Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Urpeko Itsas Kirol Arrantzarako Baimena

Deskribapena


Birika hutsekin igeri eginez eta urpeko arrantzatzeko ahalmena ematen du urpeko itsasoko jolas-arrantzako baimenak. Baimena pertsonala da, eta ezin zaio inori utzi. Bestetik, baimena baliozkoa izan dadin, Nortasun Agiri Nazionala eraman behar da, edo jabearen nortasuna frogatzen duen beste edozein agiri. Lizentziak urte bateko balioa du.

Zure baimena on line izapidetzeko, zure datuekin inprimakia bete, eta tasa nola ordaindu nahi duzun aukeratu behar duzu (Banketxean edo on line). Txartela non jaso nahi duzun ere adierazi behar duzu (Arrantza bulego batean edo etxean).

EB 2016/1251 Beteratze-erabakiak behartzen du IINK-ri emateko hainbat espezieen kirol-arrantzaren gaineko datuak. Beraz, derrigorrezkoa da erantzutea Eusko Jaurlaritzak egiten dituen arrantzari buruzko inkestak.

Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzako Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako bulegoetan eska dezakezu zure lizentzia.

2024ko TASA: 18,31 €

Ordaintzeko era

Banketxean ordaintzea. Baimenaren tasa ondorengo finantza-etxeetan edo euren kutxazainetan ordain dezakezu (kutxazainek barra-kodeen irakurgailurik izanez gero):

- KutxaBank (BBK, Vital, Kutxa), Santander, Laboral Kutxa, Bankoa, Bankia, BBVA, SabadellGuipuzcoano eta La Caixa.

Zure ordenagailuak sortuko duen banku-likidazioa inprimatu beharko duzu.

Banka elektronikoaren bidez ordaintzea. Ondorengo finantza-etxeren bateko ordaintzeko txartela baldin badaukazu edo horietakoren baten on line bankaren erabiltzailea baldin bazara egin dezakezu aukera hau:

- KutxaBank (BBK, Vital, Kutxa), Santander, Laboral Kutxa, Bankoa, Bankia, BBVA, SabadellGuipuzcoano eta La Caixa.

DAGOKION TASA ORDAINDU BAINO LEHEN JARRI ARRETA ETA EGIAZTATU SARTU BEHAR DUZUENA ZUZENA DELA; JAKINARAZTEN DIZUEGU TASAK EZ DIRELA ITZULTZEN, EZ BADA AKATS BATEGATIK ZENBATEKO BERA DUEN TASA BERA BI ALDIZ ORDAINTZEN DELA.

Edozein zalantza argitzeko eta ingresoa egin baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzako Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako bulegoetan galdetu. Kontutan izan ez dela itzultzerik onartzen, behin ordainketa egin eta gero.

Txartela jasotzea

Bi eratara jaso dezakezu txartela:

1. Postaz. Aukera hau egin txartela [8] bat eguneko epean etxean jaso nahi baduzu.

Aukera hau aktibatuta egongo da ur-azaleko itsas arrantzako baimena eskatu baduzu eta jadanik itsas arrantzako beste baimenen baten jabea bazara.
Lizentzia berriak etxean jaso daitezke NANaren kopia bat (bi aldeetatik) bidali honako bat zenbakietara: 945 01 97 02 / 94 403 14 61.

Aukera hori izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta itsasertzarik gabeko autonomia erkidegoetan bizi direnek.

Gainerako autonomia erkidegoko eskatzailei dagokienez, ordea, gure bulegoetan bertaratzea da baimena jasotzeko modurik bakarra, arrantza baimena emateko zerbitzu hau euren autonomia erkidegoetan ere eskaintzen da eta.

2. Eskura jaso (Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaritzako Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako bulegoetan).

Bulegoetara etortzeko, txanda hartzea ezinbestekoa da, telefonoz deituta.

Baimena jasotzera bulegoetara joanez gero, ordainketa eta kasu bakoitzeko betebeharrekoak eraman beharko dituzu zurekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasoko kirol-arrantza arautzen duen 198/2000 Dekretuaren 6. artikuluak honela dio:

"6. artikulua. – Beste administrazio batzuek emandako lizentzien baliozkotasuna

1. Gaian eskumena duten beste autonomia-erkidego batzuek edo Administrazio Zentralak emandako itsasoko kirol-arrantzarako lizentziek balioa izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko uretan itsasoko kirol-arrantza egiteko, baldin eta administrazio horien eskumeneko uretan elkarrekikotasuna badago; hala ez bada, dagokion baimena izan beharko dute, dekretu honetan agindutakoaren arabera emana.

2. Itsaspeko itsasoko kirol-arrantzarako lizentziak, hala ere, arrantza-arloan eskumena duen zuzendaritzak berretsi beharko ditu, modalitate hori Euskal Autonomia Erkidegoko uretan gauzatu ahal izateko.

3. Aurreko bi lerrokadetan xedatutakoari kalterik egin gabe, baimendutako pertsonek erregelamendu honetan ezarritako arauetara egokitu beharko dute beren jarduera."

Urpeko arrantzarako lizentziei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoak honako baldintza hauek bete behar ditu:

- Erantzukizun zibileko asegurua: 150.000 euro

- Urpeko arrantzarako gai dela egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria.

EAEren eskumeneko uretan jarduera hori egin nahi duten beste AKZ batzuek emandako urpeko arrantzarako lizentzien titularrek aurreko baldintzak bete beharko dituzte, eta agiri bidez egiaztatu beharko dute, edozein ikuskaritza-zerbitzuk hala eskatuz gero.


Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Eskabidean jasotako datu pertsonalak arrantza-sektorearen antolamendua izeneko tratamendu-jardueran tratatu eta sartuko dira.

• Arduraduna: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

• Helburua: arrantza-lizentziak eta -ontziak eta zehapen-espedienteak jendaurrean jasotzea. Arrantza-flotaren erregistroa, arrantza-produktuen salmenta, ikuskapena eta plangintza.

• Legitimazioa: interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misio bat betetzeko beharrezko tratamendua.

• Hartzaileak: Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa, Nekazaritza eta Arrantza Estatistika Ofizialen Zerbitzua (SEAS)

• Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa

Arrantza-sektoreko datuak biltzeari eta kudeatzeari buruzko EB 2016/1251 Erabakiak (Europar Batasuna) Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluari (CIEM) espezie jakin batzuen kirol-arrantzari buruzko datuak ematera behartzen du. Ondorioz, kirol-arrantzako lizentziak dituztenek baimena ematen dute Eusko Jaurlaritzak inkestak eginez egindako harrapaketei buruzko informazioa biltzeko.

Nori dago zuzenduta


16 urtetik gorako pertsona fisikoak. Beharrezkoa da ere kirol horretarako gaitasuna frogatzen duen kirol-ziurtagiri medikua edukitzea. Horrez gain, istripuetarako eta erantzukizun zibileko berariazko asegurua eduki behar da, titularrak baimenaren indarraldian zehar kalterik eraginez gero kalte horiek estaltzeko. Aseguruak gutxinez hogeita bost milioi pezetako estaldura izan beharko du.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo) - ALDEZ AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar da.
General Concha 23, 2. solairua. 48010

Marisol Díez ms-diezmolero@euskadi.eus

Mertxe Iturralde mm-iturralde@euskadi.eus

Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60

Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)
Easo kalea 10. 20006

Leire Ruiz l-ruizaizpurua@euskadi.eus

Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus

Telefonoa: 943 02 25 75

Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua (Bermeo)
Matxikorta kaia z/g. 48370

Cristina Llaguno c-llaguno@euskadi.eus

Telefonoa: 944 03 13 26

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria–Gasteiz)
Donostia-San Sebastián kalea 1. 01010

Cristina Argote c-argote@euskadi.eus

Begoña Alonso beg-alonso@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 96 77 / 945 01 96 50

Kodea(k)

  • Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimena : 0108301

Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.