Segurtasun Saila

Zezen-ikuskizunetarako baimenak

Deskribapena

Araudi honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren zezen-ikuskizun orokorrak arautzea da: ikuskizunak bidezko eran burutzen direla ziurtatu, parte hartzen duten zezenketako profesionalen, zaleen eta, orokorrean, ikusleen eskubideak babestu eta administrazio-antolamenduaren berezitasunak bete. Araudi honetan ezarritakotik at, ezingo da jolas-jarduera edo zezen-ikuskizunik garatu.

Araudi honetatik kanpo daude hemen arautzen direnen antzeko ikuskizun edo jolas-jarduerak, bertan parte hartzen duten behi-abelburuek 60 kg baino gutxiago badute bizirik daudenean

ZEZEN-IKUSKIZUN MOTAK:

  • Zezen-ikuskizun orokorrak:
    Behi-abelburu suharrek parte hartzen duten ikuskizunak zezen-ikuskizun orokorrak dira. Horietan abelburuak zezen-plazetan toreatzen dira eta ikuskizunean bertan abelburua hil egiten dute
  • Tradiziozko zezen-ikuskizunak:
    Tradiziozko zezen-ikuskizunetan behi abelburu suharrek hartzen dute parte. Entzierroak, abereak askatzea, bigantxak toreatzea, sokamuturra eta abelburuaren heriotza eragiten ez duten antzeko ekintzak dira.
  • Bestelako zezen-ikuskizunak:
    Araudi honetan ezarritakoarekin bat, honakoak baimendu daitezke: zezenketa barregarria, urkadunak, euskal landatar zezenketak, errekortagileen lehiaketak, txuliaketak, emeen probaketa publikoak eta antzekoak. Aipatutako ikuskizunak zezen-plazetan gauzatuko dira eta abelburua ez da ikuskizunean bertan hilko.

ZEZEN-PLAZAK IREKITZEKO ETA BERRIREKITZEKO PROZEDURAK

Urtero, edozein zezen-ikuskizun egin baino lehen, plazako titularrak berriro irekitzeko baimena eskatu behar dio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea

Behi-abelburu suharrek parte hartzen duten ikuskizunak zezen-ikuskizun orokorrak dira. Horietan abelburuak zezen-plazetan toreatzen dira eta ikuskizunean bertan abelburua hil egiten dute, araudi honetan ezarritakoarekin bat.

Zezen-ikuskizun orokorrak honakoak dira:

  • Zezenketak: lau eta sei urte arteko zezenak toreatzeko ikuskizunak.
  • Nobiladak zezen-pikatzaileekin: hiru eta lau urte arteko zezenkoak toreatzeko ikuskizunak.
  • Nobiladak pikatzailerik gabe: bi eta hiru urte arteko zezenkoak toreatzeko ikuskizunak, pikaldirik gabekoak.
  • Burtziketa: zezenak edo zezenkoak burtziekin eta zaldiz toreatzen dituzten ikuskizunak.
  • Zekorketak: profesionalek, zaleek edo zezenketa-eskoletako ikasleek bi urte baino gutxiagoko eta urtebete baino gehiagoko arrak toreatzen diren ikuskizunak.
  • Jaialdi mistoak: aurreko motak zatika barneratzen dituen nahasketa, mota bakoitzaren arau bereziak betetzen direla.
  • Jaialdiak: abere puntamotzak toreatzen diren ikuskizunak. Gainontzekoan, adin horretako abereen toreoa beste zezenketa-ikuskizunetan erregulatzen duten araudiek erregulatuko dituzte jaialdiak. Era berean, jaialdiak nahasketak izan daitezke, aurreko atalean idatzitakoarekin bat etorrita

Tradiziozko zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea

Tradiziozko zezen-ikuskizunetan behi abelburu suharrek hartzen dute parte. Entzierroak, abereak askatzea, bigantxak toreatzea, sokamuturra eta abelburuaren heriotza eragiten ez duten antzeko ekintzak dira.

Zezen-ikuskizun tradizionalak honakoak dira:

  1. Toreatu aurreko entzierroak: toreatuko diren behi abelburu suharrak herri bideetan zehar gidatzean datzan ikuskizuna, askatze gunetik zezen-plazaraino eta joaldunek lagunduta.
  2. Abelburuak askatzea edo tradizioko entzierroa: behi abelburu suhar ar edo emeak libreki korriaraztea, baimendutako hiriko, landakoa edo bide nahasian, edo baimendutako plaza publiko edo barrunbeetan.
  3. Bigantxak toreatzea: plaza edo barrunbe batean dauden parte-hartzaileek abelburu suhar edo bigantxak korriarazi edo toreatzea.
  4. Sokamuturra: kaleetan edo herri-bideetan abelburu suhar bat korriaraztea. Abelburua soka batekin lotzen da eta abeltzaintza-etxeko titularrak edo laguntzaileek kontrolatzen dute.

Bestelako zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea

  1. Zezenketa barregarrian behi abelburu suharrek hartzen dute parte eta helburua ikusleak dibertitzea da. Ikuskizunean ez dira abelburuak hilko.
  2. Urkadunek Portugaleko zezenketan ohikoa den lantzea dute oinarri. Astintzaileek edo urkadura morroiek gauzatzen dute eta helburua, parte-hartzailea oinez dabilela, abelburua adarretatik heldu eta burua okertuz geldiaraztea da.
  3. Zezenketa euskal landatarretan parte-hartzaileek abelburuaren gainetik jauzi egin behar dute, burutik buztaneraino. Eta horretarako zezenketa mota honetako lantzeak gauzatzeko erabiltzen diren tradiziozko tresnak bakarrik erabil ditzakete.
  4. Errekortegileen ikuskizunetan abelburu suhar baten erasoaldiari ihes egin behar zaio. Gorputza bakarrik erabiltzen da eta txiriak, izkinak edo jauziak egiten dira erasoalditik ihes egiteko. Aldi berean animaliari eraztunak jartzen zaizkio adarretan.
  5. Txuliaketan zaletuek zekorrak toreatzen dituzte, oinez.
  6. Emeen probaketa publikoan, hala badagokio, txahaletarako diren behiak aukeratzeko abeltzaintza-jarduna burutzen da, tokian dagoen jendearen aurrean.

Zezen-plaza finkoak berrirekitzea

Urtero, edozein zezen–ikuskizun egin baino lehen, plazako titularrak berriro irekitzeko baimena eskatu behar dio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

Nori dago zuzenduta

Enpresa antolatzailetzat joko dira zezen-ikuskizunak antolatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta hortik datozen erantzukizunak, jendearekiko edo administrazioarekiko berenganatzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan zezen-ikuskizunak antolatzeko nahitaezkoa izango da aipatu dugun eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko den erregistroan izena ematea.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945017021 /jokikus-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia 81, 1. solairua
48011 Bilbao
94 6075520 / Faxa 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3-4.
20018 Donostia-San Sebastián
Tf. >943 467125 / Faxa 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zezen-ikuskizun orokorrak baimentzea: 0021201
  • Tradiziozko zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea: 0021202
  • Bestelako zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea: 0021204
  • Zezen-plaza finkoak berrirekitzea: 0021203

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

Aurkeztutako agiriak aztertuko dira eta lokalaren eta ikuskizunaren segurtasun-baldintzak egiaztatzeko agiriak eskatuko dira, ekitaldia baimendu ahal izateko.

Eskabideak Aurkezteko Epea:

  • Ikuskizuna edo jolas jarduera egin baino 10 egun lehenago.

Oharrak

Zenbait agiri beranduago aurkez daitezke; hain zuzen, ikuskizuna egingo den egunera arte, eta Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteei emango zaizkie, ikuskizun-egunean hori hasi aurretik bertaratuko baitira:

  • Abelburuen lekualdaketaren agiria.
  • Udaleko zerbitzu teknikoen aldeko txostena, zezen-plaza instalatutakoan aztertu eta gero.