko arauak balioetsiko ditu. Horrez gain, azterketa aktuarialen kasuan, erabilitako sistema aktuariala zein izan den zehaztuko da, baita hornidura teknikoak kalkulatzeko hipotesiak eta taula demografikoak zeintzuk izan diren ere.
- - Estatutuak aldatzeko akordioa jasotzen duen biltzarraren akta edo idazkariaren ziurtagiria ?erakundeko presidentearen oniritzia izan behar du ziurtagiriak?.
- - Aldaketak adierazten duen dokumentua
- - Aldatutako estatutuak oso-osorik.
- - Azterketa ekonomiko-finantzarioa, eta, horrela dagokionean, baita aktuariala ere.
BGAE Bat-egitea
Prozedura hau bat egiteko erabakia hartzen duten BGAEtariko batek eskatuta abiarazi behar da. Bat egitea xurgatzearen bidez bada, xurgatzaileak abiarazi behar du.
Bat egitearen ondorioz, BGAE berri bat sortzen bada, prozedura izapidetzen hasi aurretik BGAE berria eratzeko prozedura izapidetu behar da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - 203/2015 Dekretuaren 15. artikuluko bat-egite proiektua.
- - Aditu independenteek bat-egite proiektuari eta ondareari buruz egindako txostena.
- - Bat-egitean parte hartzen duen erakunde bakoitzeko batzar nagusiaren akta edo aktaren ziurtagiria, idazkariak egina eta presidenteak ontzat emana.
- - Estatutu aldatuak, kasuan-kasuan.
- - Estatutuetan egindako aldaketak adierazten dituzten dokumentuak, kasuan-kasuan.
- - Azterketa ekonomiko eta finantzarioa edo aktuariala, kasuan-kasuan.
-
1.- Bat-egite proiektua
Bat egin nahi duten BGAEen gobernu-batzordeek bat-egite proiektu bat idatzi beharko dute.
Bat-egite proiektuan, gutxienez, honako hau jaso beharko da:
- Bat-egitean parte hartzen duten erakundeen izena, helbidea eta dagokien erregistroko inskripzio-datuak, eta bat-egitearen emaitza izango den BGAEaren izena eta helbidea.
- Erakunde berriaren proiektua, berariaz jasota duela estatutuen proiektua, edo, xurgapena bada, erakunde xurgatzailearen estatutuetan egingo diren aldaketen testu osoa.
- Bat-egitean parte hartzen duen erakunde bakoitzeko gobernu-batzordearen txostena, gai hauei buruzkoa: bat-egitearen justifikazio ekonomikoa eta erakundearen partaidetza, proiektuaren bideragarritasuna, egitura tekniko, finantzario eta administratibo berria, bat-egitearen ondoriozko erakundearen programa estrategiko berria eta langile-plantillen integrazioa.
- Bat-egite prozesua koordinatzeko izendatzen diren pertsona edo organoen osaera, funtzionatzeko araubidea eta esleitutako ahalmenak.
- BGAE bakoitzaren bat-egite balantzeak eta bat-egitetik aterako den balantze bateratua, berariaz adierazita eta justifikatuta onartu eta auditatutako azken balantzearekin alderatuz sor litezkeen balio-diferentziak. Onartutako azken ekitaldi-balantzea bat-egiteko balantzetzat hartu ahal izango da, bat-egite proiektuaren data baino sei hilabete lehenagoko epean itxi baldin bada. Urteko balantzeak baldintza hori betetzen ez badu, beste balantze bat egin beharko da, bat-egiteko proiektuaren dataren aurreko hirugarren hilaren lehenengo egunetik aurrera itxita, urteko azkeneko balantzea aurkezteko erabilitako metodo eta irizpide berberekin.
- Zein egunetatik aurrera joko den desagertzera doazen erakundeen eragiketak, kontabilitatearen ondorioetarako, haien ondarea bereganatuko duen BGAEak eginak direla.
- Desagertutako erakundeetako bazkideei BGAE berrian edo xurgatzailean aitortzen zaizkien eskubideak eta betebeharrak.
- 2.- Bat-egitea onartu behar duten batzar nagusien deialdian, erakundeetako bazkide eta onuradun guztiei, kasuan-kasuan, honi buruzko informazioa eman behar zaie:
- a) Bat-egite proiektua.
- b) BGAE bakoitzeko administratzaileek idatzitako txostenak, egin asmo den bat-egitearen komenigarritasunari eta ondorioei buruzkoak.
- c) Bat-egitean parte hartzen duten BGAEen azken hiru ekitaldietako urteko kontuak eta kudeaketa-txostenak eta kontu-auditoreenak.
- d) Bat-egitean parte hartzen duten BGAE guztietan indarrean dauden estatutuak.
- e) Erakunde berriaren estatutu-proiektua.
- f) Bat-egitean parte hartzen duten erakundeetako administratzaileen izen-abizenak eta helbidea, zein egunetan hasi ziren kargua betetzen, eta, hala badagokio, bat-egitearen ondorioz administratzaile gisa proposatutako direnen datu berak.
- g) Aditu independente batek edo gehiagok bat egiteko proiektuari buruz eta bat egitera doazen erakundeek ekarriko duten ondareari buruz egindako txostena.
-
3.- Bat egiteko erabakia
Bat-egitean parte hartzen duen erakunde bakoitzeko batzar nagusiak hartu behar du.
Bat-egite erabakian honako hau adierazi beharko da:
- Zer erakunderi eragiten dien.
- Horietako bakoitzak zer ondare dituen, bazkide bakoitzaren eskubide ekonomikoak ere jasota.
- Erakunde berriko bazkideei eta onuradunei zer eskubide eta betebehar aitortzen zaizkien.
- Zer egunetik aurrera hartuko diren jarduerak erakunde berriak egindakotzat.
- Beste BGAE bat eratzeko, legeak zer aipamen agintzen dituen, edo, BGAE xurgatzaile bat badago, estatutuetan zer aldaketa onartu behar diren.
Emandako boto guztien gutxienez bi hereneko gehiengoaren babesa behar du.
Zatiketa
Prozedura hau zatitzeko erabakia hartzen duen BGAEk eskatuta abiarazi behar da.
Zatiketaren ondorioz, BGAE berri bat edo gehiago sortzen badira, prozedura izapidetzen hasi aurretik BGAE berria edo berriak eratzeko prozedura izapidetu behar da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Zatitzeko proiektua.
- - Jatorriko BGAE zatitzeko Batzar Nagusiak hartutako akordioa.
- - Plana edo planak jasoko dituen erakundearen Batzar Nagusiko akta edo akta-ziurtagiria.
- 1.- Zatiketa partziala edo osoa izan daiteke. BGAE guztiz zatitzean desegin egingo da hura. Halere, ez da likidazio-epea irekiko. Zatitzeko erabakia BGAEren Batzar Nagusiak hartu beharko du. Erabakia hartzeko, emandako botoen bi herenen gehiengoa behar da.
BGAEaren likidazio gabeko desegitea
BGAEa likidazioa egin gabe desegiteko prozeduran, a) BGAEa desegiteko eta b) likidatzaileak izendatzeko erabakiak hartzen dira. Gainera, hurrengo erabaki baterako uzten dira erakundearen likidazioa eta baja.
Erakundea likidatzeko eta Erregistroan baja emateko hartu den erabaki hori prozedura desberdin batean izapidetu behar da, «Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea (BGAE) likidatzeko» prozeduran, alegia. Esteka honetan dago:
Elektronikoki izapidetzeko, ziurtatu onartutako identifikazio-bitarteko bat duzula.
Hauek dira urratsak:
1. BGAEen likidazioa duen DISOLUZIO-APLIKAZIORAKO sarbidea.
2. Bete itzazu eskatutako inprimakiak.
- - Honako erabaki hauek jasotzen dituen batzarraren akta edo akta-ziurtagiria: a) Erakundea desegitearen onespena eta b) likidatzaileen izendapena.
- - Akordioa legeak adierazten dituen gehiengo kualifikatuekin hartuko da, edo, hala badagokio, erakundearen estatutuek ezartzen dituzten gehiengo kualifikatuekin.
-
1.- Erakundea likidazioa egin gabe desegiteko erabakia.
- 2.- BGAEaren likidatzaileen izendapena. Kopuru bakoitia izan behar du nahitaez, eta zeregin horregatik ordaindu ahal izango zaie. Izendapenak ez du ondoriorik izango hirugarrenen aurrean, harik eta Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan inskribatu arte.
- 3.- Likidatzeko aldia irekitzea. Aldi horretan, erakundeak bere izaera juridikoari eutsiko dio, eta «likidazio-prozesuan» esapidea gehituko zaio izenari.
BGAEren likidazioa
Prozedura hau gauzatzeko, aurrena «Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea (BGAE) likidazioa egin gabe desegitea» prozedura izapidetu behar da. Esteka honetan dago:
Elektronikoki izapidetzeko, ziurtatu onartutako identifikazio-bitarteko bat duzula.
Hauek dira urratsak:
1. BGAEen likidazioa duen DISOLUZIO-APLIKAZIORAKO sarbidea.
2. Bete itzazu eskatutako inprimakiak.
- - Batzarrak bukaerako likidazioa onartu duela jasotzen duen Batzarreko akta edo aktaren ziurtagiria. (edo Gobernu Batzordearen bilerarena, 20.d artikuluko kasuetan)
- - Aktiboen esleipenaren justifikazio-agiria.
- - Likidazioaren bukaerako balantzea.
- - Euskadiko BGAEen erregistroari erregistrotik ezabatzeko egindako eskaeraren agiria.
- - Gordailutu beharreko BGAEaren liburuak eta dokumentuak (eskaneatuta)
-
1.- Sozietatearen zor guztiak ordaindutakoan, likidatzaileek BGAEaren ondarearen egoeraren azken balantzea egingo dute, eta ondarea banatzeko proiektu bat prestatuko dute, hori guztia aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera.
-
2.- BGAEaren batzar orokorrak onartu beharko ditu, batetik, BGAEaren ondare-egoeraren bukaerako balantzea, likidatzaileek egina, eta, bestetik, ondarea banatzeko proiektua.
Erabakia legeak ezarritako gehiengo kalifikatuarekin hartuko da, edo, hala badagokio, erakundearen estatutuek ezarritako gehiengo kalifikatuarekin.
Eskakizun hori frogatzeko, BGAEak jarraian agertzen diren ataletan jasotakoa barnean hartuko duen batzar nagusiaren aktaren ziurtagiria edo kopia aurkeztu beharko du.
-
3.- Likidatzaileek ondarea banatzeko proiektua egin behar dute, parametro hauen arabera:
- Erakundearen ondarea esleitu edo banatu aurretik, dagozkion prestazioak ordainduta egon behar dira.
- Zor horiek ordaindutakoan, ordena honetan esleituko da geratzen den ondarea:
a) Bazkideei itzuliko zaie oraindik beren izenean dituzten eskubideen zenbatekoa. Prestazio finkatuak direnean, prestazio hori eskubide ekonomiko bihurtuko da, eta likidazio-erabakiaren datako hornidura matematikoaren balio berekoa izango da.
b) Bazkideei itzuliko zaizkie bana daitezkeen borondatezko erreserba-funtsak, estatutu-xedapen bidez edo batzar nagusiaren erabaki bidez. Funts horiek estatutuetan ezarritako arauen arabera banatuko dira, eta, araurik ez badago, batzarrak erabakitako irizpideen arabera.
d) Soberakinik geratzen bada, BGAEaren estatutuetan ezarritako arauak aplikatuko dira. Estatutuek ez badute ondarea banatzeari buruzko ezer arautzen, batzarrak erabakitako irizpideak beteko dira.
-
4.- Bukaerako balantzea eta ondarea banatzeko proposamena batzar nagusiaren onarpenaren mende egongo dira.
Batzarraren erabakia iragarki bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean eta erakundearen egoitza soziala dagoen lurralde historikoan hedapen handia duen egunkari batean. Iragarkian adieraziko da likidazioari dagozkion agiriak interesdunen eskura daudela sozietatearen egoitzan.
-
5.- Behin likidazioa bukatuta eta ondare guztia aurreko ataletan ezarritakoaren arabera banatuta, likidatzaileek ondorengo egintza hauek gauzatu beharko dituzte Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan:
- Erakundea desegitea eta bukaerako likidazioa onartu direla jasotzen duen batzarreko akta edo aktaren ziurtagiria bidaltzea.
- Likidazio-eragiketak eta ondarea banatzeko proiektua bidaltzea.
- Likidazioaren azken balantzearen onespena bidaltzea.
- BGAEari buruzko idazpenak ezeztatzeko eskatzea.
- Erakundea Euskadiko BGAEen erregistroari erregistroan baja emateko eskatzea.
- Erakundearen bizitzaren artxibo historikoa osatzeko helburuz, erakundearen liburu eta agiri esanguratsu guztiak eskaneatzea eta aurkeztea; adibidez, akta-liburuak, erregistratu gabe dauden agiri garrantzitsuak etab. Horiek guztiak bost urtez gordeko dira.
Desegitea likidazioarekin
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea (BGAE) desegin eta likidatzeko prozeduran, BGAE egintza bakarrean a) desegiteko eta b) likidatzeko erabakiak hartzen dira, eta batzar nagusi bakarra egiten da.
Elektronikoki izapidetzeko, ziurtatu onartutako identifikazio-bitarteko bat duzula.
Hauek dira urratsak:
1. BGAEen likidazioa duen DISOLUZIO-APLIKAZIORAKO sarbidea.
2. Bete itzazu eskatutako inprimakiak.
- - Honako erabaki hauek jasotzen dituen batzarraren akta edo akta-ziurtagiria: a) Erakundea desegiteko onespena eta b) bukaerako likidazioa. Horren ordez, erakundeko gobernu-batzordearen antzeko erabakia aurkez daiteke, BGAEei buruzko Legearen 20.d) artikuluak jasotako kasuetan (araudien atalean aurkituko duzu testu juridikoa).
- - Erakundearen aktiboen esleipenaren justifikazio-agiria.
- - Likidazioaren bukaerako balantzea.
- - Euskadiko BGAEen erregistroari erregistrotik ezabatzeko egindako eskaeraren agiria.
- - Erakundearen agiri eta liburu esanguratsuenak eskaneatuta, digitalki aurkezteko; esaterako, akta-liburuak, erregistratu gabe dauden agiri garrantzitsuak etab.
-
1.- Batzar nagusiak berariazko erabaki bat onartu behar du, erakundea behin betiko desegiteko eta likidatzeko, aktiboak esleitzeko eta bukaerako balantzea egiteko.
Erabakia legeak ezarritako gehiengo kalifikatuarekin hartuko da, edo, hala badagokio, erakundearen estatutuek ezarritako gehiengo kalifikatuarekin.
Eskakizun hori frogatzeko, BGAEak batzar nagusiaren aktaren ziurtagiria edo kopia aurkeztu beharko du.
-
2.- Parametro hauen arabera banatuko da ondarea (aktiboak esleitzea):
- Erakundearen ondarea esleitu edo banatu aurretik, dagozkion prestazioak ordainduta egon behar dira.
- Ordena honetan esleituko da geratzen den ondarea:
a) Bazkideei itzuliko zaie oraindik beren izenean dituzten eskubideen zenbatekoa. Prestazio finkatuak direnean, prestazio hori eskubide ekonomiko bihurtuko da, eta likidazio-erabakiaren datako hornidura matematikoaren balio berekoa izango da.
b) Bazkideei itzuliko zaizkie bana daitezkeen borondatezko erreserba-funtsak, estatutu-xedapen bidez edo batzar nagusiaren erabaki bidez. Funts horiek estatutuetan ezarritako arauen arabera banatuko dira, eta, araurik ez badago, batzarrak erabakitako irizpideen arabera.
d) Soberan ondarerik balego, BGAEaren estatutuetan ezarritako arauak aplikatuko dira. Estatutuek ez badute ondarea banatzeari buruzko ezer arautzen, batzarrak erabakitako irizpideak beteko dira.
- 3.- Behin sozietatearen zor guztiak kitatuta, erakundearen ondare-egoeraren bukaerako balantzea onartuko da.
-
4.- Erakundea desegitea eta likidatzea erabakitzen duen batzar nagusiaren ostean eta behin ondarea 2. apartatuan ezarritakoaren arabera banatuta, batzar nagusiak izendatutako pertsonek honako egintza hauek gauzatuko dituzte Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan:
- Erakundea desegitea eta bukaerako likidazioa onartu direla jasotzen duen batzarreko akta edo aktaren ziurtagiria bidaltzea.
- Erakundearen aktiboak likidatzeko eta esleitzeko eragiketak bidaltzea.
- Likidazioaren azken balantzearen onespena bidaltzea.- BGAEari buruzko idazpenak ezeztatzeko eskatzea.
- Erakundea Euskadiko BGAEen erregistroari erregistroan baja emateko eskatzea.
- Erakundearen bizitzaren artxibo historikoa osatzeko helburuz, erakundearen liburu eta agiri esanguratsu guztiak eskaneatzea eta aurkeztea; adibidez, akta-liburuak, erregistratu gabe dauden agiri garrantzitsuak etab. Horiek guztiak bost urtez gordeko dira.
Planaren alta
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Sustatzailearen plana prestatzeko akordioa.
- - Gobernu Batzordeko akta edo aktaren ziurtagiria.
- - Gizarte-aurreikuspeneko planaren prestazioen erregelamendua.
- - Gizarte-aurreikuspeneko planaren azterketa ekonomiko-finantzarioa/aktuariala.
- - Gizarte-aurreikuspeneko planaren inbertsio-printzipioaren adierazpena.
- - Garantiaren karta, kanpoko garantiaz garantizatutako gizarte-aurreikuspeneko planen kasuan.
- - Kontratua, barruko garantiaz garantizatutako gizarte-aurreikuspeneko planen kasuan.
- 1. Sustatzailearen edo sustatzaileen akordioa Gizarte-aurreikuspeneko plan bat sortzeko, sustatzaileak edo sustatzaileek legez hartutako akordioa behar da, erakunde-klase eta -modalitatearekin bat etorriz. Akordio horretan, batetik, sustatzaileek aho batez onartu behar dute plana sortzea eta, bestetik, sustatzaileen bi herenen gehiengo kualifikatuz, erregelamenduak onartu behar dira.
- 2. Gobernu Batzordearen akordioa Gizarte-aurreikuspeneko plana sortzea erabaki ondoren, dagokion borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen gobernu-batzordeari akordioak aurkeztu beharko zaizkio, eta gobernu-batzordeak erregelamenduak baliozkotu eta berretsiko ditu eta integrazioa onartuko du.
-
3. Gizarte-aurreikuspeneko planaren erregelamendua
Gizarte-aurreikuspeneko plana sortzean formalizatutako erregelamendua planaren funtzionamendu-arau bilakatuko da.
Erregelamenduak honako hauek jaso behar ditu nahitaez:
a) Planaren, sustatzaileen eta babesleen izenak.
b) Planaren hasiera-data eta aurreikusten den iraupena.
c) Ekarpenen eta prestazioen araubidea, bai eta aitortutako kontingentzien zehaztapena eta prestazioak jasotzeko formulak ere.
d) Planean sartzeko edo planaren kide izateko araubidea, baita alten inguruan, bajen inguruan, uzteen inguruan eta harreman juridikoa azkentze eta etetearen inguruan ezarritako aurreikuspenak ere.
e) Erregelamenduak aldatzeko prozedura.
f) Planari dagozkion administrazio-gastuak.
g) Erreklamazioak aurkezteko prozedura eta gatazkak eta erreklamazioak interpretatu eta ebazteko formulak.
h) Plana azkentzeko arrazoiak eta esleitutako ondarearen helburua.
Lehentasunezko gizarte-aurreikuspeneko planetan, gainera, hauek jasoko dira:
a) Izenean lehentasunezkoak direla azaltzea.
b) Jarraipen-batzordea badago:
- Osaera eta batzordean sartu eta parte hartzeko araubidea,
- Eskumenak, deialdia egiteko araubidea eta erabakiak hartzeko sistema; eta
- Jarraipen-batzordearen eta bere kideen erantzukizuna.
Garantizatutako gizarte-aurreikuspeneko planetan, planaren prestazioen erregelamenduak honako eduki hau izango du:
a) Erregelamenduak ezin izango du mugatu prestazioak kobratzea plan horiek estalitako kontingentziaren bat dagoenean: erretiroa, baliaezintasuna, heriotza, gaixotasun larria eta iraupen luzeko langabezia.
b) Araudi horren barruan, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen jarduera jakin batzuk arautzeko den maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuko 11. artikuluan inbertsioetarako ezarritako baldintzak aipatu beharko dira.
Planaren baja
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Gobernu Batzordeko akta edo aktaren ziurtagiria.
- - Planaren sustatzailearen edo sustatzaileen akordioa.
- - Kobratzeko geratutako eskubiderik ez dela adierazteko ziurtagiria.
- - Ondare-bolumenaren eta tartean diren bazkideen ziurtagiria.
- - Atxikitako bazkide eta onuradunentzako komunikazioa.
- 1. Gobernu Batzordearen akordioa - BGAEren Gobernu Batzordeak bertan sartutako gizarte-aurreikuspen planaren azkentzea onartu behar du. Azkentzeko akordioa barne hartzen duen Gobernu Batzordearen akta edo aktaren ziurtagiriak berariaz adierazi behar du gizarte-aurreikuspeneko plana zergatik azkendu den.
- 2. Kobratzeko geratutako eskubiderik ez dela adierazteko ziurtagiria - BGAEk egiaztatu behar du eskatu den bajari dagokion gizarte-aurreikuspeneko planean ez dagoela kobratzeko geratutako eskubiderik. Kobratzeko geratutako eskubiderik ez dagoela adierazten duen ziurtagiria Gobernu Batzordeko idazkariak igorri behar du, lehendakariak oniritzia eman ondoren.
- Berariazko betekizunak: 1. Gizarte-aurreikuspeneko planaren epea amaitu delako azkendu bada, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: a) Ondare-bolumenaren eta tartean diren bazkideen ziurtagiria Gobernu Batzordeak gizarte-aurreikuspeneko planak duen ondarearen bolumena jakinarazi behar du, baita eragindako bazkide eta onuradun atxikien kopurua ere, eta ondarearen norakoa adierazi behar du, hura azkentzea erabaki ondoren. Alderdi horiek jasotzen dituen ziurtagiria Gobernu Batzordeko idazkariak igorri behar du, lehendakariak oniritzia eman ondoren. b) Atxikitako bazkide eta onuradunentzako komunikazioa BGAEk atxikitako bazkide eta onuradun guztiei jakinarazi beharko die, behar beste denbora lehenago, atxikita dauden plana azkendu egingo dela, beren eskubide ekonomikoak zein planetara lekualdatu nahi dituzten adieraz dezaten. Garantizatutako plan bat bada, Planaren garantia iraungiko den eguna baino bi hilabete lehenago jakinarazi beharko zaie atxikitako bazkide eta onuradunei. Baldintza hori egiaztatzeko, Gobernu Batzordeak atxikitako bazkideei eta onuradunei egindako jakinarazpenaren kopia aurkeztu beharko du, haren azkentze-prozesuari buruzkoa.
-
Berariazko betekizunak:
2. Enplegu edo atxikitako modalitateko gizarte-aurreikuspeneko plan bat azkentzen denean:
a) Bazkide sustatzaileak edo sustatzaileek hura azkentzea akordatu behar dute.
b) Sustatzaileak edo sustatzaileek hartutako plana azkentzeko akordioa hari dagokion BGAEren Gobernu Batzordeari aurkeztu beharko zaio, hark bere onespena eman dezan.
Akordio horiek egiaztatzeko, Gobernu Batzordeak honako hauek aurkeztu behar ditu:
a) Akordioaren kopia, enpleguko edo atxikitako gizarte-aurreikuspeneko planaren sustatzaileak edo sustatzaileek legez hartua. Bertan, haren azkentzea onartuko da, eta berariaz adieraziko da azkentzearen arrazoia.
b) Enpleguko edo atxikitako modalitateko gizarte-aurreikuspeneko planaren azkentzea onartzen duen Gobernu Batzordearen akta edo akta-ziurtagiria.
Planaren erreglamenduaren aldaketa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Gobernu-batzordearen akta edo aktaren ziurtagiria.
- - Planaren prestazioen erregelamendua.
- - Aldaketak jasotzen dituen dokumentua.
- - Planaren azterketa ekonomiko-finantzarioa/aktuariala (aldaketak estalitako gertakariei, ekarpenei edo planaren funtsen xedeari buruzkoak direnean bakarrik erantsi).
-
1.- BGAEak gobernu-batzordean onartu beharko du gizarte-aurreikuspeneko planaren erregelamendua aldatzea, bertan ezarritako gehiengoekin bat eginez.
Betekizun hau egiaztatzeko, erakunde eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du: gobernu-batzordearen bileraren aktaren ziurtagiria edo kopia; hots, erregelamendua aldatzea erabaki zen bilerarena.
Dokumentu horretan, aldaketak egiteko arrazoiak adierazi beharko dira, bai eta eragindako artikulu guztiak adierazi ere, eta berariaz jasoko dira aldaketaren aurretiko testua eta behin aldaketa onartu ondorengo testua.
-
2.- BGAEak planaren erregelamenduaren testuari egindako aldaketak sartu beharko diru.
Betekizun hau egiaztatzeko, erakunde eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du: erregelamenduaren testu berri osoa, aldaketa onartu ondorengoa.
-
3.- Estatutuaren aldaketak prestazioei, ekarpenei edo planaren funtsen xedeari eragiten dienean, BGAEak azterketa ekonomiko-finantzario bat, edo, hala badagokio, azterketa aktuarial bat onartu beharko du gobernu-batzordean.
Betekizun hau egiaztatzeko, erakunde eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du: planaren azterketa ekonomiko-finantzario berria, edo, hala badagokio, azterketa aktuarial berria.
Azterketa horrek finantzazio-sistema jaso beharko du, eta emango diren prestazioak nahiz prestazioen zenbatekoa zehazteko arauak baloratuko ditu. Gehigarri modura, sistema aktuarial eguneratua eta hornidura teknikoak kalkulatzeko erabili diren hipotesiak eta taula demografikoak jasoko dira azterketa aktuarialetan.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Planaren lekualdatzea
Prozedura hau planak jasoko dituen BGAEak egin behar du; hau da, helmugako BGAEak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Planaren bazkide sustatzailearen/babeslearen erabakia.
- - Gobernu-batzordearen akta edo aktaren ziurtagiria.
-
1.- Enpleguari buruzko gizarte-aurreikuspeneko plan baten bazkide sustatzaileak edo sustatzaileek edo elkartu batek (BGAE batean daudenek) plan horren mendeko bazkideen taldea eta aktiboak beste BGAE batera lekualdatzea erabaki beharko dute, erabaki mota horiek hartzeko behar diren gehiengoekin bat eginez (jatorrizko erakundearen estatutuan ezartzen dira gehiengo horiek).
Betekizun hau egiaztatzeko, erakunde eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du: planaren sustatzaileak/sustatzaileek plana beste erakunde batera lekualdatzeko legitimoki hartu duten erabakiaren kopia (helmugako erakundeak aurretik onartu behar du plana integratzea).
-
2.- Enpleguari buruzko gizarte-aurreikuspeneko plan baten bazkide sustatzaileak edo sustatzaileek edo elkartu batek plana lekualdatu aurretik eskatu beharko dute helmugako erakundearen onarpen-erabakia.
Betekizun hau egiaztatzeko, erakunde eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu beharko du: helmugako erakundeko gobernu-batzordearen bileraren aktaren ziurtagiria edo kopia (bertan, erakundean plan berria onartzen dutelako onarpen-erabakia jaso beharko da).
Bazkide babesleen alta, baja eta aldaketak, Aurreikuspen Plan batean
Aurreikuspen planetan bazkide babesle berriak sartzen dituen edo horien baja eman nahi duen BGAEak hasi behar du prozedura. Era berean, aldez aurretik alta emandako bazkide babesle baten ezaugarri batzuk aldatzeko erabiliko da (bazkide babeslearen izena, helbidea, EJSN, IFK…).
Alta emateko, zehaztuko dira, batetik, alta eman beharreko bazkide babeslearen datuak, eta, bestetik, BGAEren zein planetan integratuko den bazkide babeslea (Entitatearen planen goitik beherako menuan). Baja-kasuetan, bazkide babeslea integratu den plana aukeratuko da, bazkide babeslea hautatuko da, eta baja emango zaio.
Aldez aurretik alta emandako bazkide babesle baten datuak aldatzeko, "Editatu" funtzioa erabiliko da, eta, ondoren, aldaketak gorde behar dira.
Jarduketa horietan, bazkide babeslearen alta edo baja egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiko da (atxikitze-buletina, bazkide babeslearen erabakia edo eskaera).
Behar beste bazkide babesleri eman ahal izango zaio alta edo baja prozedura berean, baldin eta altak edo bajak PLAN BERAREN BARRUAN gertatzen badira. Bestela, plan bakoitzean egingo da prozedura.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bazkide babeslearen alta edo bajaren egiaztagiria (bazkide babesleari alta edo baja emateko erabakia edo atxikitze-buletina).
- Bazkide babesleek beren Aurreikuspen Planetan integratu edo baja eman beharko dute, administrazio-baimenaren beharrik gabe.
Berrorekatzeko plana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Erakundearen Batzar Nagusiko akta edo akta-ziurtagiria.
- - Gobernu Batzordeko akta edo aktaren ziurtagiria.
- - Berrorekatzeko plana.
-
1.- Eratutako funtsen eta hornidura teknikoen artean egon daitekeen defizita amortizatzeko programari deitzen zaio berrorekatzeko plana. Hartara, eratutako funtsa izango da hornidura teknikoak estaltzeko erabiliko diren aktiboen balioa.
Berrorekatzeko plana egiteko Prestazioen Erregelamendua aldatu behar bada, aldaketa haren berariazko prozeduraren bitartez egin beharko da.
Dokumentazioaren gordailutzea
Prozedura horren bidez, BGAEek, haien federazioek eta erakunde gordailuzainek Euskadiko BGAEen Erregistroan gordailutu beharreko dokumentuak aurkezten dituzte.
«Dokumentazioa» atalean, gordailutu daitezkeen dokumentuak adierazten dira.
«Betekizunak» atalean, prozedura honen betekizun espezifikoak adierazten dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Gordailutegi-kontratua. Kontratu bakarra gordailutu daiteke eskaera bakoitzeko. Atal honetan honako hau egin daiteke: 1) BGAEaren erakunde gordailuzaina aldatu eta gordailatzeko gordailuzaintza-kontratu berria aurkeztu; 2) egungo erakunde gordailuzainarekin egindako kontratuaren aldaketak edo berritzeak gordailutu daitezen aurkeztu.
- - Askotariko kontratuak. Atal honetan gordailutu daitezke BGAEak izenpetzen dituen kontratuak, gordailuzaintzakoak ez direnak, hala nola erakundearen kudeaketa- eta administrazio-kontratuak, funtsezko funtzioak kanporatzeko kontratuak edo finantza-aktiboak kudeatzeko kontratuak.
- - Gobernu onaren eta funtsezko funtzioen idatzizko politikak. Atal honetan, BGAEek gobernu onaren eta funtsezko funtzioen politikak gordailutu ditzakete, baina ez funtsezko funtzioak betetzen dituzten pertsonen izendapenak edo kontratuak. Izendapenak edo kontratuak «izendapenak eta kargu-uzteak» izeneko prozeduraren bidez sartuko dira Erregistroan.
- - Azterketa aktuariala. Atal honetan, aldez aurretik onartutako aurreikuspen-plan baten azterlan aktuariala aurkez daiteke. Bertan, izandako aldaketak jasoko dira. Atal honetan klik egitean, indarrean dauden aurreikuspen-planak jasotzen dituen goitibeherako menu bat agertuko da. Azterketa aktuarialari dagokion plana aukeratu behar da.
- - Inbertsio-printzipioen aitorpena. Atal honetan inbertsio-printzipioen aitorpen berria aurkez daiteke. Atal honetan klik egitean, indarrean dauden aurreikuspen-planak jasotzen dituen goitibeherako menu bat agertuko da. Inbertsio-printzipioen aitorpenean aipatzen den plana aukeratu behar da.
- - Auditoretza-txostena/Urteko kontuak/Kudeaketa-txostena. Atal honetan, BGAEaren batzar orokorrak onartutako urteko kontuak eta kudeaketa-txostena aurkez daitezke, baita urteko kontuei buruzko auditoretza-txostena ere.
- - Aktak. Atal honetan, beste prozedura batzuetan (adibidez, planaren alta, estatutuen aldaketa edo erregelamenduaren aldaketa) nahitaez aurkeztu behar ez diren aktak aurkez daitezke.
- - Publizitate-kanpainak. Atal honetan, BGAEak egin asmo dituen publizitate-kanpainei buruzko dokumentazio guztia aurkezten da.
- - Bizi-zikloa. Atal honetan, ekarpen definituko aurreikuspen-planak dituzten banakako modalitateko BGAEek bizi-zikloaren inbertsio-estrategiari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar dute.
- - Bazkidearen defendatzailea. Atal honetan, banakako modalitateko BGAEek bazkidearen defendatzaileari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar dute.
- - Erakunde gordailuzainen sei hilean behingo txostena. Atal hau erakunde gordailuzainentzat bakarrik da, ez BGAEentzat. Horren bidez, gordailuzain diren BGAEei buruz sei hilean behin egiten dituzten txostenak aurkeztu behar dituzte.
- - Bestelakoak. Atal honetan, BGAEek aurreko paragrafoetan berariaz aurreikusi ez den edozein agiri gordailutu dezakete, gordailu hutsa izan dadin.
-
Dokumentazio-gordailuaren bidez aurkezten den dokumentazio guztia honela aurkeztu behar da:
a) Pdf formatuan,
b) Sinatzaileek elektronikoki sinatuta.
Oro har, BGAEak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu:
1. Gobernu-organoaren (batzar orokorra edo gobernu-batzarra, dagokiona) bileraren aktaren akta edo ziurtagiria, aurkeztutako dokumentazioa onartzen duen esanbidezko erabakia jasotzen duena.
2. Kasuan kasuko agiria (kontratua, azterketa aktuariala, elkartekidearen defendatzailearen erregelamendua).
Ziurtagiriak
Erregistratutako edukiei buruzko ziurtagiriak ematea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Euskadiko BGAEren Erregistroan inskribatutako datuak zehazten dituen BGAEren eskaera; haren ziurtagiria eskatzen da.
- 1.- Honako hauek dira BGAEk banaka eska ditzaketen ziurtagiri ohikoenak, automatikoki eman daitezkeenak:
- - Euskadiko BGAE Erregistroan izena ematearen ziurtagiria.
- - Gobernu Batzordeko kideen ziurtagiria.
- - Inskribatutako gizarte-aurreikuspeneko planen ziurtagiria.
- - Bazkide sustatzailearen ziurtagiria.
- - Beste batzuk. Eskaeran zehaztu beharrekoak.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Gobernu Organoetako kideak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - BGAE-etako gobernu-organoetako kideak izendatzeko eta kargugabetzeko erabakia hartu den batzar nagusiaren akta edo aktaren ziurtagiria.
- - Presidentea, presidenteordea eta idazkaria kideen artean hautatzeko gobernu-batzordearen bileraren akta edo aktaren ziurtagiria.
- 1.Batzar nagusiaren eraketa -
- - Batzar nagusia da erakundeko kideek beren nahiak adierazteko organo gorena, eta, zuzenean, delegatuek edo horien legezko ordezkariek osatzen dute, baita bazkideek eta onuradunek ere, halakorik bada, estatutuetan ezarritakoaren arabera. Delegatuek edo horien ordezkariek osatzen badute, prozedura honen bidez komunikatu behar dira.
- 2.- Gobernu-batzordearen osaera -
-
- Gobernu-batzordea hiru kidek osatuko dute gutxienez.
Batzar nagusiak erakundeko bazkideen edo horien delegatuen edo legezko ordezkarien artetik izendatuko ditu gobernu-batzordeko kideak.
Gobernu-batzordeak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan beharko du, gizonek eta emakumeek erakundean duten ehunekoarekin proportzioan.
Gobernu-batzordeak bazkide sustatzaileak eta babesleak nahiz bazkide arruntak edo osokoak ordezkatuko ditu, baita onuradunak ere, erakundearen estatutuek hala ezartzen badute. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean gizarte-aurreikuspeneko hainbat plan egonez gero, erakundeak estatutuetan ezarritako proportzionaltasun-irizpideari helduko zaio, 56.2 artikuluan ezartzen denarekin bat eginez.
Aurreikuspen-planen ordezkariek erakundeetako gobernu-organoetan benetan parte hartzea bermatuko dute borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen estatutuek, eta, ordezkarien kopurua eta baldintzak zehazteko, beren ondarearen bolumena, bazkide kopurua edo ordezkaritzaren arloko bestelako edozein inguruabar edo arrazoi zentzuzko hartuko dira kontuan.
- 3.- Gobernu-batzordeko karguak -
- - Gobernu-batzordeak bere kideen artetik hautatuko ditu presidentea, presidenteordea eta idazkaria, estatutuetan izendapena batzar nagusiak egitea jasotzen ez bada. Estatutuetan, idazkari postua bazkide izanda batzordekidea ez den edo erakundeko bazkidea ez den batek betetzea aurreikusi ahalko da; halakoetan, ordea, ezingo du botorik eman.
- 4.- Epea -
- - BGAE-ek erabakiak hartzen direnetik 15 eguneko epean jakinarazi behar dizkiote Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroari gobernu-organoetako kideen izendapenak eta kargugabetzeak.
Eginkizun nagusien arduraduna
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Izendapenak eta kargu-uzteak jasotzen dituen Gobernu Batzordearen edo Batzarraren akta edo akta-ziurtagiria.
- - Kanporatzeko kontratua, funtsezko funtzioren bat edo guztiak kanporatu behar diren kasuetan.
- 1.- Funtsezko funtzioen pertsona arduradunak izendatzeko, aldatzeko edo horien kargua uzteko, dagokion eskaera aurkeztu beharko da. Eskaera horri kasuan kasuko dokumentazioa gehitu beharko zaio, aurreko apartatuan adierazten dena (dokumentazio orokorra), funtzio horiek kanporatzen diren ala ez kontuan hartuta.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Baimenak ematea
BGAEek, batzuetan, Eusko Jaurlaritzaren borondatezko gizarte-aurreikuspenaren arloko organo eskudunaren baimena behar dute beren jardueraren alderdi batzuk gauzatzeko.
Baimen hauek eska ditzakete:
• Batzar orokorrari buruzkoak, hala nola geroratzea edo batzarra egiteko lekua aldatzea, edo beste batzuk.
• Funtsezko funtzioen gaineko salbuespena. Enpleguko BGAEak salbuets daitezke funtsezko funtzio bat betetzen duen pertsonak edo unitate organikoak enpresa sustatzailean antzeko funtsezko funtzio bat betetzen duenaren desberdina izateko betebeharretik. Gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak murrizketa horretatik salbuetsi ahal izango du jardueren tamaina, izaera, irismen eta konplexutasunaren arabera. Salbuespen hori BGAEen Erregelamenduaren 58.3 artikuluan dago aurreikusita (urriaren 27ko 203/2015 Dekretua), eta Araudia atalean kontsulta daiteke.
• Gobernu onaren politikaren salbuespena. 100 bazkide eta onuradun baino gutxiago dituzten BGAEek gobernu onaren eta funtsezko funtzioen arloko xedapenak aplikatzeko salbuespena eska dezakete. Salbuespen hori Finantza Politikako Zuzendaritzaren 2017ko abenduaren 29ko 1/2017 Instrukzioan dago aurreikusita. Jarraibide hau Araudiaren atalean kontsulta daiteke.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Erreklamazioak, kexak eta salaketak
Bai BGAEetako bazkideek bai BGAEek berek BGAEen funtzionamenduari buruzko erreklamazioak, kexak eta salaketak aurkez ditzakete Eusko Jaurlaritzan borondatezko gizarte-aurreikuspenaren arloan eskumena duen organoaren aurrean.
Formularioa betetzerakoan, erreklamazioaren, kexaren edo salaketaren arrazoia jasotzen duen dokumentu bat erantsi behar da. Halaber, erreklamazio, kexa edo salaketarekin lotutako dokumentazio guztia eranstea gomendatzen da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Kontsulta formalizatuak
Herritarrek zein BGAEek kontsulta egin diezaiokete Eusko Jaurlaritzan borondatezko gizarte-aurreikuspenaren arloan eskumena duen organoari.
Kontsultak egiteko modurik arinena honako helbide elektroniko honetara bidaltzea da: epsv@euskadi.eus . Egun batzuen buruan erantzungo zaio mezuari.
Kontsultak erantzun formalizatu bat behar badu, edukiagatik, garrantziagatik edo beste edozein inguruabarrengatik, "Kontsulta formalizatuak" prozeduraren bidez formulatu ahal izango da.
Era berean, prozedura honen bidez BGAEei buruzko datuak eta txostenak eskatu ahal izango dira, baldin eta interes legitimoa agertzen bada. Eskaerarekin batera, eskatutako datuen arrazoia edo beharra aurkeztu beharko da.
Azkenik, BGAEak eta herritarrek eskerrak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte prozedura honetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Herri-galdeketa
Interes legitimoa duen edozein herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko BGAE-etako Bazkideen Fitxategi Orokorrerako sarbidea izan dezake, informazioa eskuratu ahal izateko, ea hildako pertsona bat BGAE edo aurreikuspen-planen bateko bazkide edo onuradun ote zen.
Pertsona interesdunek aurrez aurre edo bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izango dituzte prozedura horretako eskaerak, kontsultak eta izapideak.
Bitarteko elektronikoak erabili nahi badituzte, euren burua identifikatu beharko dute, identifikazio elektronikorako onartutako bideetatik edozein erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Pertsona fisikoaren nortasuna egiatatzeko - Pertsona fisikoaren nortasuna
- Kontsultako bazkide edo onuradunaren heriotzaren ziurtagiria
- Kontsultako bazkide edo onuradunaren heriotzaren ziurtagiria. Heriotza-ziurtagiririk eransten ez bada, ziurtagiria irakurtezina bada, edo identifikazio-zenbakiren bat bikoiztuta badago, eskatzaileei akats horiek jakinaraziko zaizkie, zuzen ditzaten.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
BGAEen Kontsulta
BGAE-ek, bazkide pasiboei edo kobratu gabeko eskubide ekonomikoak dituzten onuradunei dagokienez, horiei buruzko informazioa eman badiote Bazkideen Fitxategi Orokorrari, informazioa eskatu ahal izango dute, euren bazkide pasibo edo onuradunetakoren bat hil den jakiteko.
BGAE batek kontsulta egin ahal izateko, gutxienez 3 hilabete igaro behar dira aurreko informazio-eskaera egin zuenetik.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Datuen transmisioa XML formatuan egingo da
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Gordailuzainen inskripzioa
Prozedura hau Erakunde Gordailuzainak eskatuta abiarazi behar da, eta ez BGAEk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Dagokion Erregistroaren ziurtagiria.
- 1.- BGAEen gordailuzain izan ahal izango dira kreditu-erakundeak eta balore-sozietate eta -agentziak, betiere eragiketak egin behar dituzten merkatuetako konpentsazio-. likidazio- eta erregistro-sistemetako erakunde partaide badira. Gordailuzainak sozietate-egoitza edo, bestela, sukurtsal bat, Espainian izan beharko du. Betekizunak betetzen dira, baldin eta eskatzailea inskribatuta badago Inbertsio Kolektiboko edo Pentsio Funtsetako Erakundeen gordailuzain gisa kasuan kasuko erregistroetan eskaera aurkeztu zen egunean.
Gordailuzainen baja
Prozedura hau Erakunde Gordailuzainak eskatuta abiarazi behar da, ez BGAEk.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- - Inongo BGAErik gordailututa ez edukitzearen erantzukizunezko adierazpena.
- 1.- Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan baja emateko, kasuan kasuko eskaera egin beharko da, BGAE bakar baten gordailuzain arduraduna ez dela jasotzen duen adierazpena erantsiz.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.