Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

SCR Ekoizlearen Erantzukizun Hedatuko Sistema Kolektiboa

Deskribapena


Ekoizlearen Erantzukizun Hedatua erregulazio- eta ingurumen-kudeaketako ikuspegi bat da, eta produktuen ekoizleak edo fabrikatzaileak beren ondasunen ingurumen-inpaktuaren erantzule egiten ditu bizi-ziklo osoan, batez ere bizi-amaierako etapan (hondakinak). Sistema hori ekonomia zirkularreko politiketan kokatzen da, eta materialak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea du helburu.

Sistema kolektiboan hainbat ekoizlek bat egiten dute hondakinak batera kudeatzeko, irabazi-asmorik gabeko erakunde edo entitate baten bidez.


SCR Baimena eskatzea

Izapide honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen ekoizlearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboek (lehen GIS) halakotzat aitortuak izateko behar den baimena eskatu ahal izango dute.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ingurumena@euskadi.eus

Kodea(k)

  • SCR Baimena eskatzea: 1072601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk