Goi mailako kirola

Deskribapena


Goi Mailako Kirolari buruzko Dekretuaren xedea da, alde batetik, goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileek, eta, bestetik, ezarritako baldintzak betetzen dituzten goi-mailako kirol-zentro, -ekitaldi eta -lehiaketek eta kirol-azpiegiturek aitorpena jasotzea.

Goi-mailako kirolariak, teknikariak eta epaileak definitzea:

  • Goi-mailako kirolariak dira 16 urtetik gorako pertsonak, baldin eta euskal izaera politikoa badute, Euskadiko federazio batek emandako kirol-lizentziarekin konpetitzen ari badira eta behar adinako kirol-merezimenduak egiaztatzen badituzte.
  • Goi-mailako teknikariak dira adinez nagusiak diren pertsonak, baldin eta euskal izaera politikoa badute, Euskadiko Federazio batek emandako kirol-lizentzia dutenak eta eskatutako titulazio akademikoa egiaztatzen dutenak; era berean goi-mailako kirolari deklaratutako pertsona bat, bere kirol-prestakuntzaren arduradun teknikoa dela adierazten duena.
  • Goi-mailako epaileak dira adinez nagusiak diren pertsonak, baldin eta euskal izaera politikoa badute, Euskadiko Federazio batek emandako kirol-lizentzia dutenak eta nazioarteko epaile direla egiaztatzen badute, nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzearekin batera.

Goi mailako Kirol-zentroak, ekitaldiak eta lehiaketak, eta kirol-azpiegiturak definitzea:

Goi-mailako kirol-zentroak mota hauetan bereizten dira:

  • Basque Team Goi Mailako Kirolaren Euskal Zentroa.
  • Goi Mailako Zentroak (CAN) dira titulartasun publiko edo pribatuko diziplina anitzeko kirol-instalazioak, kirol-errendimendua hobetzea helburu dutenak.
  • Kirol Teknifikazio Zentroak (CTD) dira titulartasun publiko edo pribatuko kirol-instalazioak dira, kirol-modalitate jakinetarako entrenamendu-zentroak izatea helburu dutenak.

Goi-mailako ekitaldiak eta lehiaketak dira nazioarteko kirol-federazio eskudunak edo dagokion nazioarteko liga profesionalak baimendutako, gainbegiratutako eta erabakitako kirol-egutegi ofizialetan jasotako nazioarteko lehiaketak.

Goi-mailako azpiegiturak dira Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailako kirola egiteko egokiak diren kirol-azpiegiturak.

Nori dago zuzenduta


  • Goi mailako kirolariak
  • Goi mailako teknikariak
  • Goi mailako epaileak
  • Goi mailako kirol zentroak
  • Goi mailako lehiaketak eta ekitaldiak
  • Goi mailako kirol azpiegiturak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk