Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Euskal ekintzailetzaren ekosistemaren Barometroa eta Metodologia

Barometroa

Euskal ekintzailetzaren ekosistemaren Barometroa urteko adierazle sintetikoa da, eta zenbakizko balio bakar batean laburbiltzen du ekosistemaren egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa; horretarako hasierako 67 adierazle erabiltzen dira.

Metodologia

Barometroa egiteko jarraitutako urratsek dagoeneko ezagunak diren adierazle sintetikoak eraikitzeko eta izaera horretako beste edozein adierazle eraikitzeko metodologiari jarraitzen diote: esparru teorikoa; diseinu-metodologiaren hautaketa; oinarrizko informazioaren hautaketa; korrelazio-analisia; datuen tipifikazioa, haztapena, estandarizazioa eta adierazpen grafikoa; datuen plangintza eta eskuragarritasuna, baita aurretiko eta ondorengo ebaluazioa ere, kontrasteak, estres-testak eta simulazioak eginez.

Azken aldaketako data: