Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ingurumen baimen bakarra

Deskribapena

Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.

Baimen hori, nolanahi ere, instalazioak eraiki, muntatu edo lekualdatu baino lehen eskuratu beharko da, eta instalazioetan egingo diren aldaketetara egokituko da.

Ingurumen-baimen bakarrak honako hau jasoko du, gutxienez:

  • Substantzia kutsakorretarako isurpenen mugako balioak eta, hala badagokio, lurzorua eta lurpeko urak babestea bermatzen duten preskripzioak.
  • Instalazioak sortutako hondakinen kudeaketarako erabiliko diren prozedura eta metodoak, hondakinen kudeaketarako hierarkia kontuan izanda.
  • Hala badagokio, erkidego arteko edo mugaz gaindiko distantzia luzeko edo mugaz gaindiko eremuetan ondorio negatiboa duen kutsadura minimizatzea bermatzen duten preskripzioak.
  • Isurpen eta hondakinak tratatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta prozedurak, neurketa-metodologia, maiztasuna eta neurketak ebaluatzeko prozedurak zehaztuta.
  • Ingurumenari eragin diezaioketen eta normalak ez diren egoeretako ustiapen-baldintzei buruzko neurriak, hala nola abian jartzea eta geratzea, ihesak, funtzionamendu-akatsak eta aldi baterako geldialdiak.
  • Instalazioaren itxiera egiteko baldintzak.
  • Aplika daitekeen legedi sektorialak ezarritako edozein neurri edo baldintza, edo Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak arrazoituta emandakoak.

Ingurumen-baimen bakarra eskatzea, prozedura sinplifikatua erabiliz

Lehendik dauden instalazioek ingurumen-baimen bakarra lor dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egindako egokitzapen-prozedura sinplifikatuaren bidez, prozedura arrunta izapidetu beharrik gabe, baldin eta jardueraren edo instalazioaren titularrak erantzukizunpeko adierazpen bat bidaltzen badu ziurtatzen duena bere garaian jarduera gaitzeko emandako ingurumen-tituluak eman zireneko baldintzak gaur egun ere modu analogoan mantentzen direla.

Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu aurretik komeni da ingurumen-organoari galdetzea araudi sektorialen betebeharren ondorioz instalazioaren baldintzak berrikusteko programazioari buruz.

Instalazioetan aldaketak egin badira baina aldaketa horiek gaikuntza-tituluetan jaso ez badira deskripzio-memoria bat aurkeztu behar da gaikuntza-tituluekin alderatuz egindako aldaketekin.

Ingurumen-baimen bakarraren aurreko aldaketen kontsulta

Ingurumen-baimen bakarraren aplikazio-eremuan instalazio bat aldatu nahi bada, eta ingurumen-baimen bakar hori oraindik eman ez bada, ingurumen-organoak kasuz kasu erabakiko du, aurreikusitako aldaketa egin aurretik, ea beharrezkoa den ingurumen-baimen bakarra lortzea edo gaitzen duten tituluak aldatzea.

Gaikuntza-tituluak jarduerak hondakinen kudeaketaren, isurketen eta emisioen arloan dituen baimenak dira, bai eta jarduera-lizentziak ere. Gaikuntza-tituluak dira, halaber, hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko erregistroan, konposatu organiko hegazkorren emisioen erregistroan edo atmosfera kutsa dezaketen jardueren jakinarazpenetan egindako inskripzioak.

Nori dago zuzenduta

Titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioak ustiatzea, horietan Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ingurumen-baimen bakarra eskatzea: 1203201
  • Ingurumen-baimen bakarra eskatzea, prozedura sinplifikatua erabiliz: 1203206
  • Ingurumen-baimen bakarraren aurreko aldaketen kontsulta: 1203207
  • Ingurumen baimen bakarra funtsean aldatzeko eskatzea: 1203202
  • Ingurumen baimen bakarrak funtsean ez aldatzeko jakinaraztea: 1203203
  • Funtzionatzen hasteari edo irekitzeari buruzko jakinarazpena: 1203204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

6 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.

Beste tramite batzuk

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

4 hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk

Administrazioari komunikazio-egintza

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

30 egun.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak