Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Baliabide Orokorren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, honako eskumen hauek ere izango ditu:

  1. Obren, horniduren eta zerbitzuen kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa proposatzea, bai eta obren, horniduren eta zerbitzuen kontratazio zentralizatuaren deklarazioa prestatzeko dokumentazioa lantzen esku hartzea ere, hala eskatzen zaionean, eta horretarako eratuko den kontratazio-mahaian parte hartzea.
  2. Kudeaketa bateratuko higiezinetan egin beharreko obrei dagokienez:
    – Obren planek eta haien garapen-programek bete beharreko arauak finkatzea kudeaketa bateratuko higiezinetan, diseinuari eta kalitateari dagokienez, bai eta higiezin horien erabilera-estandarrak, azalerak eta erosotasun-baldintzak ezartzea ere.
    – Dagozkion proiektuak idaztea, kontratuak prestatzeko administrazio-jarduerak gauzatzea, obren burutzapena zuzentzea eta beharrezko jarduerak egitea ziurtagiriak ordaintzeko eta obrak ordaintzeko, hartzeko eta likidatzeko.
    – Kontratazio-organoak behar dituen laguntza teknikoko eta materialeko egiteko guztiak betetzea.
    – Zerbitzu espezifiko gisa jardutea proiektuen ikuskapena, ikuskapen teknikoa eta kalitate-kontrola eta ziurtagirien jarraipena egiteko, kontratazio-arloko indarreko araudian xedatutakoaren arabera.
  3. Kudeaketa bateratuko higiezinak eta bertako instalazioak mantentzea; energiaren eta eraikin horien komunikazio-sistemak kudeatzea; halaber, oinarri teknikoak eta eskaintzei buruzko azterlanak lantzea, mantentze horiek kontratatu behar badira, baita horiek gauzatu, ordaindu, hartu eta likidatzeari dagozkienak ere.
  4. Ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea eta hornitzea, kudeaketa bateratuko higiezinetarako badira.
  5. Kudeaketa bateratuko higiezinetan oinplano-espazioen banaketa eta areto komunen eta antzeko beste instalazio batzuen erabilera antolatzea eta kudeatzea, bai eta instalazioen segurtasunari buruzko alderdiak kudeatzea ere.
  6. Biltegi zentralizatuak kudeatzea.
  7. Kudeaketa bateratuko higiezinetan sortutako hondakinen bilketa eta tratamendua planifikatzea eta kudeatzea.
  8. Argitalpen Zerbitzu Nagusia zuzentzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzko irailaren 25eko 135/2018 Dekretuan sailari esleitutako argitaratze-arloko eginkizunak betetzea, 9. eta 10. artikuluetan adierazitakoak izan ezik.
  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuan esleitutako artxibo-sistemaren gaineko egitekoak betetzea, bai eta dokumentazio orokorreko zerbitzua eskaintzea ere.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika definitzea eta eguneratzea, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2016ko irailaren 27ko Aginduan ezarritako auditoriak gauzatzea (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika onartzen da).
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren liburutegi-sistema planifikatu, zuzendu eta gainbegiratzea, eta liburutegien kudeaketarako informatika-programa ezartzea, bai eta Liburutegi Nagusiaren zerbitzuak ematea ere.
  12. Honako zerbitzu hauek era zentralizatuan kudeatzea: posta, mezularitza, eskutitzen frankeoa, egunkariak erostea, erreprografia, inprenta eta antzeko zerbitzuak.
  13. Administrazioko Ibilgailuen Ataleko zerbitzuak eta ibilgailuak antolatzea, kudeatzea eta administratzea.
  14. Herritarrak eta Administrazioaren kanpoko eta barruko langileak Jaurlaritzaren egoitza nagusian hartzea eta kudeatzea.
  15. Kudeaketa bateratuko higiezinen segurtasunari buruzko alderdiak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe Segurtasun Sailaren eskumenak.
  16. Jaurlaritzaren zerbitzu zentraletako langileak, instalazioak eta jantoki-zerbitzua kudeatzea.

5. artikulua.- Zuzendariak.

Zuzendariek eskumen hauek izango dituzte, oro har:

  1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskumenak baliatzea.
  2. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  3. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, gidatu, koordinatu eta kontrolatzea.
  4. Espedienteen erregistroak eta artxiboak eta dagokion zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eginik, eta hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  5. Goragoko organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan.
  6. Azterketa eta, hala behar bada, txosten teknikoa eta juridikoa egitea xedapen arauemaileen proiektuei buruz, Gobernu Kontseiluaren erabaki-proposamenei buruz edo sailaren ekimenez sinatzekoak diren hitzarmenei buruz.
  7. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan.
  8. Zerbitzu Zuzendaritzari helaraztea zuzendaritza bakoitzaren berezko arloetako estatistika-datuei buruz beharrezkoa den informazioa.
  9. Sailari dagozkion egitekoak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten izan beharreko presentzia-modeloari dagokionez, betiere bere zuzendaritzari esleitutako arloetan.
  10. Beren eskumenaren eremuan zehapen-ahalmena erabiltzea, aplikatu beharreko legeriari jarraikiz, arintzat eta astuntzat jotako faltei dagokienez.
  11. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki ematen dizkien gainerako egitekoak, eta, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei dagozkienak.
  12. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea bere Zuzendaritzako arduradunekin batera, euskararen kudeaketa integratua eginez.
  13. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-arloetan; besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala badagokio, hizkuntza-irizpideak sartzea administrazio-kontratazioan eta dirulaguntzak emateko deialdietan.
  14. Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, bere Zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Fernando Uriondo Ispizua
(2020/09/10 - 2024/06/26) Baliabide Orokorren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK