Elkar Bermatzeko Euskadiko Sozietateen Erregistroa
- Erakundea:
- Ogasuna eta Finantzak
Deskribapena
Helbidea eta jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan duten elkar bermatzeko sozietateak elkar bermatzeko sozietateen erregistroan erregistratu beharko dira.
EBSen erregistroan izena ematea
Nortasun juridikoa eskuratu duten eta helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten elkar bermatzeko sozietateak erregistratu beharko dira Elkar Bermatzeko Sozietateen Erregistroan –finantza-politikan eta finantza-erakundeekin harremanetan egoteko eskumena duen Sailak kudeatzen du, eta publikoa eta estatuko legerian ezartzen denaren osagarria da–.
Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateen erregistroan egindako derrigorrezko inskripzioa egiteko, elkar bermatzeko sozietateek egiaztatu beharko dute 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela. Beraz, honako hau egiaztatu beharko dute:
-Nortasun juridikoa eskuratu dutela eta, ondorioz, sozietatearen eratze-eskrituraren baimendutako kopia aurkeztu beharko dute, baita Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren kopia ere.
-Sozietatearen helbidea, baita haren jarduera esparrua ere, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoela.
EBSen erregistroan baja ematea
Erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzeari utzi dioten elkar bermatzeko sozietateei baja ematea erabaki behar da, ofizioz.
Finantza Politikako Zuzendaritzak elkar bermatzeko sozietateek 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko du.
178/1996 Dekretuan ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten elkar bermatzeko EAEko sozietateen erregistroan inskribatuta dauden sozietateei baja ematea erabaki behar da, ofizioz, baita Finantza Politikako Zuzendaritzan sozietatearen likidazioa edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteari uztea edo jarduketari amaiera emateko beste edozein prozesu zehatz-mehatz jakinarazi dutenei ere.
EBSen erregistroan erregistratutako datuak aldatzea
Erregistroan inskribatuta dauden elkar bermatzeko sozietateek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.
Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara (sail kudeatzailea den aldetik) bidaliko dituzte Merkataritza Erregistroan erregistratu diren estatutuetan egindako aldaketak eta, nolanahi ere, aldaketon gaineko dokumentuak, datuak eta gainerako informazioa, baita inskripzioa egiteko jakinarazi zen egoera eta aurkeztu ziren dokumentuak ere.
EBSen Erregistroaren ziurtapenak
Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakunde bera: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua egitea, ikuskaritza eta elkar bermatzeko sozietateei dagozkien gainerako lanak.
Bai elkar bermatzeko sozietateek, bai interesdunak diren herritarrek, enpresek eta erakunde publikoek ere Elkar Bermatzeko Euskadiko Sozietateen Erregistroan dauden datuak ziurtatzeko eskatu ahal izango dute.
Nori dago zuzenduta
EBSen Erregistroan inskribatzea eskatu duen kolektibo eskatzailea nortasun juridikoa eskuratu duten elkar bermatzeko sozietateak dira; horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dira.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- EBSen erregistroan izena ematea: 0602001
- EBSen erregistroan baja ematea: 0602004
- EBSen erregistroan erregistratutako datuak aldatzea: 0602005
- EBSen Erregistroaren ziurtapenak: 0602006
- EBSen derrigorrezko informazioa: 0602007
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren elkarrekiko bermeko sozietate Erregistrorako nahitaezkoa izen-ematea lortzeko, elkarrekiko bermeko sozietateek akreditatu behar izango dute baldintzak betetzen dutela Serán, Elkarrekiko Bermeko Sozietateetako uztailaren (Nº148 abuztuaren 2ko B.O.P.V-en) 16ko, 178/1996 Dekretuan beraz ezarrita beharrezko akredita dezatela:
Nortasun juridikoa lortu dute, sozietatearen konstituzioa idazteko baimendutako kopia aurkeztu behar izanez eta Merkataritza-Erregistrorako bere izen-emate egokia.
-Bere egoitza soziala eta bere jarduera-eremua Euskadiko Autonomia-Erkidegoan dagoela.
- Elkarrekiko bermeko sozietateek nortasun juridikoa lortu dutela akreditatu behar izango dute, bere egoitza soziala errotzen da Autonomia-Erkidego Euskadiko eta bere jarduera bere eremuan garatzen dutenaren lurralde-eremuan. Baldintza hauek akreditatzeko hurrengo dokumentazioa eman behar izango da: Merkataritza-Erregistroan inskribatuta egon dadila bere egiaztapen egokiarekiko sozietatearen konstituzioa idazteko baimendutako kopia. Halaber, Administrazio-Kontseilua bere kargu egokiarekin osatzen duten pertsonak identifikatu behar izango dituzte.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen erregistroan erregistratzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- EBSen erregistroan baja ematea
-
Finantza Politikako Zuzendaritzak Erregistroan erregistratuta dauden elkar bermatzeko sozietateei eskatuko die 178/1996 Dekretua, uztailaren 16koa (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoa, betetzen dutela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Elkar bermatzeko sozietateek Finantza Politikako Zuzendaritzaren aurrean jakinarazi eta justifikatu beharko dute haien estatutuetan egiten den edozein aldaketa, batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten jarduketan eragin zuzena duenean. Halaber, hala dagokionean, elkar bermatzeko sozietatearen desagerpena komunikatu eta hori eragin duten prozesuen beharrezko den dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- EBSen erregistroan erregistratutako datuak aldatzea
-
Estatutuen eta horien aldaketen baimendutako kopia, baita Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren kopia ere
- Elkar bermatzeko sozietateek beren estatutuetan gertatzen diren aldaketak jakinarazi beharko dituzte. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: Merkataritza Erregistroan erregistratuta dagoen eskritura publikoaren kopia, notario batek legeztatuta edo behar den bezala erkatuta, gertatutako aldaketak adierazita, eta Merkataritza Erregistroan erregistratuta egotearen ziurtagiriarekin.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen Erregistroan inskripzioa aldatzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- EBSen Erregistroaren ziurtapenak
-
Pertsona fisikoak edo juridikoak, hau da, eskatzaileak, interesduna dela egiaztatu beharko du Erregistroaren ziurtagiria jasotzeko, eta eskaera aurkeztu.
- Horretarako eskaera egitea Eskaera egiteko: - Identifikazio elektronikorako bitartekoren bat eduki beharko duzu - Beharrezkoa den dokumentazio guztia prestatu, PDF formatuan edo onartutako beste formaturen batean eskaneatu eta ordenagailuan gorde; - Inprimakirik egonez gero, bete, eta gorde ordenagailuan; - Sartu zerbitzu elektronikoan. Bertan, lau urrats azalduko dira: 1.eskabidea betetzea 2.dokumentuak eta formularioak (beteta) aurkeztea 3.eskabidea sinatzea 4.eskabidea eta dokumentuak bidaltzea. Bidalketa egindakoan, pantailan mezu bat agertuko da jaso egin dela jakinarazteko.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko epea:
Ez dago ebazteko eperik
Ez dago administrazio-isiltasunik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra.
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- DOKUMENTUAK
-
EBSen Erregistroan inskribatutako elkarren bermerako sozietateek honako informazio hau igorri beharko dute aldian behin.
Ekitaldia itxi eta hurrengo lau hilabeteen barruan:
1. Balantzea, galera-irabazien kontua, memoria eta kudeaketa-txostena.
2. Urteko kontuen eta kudeaketa-txostenaren auditoretza-txostena.
Lehen hiruhileko naturalean, aurreko hiruhilekoari dagokionez:
1. Batza orokorrak hartutako erabakiak.
2. Emandako bermeei buruzko informazioa, kopurua eta zenbatekoa adierazita.
3. Abalatu berankorrei, kobrantza zalantzagarriko abalatuei eta kobraezinei buruzko informazioa.
4. Bazkide- eta kapital-mugimenduak.
5. Aurreko hiruhilekora arte metatutako galeren kontua